Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ubanbe, Pantxo edo Opin bera aurkitzen genituen basoan, inguru hartan ari zirelako zerrategirako zuhaitzak botatzen. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 92. orr.
Zerrategiak bi sarrera zituen, Adrianen eta Josebaren etxeetara zihoana eta kamioiek egur garraioan erabiltzen zutena. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 138. orr.
Oraindik ere lanean ari dira zerrategian, zerraren intziri borobil eta iraunkorra ozendu egiten da ibai bazterreko isiltasunean. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 17. orr.
Ez zebilen autorik errepidean; txakurrek ez zuten zaunkarik egiten; zerrategiko makinak itzalita zeuden. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 138. orr.
"Zerrategiko oholen artean Far Westeko fuerte batean bezala" sentitzen zelako, etsaiengandik salbu. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 135. orr.
1920az geroztik zerrategiko peoia izan zen Dummy, Washingtongo Yakimako Cascade zurgintza enpresan. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 102. orr.
Zerrategi batean mekanikari zegoen gure amaren anaia bat. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 104. orr.
Pantxo, Maderas de Obaba zerrategiko langile xumea, basomutilei otorduetako janaria eramatea beste ardurarik ez zuena. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 64. orr.
Bestela zerrategian eskatuko nuen lana, Pantxoren, Ubanberen eta basoan ibiltzen ziren gainerako mutilen ondoan jarraitzeko. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 67. orr.
Zerrategiek erosten omen dituzte mendi batzuk eta haientzako egiten omen dute lan. Berria - Kirola 2004-06-16
Zerrategien, birfindegien eta arrantzako sareen produktibitatea [...] murriztu egingo da basoen eta petrolio zein arrain-erreserben murriztea eragiten duten neurrian. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde «Garapen iraunkorra», 2005 - 58. orr.