Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
zerrendatxo 1 iz zerrenda txikia.
Markoa kaobazkoa zen, brontzezko zerrendatxo meheak zituen apaingarri, eta biribilkitxoak kantoietan, haiek ere brontzezkoak. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 172. orr.
Geure etxeetan egungo egunean botikontzi bat izaten da: alkohola, aspirinak, zauri-estaltzeko zerrendatxoak... aurki zenitzake barruan. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 20. orr.
2 zerrenda laburra.
Logikari, zentzun onari eta gizalegeari egiten dizkiogun amarruen, martingalen, tranpen zerrendatxoa. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 46. orr.
Garitako soldaduak nire izen-abizenak erkatu zituen, aldean zuen zerrendatxoko izenekin. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 129. orr.