Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Une horretan bertan, titiak lohian sartuta esnea ematen ari zen zerrama bati begira eta usainka geratu ziren. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 23. orr.
Zerrama bat ere bazen han, bere zerrikumeekin. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 76. orr.
Iratze meta bat bazuten muntatua eta urde ahardi edo zerrama eder bat ondo hartan zagon bere hamar umeekin. Herria 2001-03-01
Zerritegi bakoitzean berrogeita hamar zerrama zeuzkan, denak ume eginda. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 99. orr.
Hona zenbat zerri nahi lukeen hor sortu eta hazi: 155 zerrama ezarri nahi lituzke, urtean 3100 ume ukanen dituztenak. Herria 2004-01-29
Errezilgo elizako paretan honako idazki hauxe agertu zen: "Garbiñe puta zerrama". Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 142. orr.
Plazerraz jaten badun, zerrama bat haiz. Joxan Elosegi «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 84. orr.