Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
zerrendakide iz zerrenda bateko kidea.
Behin betiko datuak jakin ostean, alderdiko zerrendakideak agertokira igo ziren txalo artean, eta Nekane Erauskin legebiltzarkide berriak hitz egin zuen. Berria - Harian 2005-04-18
Ali al Sistani buruzagi erlijiosoak sustatutako hauteskunde zerrendari «zerrenda irandar» deitu eta batez ere Hussein al Shahrastani zerrendakidearentzat hitz zorrotzak izan zituen. Berria - Mundua 2004-12-16
Elorrioko PSE-EEko hirugarren zerrendakideak, Jagoba Alvarezek, hartutako bidea txalotu zuen Urkaregik. Berria - Euskal Herria 2006-02-05
Zerrendakide berriak: Marrazo zuria eta Napoleon arraina CITESen babes zerrendan sartu dituzte. Berria - Gaiak 2004-10-15