Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zerritegi (orobat zerritei g.er.) 1 iz txerritegia.

Leku babesean, zerrizainak berak eraikia zuen korta; hamabi zerritegi zeuden barruan, zerramak edukitzeko; zerritegi bakoitzean berrogeita hamar zerrama zeuzkan, denak ume eginda.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 99. orr.

Zerriek, adibidez, zerriak izango dira baina, gogoko dute zerritegi garbia.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 27. orr.

Gau batean, azkenik, Arvilleko gazteluko zerritegian sartu zen, eta bi kumerik ederrenak jan.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 123. orr.

Norabide guztietan hasi ziren zerriak lasterka, zerritegiko lau hormen artean.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 127. orr.

Guarda nazionalak sekulan sartzera menturatzen ez ziren portu ondoko zerritegi ustel hura jende gomendagaitzen ohizko biltegia zen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 285. orr.

Komunak eta dutxak zerritegi bat ziruditela.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 183. orr.

Zerritegi batean ez zen hainbertze zikinkeria izanen!  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 266. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Felitx Etxebertz, Lekorneko ingurumeneko axuanta, gain gainetik zerritegi handitze horren kontra agertu da herriko kontseilu bilkuran.  Herria   2004-01-29

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus