Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Zerratxoarekin metal-zatitxo bat ebaki nuen (zailtasunik gabe zerratzen zen) eta Bunsen erregailuaren garrera ezarri nuen. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 262. orr.
Has gaitezen haritzak zerratzen. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 40. orr.
Gizonezkoek lanean erabiltzen zituzten kanta haietako bat dela; taldekoa alegia, meatzariek harria pikatzerakoan, edo basamutilek enbor bat zerratzean, edo marinelek aingura altxatzerakoan, oihu batean kantatzen zutena. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 118. orr.
Beheragoko partea ere, moztu eta luzetara laurdenetan zerratu ondoren, [...]. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1330. orr.
Haizeak harrapatu baino lehen hedatu genituen bela guztiak; baina, aurreneko erasoaldian, han joan ziren zerratu balituzte bezala gure bi mastak itsasora. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 67. orr.
Eserlekuak zerratu, eta sutarako moduko puskak egin eta gero, bikarioari itzuli behar zioagu egurra. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 104. orr.
Pazifikok ohol txiki bat zuen: eliza erdi-erori bateko aldare ondoan hazi zen intxaurrondoari zerratutako zatitxoa zen. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1160. orr.
Goio ohol bat neurrian zerratzen ari zen tosta berria egiteko. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 403. orr.
Eraikuntza hauek guztiak, nola barnetik hala kanpotik, neurrira landu eta zerraturiko harri bikainez egin zituzten oinarrietatik habeetaraino. Elizen arteko biblia 1 Erg 7,9
Ogia zerratu du, xerra bana luzatuz. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 125. orr.
Kare-tontor handiek zein enbor zerratu gabeek eta ohol ondo pilatuek hiri-inguruko mehatze eta basoen aberastasunak iradokitzen zituzten. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 151. orr.
Mundu honetako oinarriak zerratzen ari den zerra ikusezinaren kirrinka da. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 183. orr.