Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Apez, fraile, monje, erromes, eskale, bandolero eta beltzeria guzia, gogoak emanala zerrikeria, lapurreta, hilketa eta belzkeria egiten... Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 53. orr.
Zerrikeria galanta egin diotela, putakeria handia eta ongi antolatua, horixe besterik ez. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 35. orr.
Gainera, ez nion Kristinari zerrikeriarik egin nahi. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 332. orr.
Koadro modernoak ere, gure aitarentzat, enaskeria eta zerrikeria ziren, ezin zituen jasan. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 9. orr.
Tongoa egiten zela, zerrikeria zela, batek bestea erosi egin zuela eta horrelakoak. Berria - Kirola 2004-09-24
· Azken hamarkada honetan, frantses Estatu laikoa zerrikerietan ari izana zen, lege zenbaiten bidez nahiz eta Eliza ahuldu, bereziki haren ontasunak eskuratu, hark haur gazteen hezkuntzan zituen ahalak kendu. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 69. orr.
Bere gorputza nirearekin igurzten zuen, eta zerrikeriak esaten zizkidan. Berria - Euskal Herria 2004-12-29
-Baina ez al dun entzun nolako zerrikeriak kantatzen dituen? Jon Maia «Riomundo», 2005 - 83. orr.
Egun batean aprendiz bat etorri zen dendara; ni baino handiagoa zen eta ordurako mutil gaztea, eta zekizkien zerrikeria guztiak erakutsi nahi zizkidan. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 204. orr.
Bakarrik nengoen etxean, eta zerrikeriak imajinatzeari ekin nion bero baino beroago. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 166. orr.
Egitea dituzte beste motel horretan beren zerrikeriak. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 36. orr.
Bazen bat [...] sekulakoak esaten zituena taberna aurretik pasatzen ziren emakumeez, eta barrez lehertzen ginen haren zerrikeriekin. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 219. orr.
Ondoren zupaketak eta bariazio tipikoak, eta horiekin aspertutakoan hasten dira gauzak bihurritzen, animaliekin zerrikeriak egiten, edo snuff-movie zikin horietakoak egiten. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 218. orr.
Jainkoa aita ahalguztiduntzat dauka, eta Haren aginduz uko egin behar die lizunkeriazko zerrikeriei. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 84. orr.
Maitasun-aitorpenik benazkoena zerrikeria higuingarriren baterako gonbita bihur dezake, esate baterako: [...]. Joxerra Garzia «Egonean doazen geziak», 2000 - 171. orr.
Vogelek, heziketa sexualean aditua zen pedagogoak, sexuarekin zerikusia zuen guztia "zerrikeria nazkagarri" gisa aurkezten zuen. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 38. orr.
Indian zerriak kalean ere libre ibiltzen dira eta edozein "zerrikeria" jaten dute. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 31. orr.
Ez dudala inongo asmorik zerrikeriak jaten hasteko. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 149. orr.
Denetariko zerrikeriak botatzen zizkiok ardoari: sandaloa, artelazki errea. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 101. orr.
-Niri ez zaidak gustatzen zauri mota hori -hartu du txanda Xauenek-, edozer zerrikeria sartzen ahal diate piluletan, ankaiak itsututa dauzkaanean. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 121. orr.
Klariona, igeltsua edo auskalo zer zerrikeria erantsi dioten. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 12. orr.
Gorotz politiko bat, erresumaren zerrikeria guztien hondakin ustela. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 344. orr.
hau zerrikeria (4)