Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Esker gaiztokoa izan bada ere, menderen mendetako negute beltzetan, zerrikiak baino arima gehiago salbatu du azak gure herriskotan. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 41. orr.
Kilo laurdena pasatxo zen, berrehun bat gramo txahalkia eta gainerakoa zerrikia. Jon Alonso «Erretzaileen eremua», 2006 - 99. orr.
Bizitza osoan izan dudan beherakorik handiena Kalkutan izan nuen, zerrikia janda. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 173. orr.
Ez dut inola ere zerrikirik jango. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 251. orr.
Jakina da musulmanentzat zerriki guztiak arbuiagarri direla. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 183. orr.
Hil-eta, zerrikia freskoan eta kontserbutan saltzen dute. Herria 2002-12-12
Sei etxaldek euskal zerrikia ekoizten dute. Berria - Ekonomia 2004-08-14
John Camden Hotten argitaratzailea, txeke bat eman zidana, zerriki-pastela janda hil zen, ni dirurik gabe uzteagatik. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 301. orr.
Chile soberaz maneiaturiko zerriki puska. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 158. orr.
Zaretara bat barazki, odolki zenbait eta gazitegiko zerriki puska bat. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 298. orr.
Sei etxaldek euskal zerrikia ekoizten dute. Berria - Ekonomia 2004-08-14