Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zerrizain 1 iz txerrizaina.

Leku babesean, zerrizainak berak eraikia zuen korta; hamabi zerritegi zeuden barruan, zerramak edukitzeko; zerritegi bakoitzean berrogeita hamar zerrama zeuzkan, denak ume eginda.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 99. orr.

Ulises Itakara itzultzen da, eta bere lurretako zerrizainarekin bizitzen jartzen da, eskale itxuran.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 8. orr.

Tunika gerrikoz estutu eta zerritegira sartu zen zerrizaina, zerrikumeak zeuzkan lekura.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 100. orr.

Charly egunkari bat irakurtzen baino zailagoa zen poesia liburu bat zerrizain baten eskuetan imajinatzea.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 140. orr.

Egiptoarren artean zazpi kasta daude: apaizak, gerrariak, itzainak, zerrizainak, merkatariak, interpretariak, eta lemazainak.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 318. orr.

2 (adizlagun gisa)

Segoviatik legoa eta erdira zegoen herrixka batean jaio, umetan zerrizain ibili, eta, makina bat bizi-minduraren ondoren, garaiko anatomistarik entzutetsuena izatera heldu omen zen Velasco sendagile hura.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 8. orr.

3 (izenondo gisa)

Mutil-koskor zerrizainak, berriz, oihuka zihoazen herrira itzulian, zerri garbitu berriak aurretik zituztela.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 202. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus