Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zerrauts iz zerratzean, zuretik ateratzen den hauts modukoa.

Euria ari zuen egunetan lurra zerrautsez beteko zuen, bezeroek laban ez egiteko.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 35. orr.

Zerrautsaren ordez ogirina bota lezakete hildako horrek utzi duen odol putzuan.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 59. orr.

Benito tabernariak bota ahala gorri bihurtzen zihoan zerrautsa zabaldu zuen palatxo baten laguntzaz.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 155. orr.

Gizon apala zirudien eta eskuekin lan egiten zuen, zerrautsa ere bazuen bere oin-zolen pean itsatsita.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 20. orr.

Tabernan distira-emailearen eta zerrauts freskoaren usaina zegoen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 76. orr.

Zerrauts askatu berriaren usaina dago airean.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 101. orr.

Enbor txiki bat, argizari eta zerrautsezkoa, griselan erretzen ari zen.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 118. orr.

Harik eta gure artetik ahots ozen batek esan zion arte: -Buruan zerrautsa daukagulakoan, ala?  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 266. orr.

Teilatupeko zoruan zirrikitu bat estaltzen zuen zerrauts pilatxo bat aurkitu zuen.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 303. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus