Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
zertan iz lurraldea, lehorra.
Egia erran, Dorre bezalako pilotu eta kartografoendako zertanaren aldea zatekeen hau. Aurelia Arkotxa «Septentrio», 2001 - 157. orr.
Porturik gabeko zertana, ximiniarik gabeko etxea bezala dela. Aurelia Arkotxa «Septentrio», 2001 - 98. orr.
Eta beti jendeak eta lurraldeak eta uharteak atxeman litzakeela gure zertanetan bezala. Aurelia Arkotxa «Septentrio», 2001 - 96. orr.
Diotsut gizon hori erraturik ibili zela leihorrez eta itsasoz eta itzulika ibiliz, bere zertanera zela ohartu gabe bihurtu eta aitzinago joan izan balitz bere herrikoak, ezagun, lagun eta adiskideak zituela kausituko. Aurelia Arkotxa «Septentrio», 2001 - 96. orr.