Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zerrikume iz txerrikumea.

Zerritegira sartu zen zerrizaina, zerrikumeak zeuzkan lekura.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 100. orr.

Zerrama, bestaldera jiratuz, makilari hurbildu zitzaion, eta titietatik zintzilik zeuzkan zerrikumeak, bat-bateko ilunpe hartan galduta eta kurrinkaz, borrokan hasi ziren amaren toles eta poltsen azpian.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 24. orr.

Sukaldea hornitzen ere ez zuen xuhur jokatu nahi izan; aratxeak, zerrikumeak, bildotsak, oilaskoak, izokinak, barazkiak, arnoa... denek zeharkatu zuten gazteluko atea, etortzekoen sabelak bete ahala bete beharrez.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 74. orr.

2 (irain hitza gisa)

Zerria galanta hi, zerrikumea galanta ez etortzeagatik!  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 102. orr.

-Zerrikume halakoa! -egin dizu orro inspektoreordeak.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 120. orr.

Falangista zerrikume haren eskutitzak zioena gogoratzen nengoelarik Portuan yatch dotore horietako bat ikusi nuen sartzen.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 196. orr.

Monokuloaz ibiltzen diren zerrikumeak izango dira, baina larrua arriskatu behar denean, arriskatzen dute.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 326. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus