Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zerrendatu, zerrenda(tu), zerrendatzen 1 du ad zerrenda batean ezarri edo sartu.

Agiri horretan Akordio Soziopolitikoan zehazten diren puntuak betetzeko egin behar diren urratsak zerrendatu dituzte, zehazki, 110 urrats.  Berria - Harian   2005-11-09

Horixe egin dute zientzialari askok luzaroan, eta irakaskuntzan oraindik ere gehiegi egiten da: zerrendatu, sailkatu. Ezerez hitzaren sinonimoak zerrendatu ditu.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 130. orr.

Jateko dituen guztiak zerrendatzen ditu (maite ditu zerrendak), badaezpada ere.  Berria - Kultura   2004-07-28

Kalteak zerrendatu eta beste hamabost egun baino lehen berriro hitz egingo du baserritarrarekin, «hartu beharreko neurriak hartzeko, bai kalte gehiago saihesteko, bai kalteen ondorioak zuzentzeko edo ordaintzeko».  Berria - Euskal Herria   2004-02-04

Abiatu aurretik sotoetan sartu zizkiguten gaiak zerrendatu behar zirela azaldu zidan.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 157. orr.

Akusatuak ihes egin duenean, haren ondasunak zerrendatzen eta eskuratzen hasten zarete.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.

Milaka liburu idatzi dira bere obra interpretatzeko, bere estiloa disekzionatzeko, bere ideologia aztertzeko, bere gaiak zerrendatzeko, bere kezkak ikertzeko.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 35. orr.

Orain, gobernuarentzat ari omen zen lanean, bezero ohiei bahitu ontasunen zerrendatzen ari zen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 133. orr.

Hemen helburua ez da ahalik eta hitz gehien zerrendatzea, urratsez urratseko progresio bat agerian uztea baizik.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 67. orr.

Bibliografian, euskal fonetika-fonologiei buruzko lehen ikastaroetan gutxieneko liratekeenak zerrendatu dira.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 112. orr.

Edertasunaren kasuan, plazera sortzen duten objektuen kualitate batzuk zerrendatzen ditu Humek, guztira hogeiren bat.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 240. orr.

Marilynen azken arrats apaleko gertakariak, kronologikoki eta mentalki zerrendatzen nituen.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 15. orr.

Analista horrek maratz-maratz zerrendatu zituen emaitza hain nabarmenkiro susmagarri baina formalki aitzakiagabe haiek.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 209. orr.

Bertan zeuden 22 lanak zerrendatuta, tituluaz eta argazki banaz lagunduta.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 53. orr.

Arrakastatsu eta ezagunenen aukera murritza hurrenkera kronologiko zabar xamarrean zerrendatuta, honako hau litzateke: Fonologia Lexikoa, Autosegmentala, Government Phonology, Optimality Theory (OT).     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 74. orr.

Borroka mota horrek Euskal Herriari, eta batez ere Iparraldeari ekarriko lizkiokeen abantailak oro zerrendatu zizkidan behin: eztandaz inarrosi kontzientziaren iratzartzea, elkartasunaren kontzeptuaren bermatzea, politika mailako oharketa lasterra, ekintza eremuen finkatze praktikoa, [...].  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 197. orr.

Zerrendetako horiek denak bilatu, tentuz ukitu eta kausaren aldekoen artean nor zerrendatu eta nor ez zerrendatu erabaki ahal izateko.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 137. orr.

Xavier Peñalverrek 1982an egin zuen Euskal Herriko menhirren katalogoan, zerrendatuta dago.  Berria - Kultura   2004-02-13

Juanden aste undarrean ginuen auto lehiaketa. 60 bat beribil zerrendatuak ziren zoingehiagoka hortan parte hartzeko.  Herria   2004-09-02

Bi selekzioetako hutsak zerrendatuz gero, lerroak faltako genituzke.  Berria - Kirola   2004-06-20

2 (era burutua izenondo edo izen gisa)

Adieraz dezadan bada, gehiegizko sinpletasunean erortzeko arriskuaren jakinaren gainean, zerrendatuen artean bat bereizi behar dela, KIPARSKY-ren Fonologia Lexikoa.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 75. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

zerrendatzeko aukera (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus