Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bere gelan zerri bat zabaltzen zuen lurrean, eta haren gainean etzaten zen, ilunpetan. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 217. orr.
Aulkiak urratuak zeuden eta zoruko zerriaren zuloetan hanka sartzen zen gainetik igarotzerakoan. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 88. orr.
Izeba ganbarara igotzen zen, eskuan kriseilu bat zuela, eta handik ateratzen zituen bionboa, zerria, eta halakoetan erabiltzen zen ontziteria. Juan Kruz Igerabide «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 19. orr.
Bainugelako zerria tolestu zuen eta buru azpian ipini zion. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 293. orr.
Inondik ere abandonatuta zegoen inguruko etxe baten teilatu zapalean zerri-bilkariak, espartzuzko soka pilak, traste puskatuak ikusten ziren lurrean barreiatuta. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 154. orr.
Kamainan aurkitu zuten, lasai zerrian zerraldo. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 272. orr.