Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
zerrikatu, zerrika(tu), zerrikatzen 1 da/du ad adkor zikindu. ik zerritu.
Goiz hartan, gehienetan bezala, putzu eta lohiak baziren arroila hartan eta Joanes zerrikatu zen... pixka bat gehiago zikindu zen, hobeki erraiteko. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 135. orr.
2 (era burutua izenondo gisa)
Jantzi urratuak, izerdituak, zerrikatuak, usainduak eta zorriz emokatuak behin betirako baztertu zituen eta, haiekin batean, sufrimenduaren sinbolo ziren jantziak. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 208. orr.