Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zertarako iz helburua.

Hirugarrenik, zertarakoak zuritzen duelako nolakoa, nik esaten dudan bezala [...] halatan diot boterera iristeko ez dagoela bide txarrik.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 118. orr.

Giza bizitzaren zergatia eta zertarakoa aztertzera irauli zuen bere ahalmen osoa.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 10. orr.

Bazuen hartxo horrek tasun harrigarri bat: 982 zelulaz osatua zen, eta zehazki finkaturik zegoen haietariko bakoitzaren zertarakoa.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 78. orr.

Nahiz eta mailegatzen diren baliabideen zertarakoa aurrez finkatua ez egon beti, dibisak zor izateak bere ekoizpen-egitura munduko merkatuko premietara egokitzera behartzen du herrialde mailegu-hartzailea.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 112. orr.

Galdera, berriz, gure bizitzaren zertarakoa, esangura, zer den benetan axola duena.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 51. orr.

Lanaren zertarakoa argi eta garbi ikusten baduzu, nahi duzun beste material bil dezakezu.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 349. orr.

Ekintzen "zertarakoa" ezin da jokabide edo egoera neuronaletara murriztu, ezta saguen jokabidea aztertu nahi denean ere.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 189. orr.

Ez direla bereizi behar legeak eta beren zertarakoa.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 258. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus