Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zerraldo 1 iz hilkutxa.

Laga itzazue hilak bakean eta itxi ezazue zerraldo hori, zulatuko duzu beste nonbait Pierre gaixo honentzako hobia.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 29. orr.

Ordurako zerraldoa hilerriko sarreran zegoen.  Berria - Euskal Herria   2004-12-09

Zenbat eta inmoralitate handiagoa, zenbat eta plazer gehiago, orduan eta sehaska gutxiago eta zerraldo gehiago!  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 33. orr.

Anaiek gorputz santua zerraldotik atera eta denbora luzez besoetan eduki zuten leihatila aurrean.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 104. orr.

Serbiako banderarekin estali zuten zerraldoa.  Berria - Mundua   2006-03-18

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Florent arras goibel sentitzen zen oraindik, zerraldo estu hura lurrera nola jaitsi zen gogoan zuela.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 375. orr.

Zerraldo portatilak ziren zaku haiek. Ustekabean ozen eta hurbil, amaren negarra, zerraldo itxia behera zeramatenean bi edo hiru bider Eligiori bere izenez deika.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 167. orr.

Aldare aurrean, zerraldo irekia, beltza baino beltzagoa, lore-koroaz inguratuta.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 156. orr.

Berunezko zerraldo batean sartu zuten gorputza.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 28. orr.

Batere beldurrik gabe, zerraldo erdi irekien artean, hildakoen gorpuen artean, hezur artean ibiliz, haren bila nindoan, berehalaxe aurkituko nuela ziur.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 354. orr.

• 3 adlag hilik bezala; luze-luze; hila.

Tximistak jota bezala eroriko zela zerraldo.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 62. orr.

Burtzikada haietarik batean, zezena zerraldo erori, eta halakoa izan zuen heriotza.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 160. orr.

Ezpatak lepo luzatua moztu zuenean, burua harri bat bezala erori zen, eta gorputz eskerga, hegoak zabalik, zerraldo jauzi zen.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 141. orr.

Zerraldo zegoen lurrean, gora begira.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 196. orr.

Besteak kokotsean muturreko bat itzuli eta zerraldo bota du lurrera.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 163. orr.

Sisera leher egina zegoen eta zerraldo lo gelditu zen.  Elizen arteko biblia   Epa 4,21

Lurrean zerraldo etzaten zen, bere oihal nabarmenak zikinduz.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 323. orr.

Kamioi atzean zerraldo aurkitu zuten, hilik bezala, aurpegia odoletan zuela.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 332. orr.

Buruan harturiko kolpearen ondorioz, bertan zerraldo gelditu zen.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 91. orr.

Emakumea lurrean zerraldo zegoen, odoletan blai.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 50. orr.

Han aurkitu zuten beren nagusia lurrean zerraldo, hila.  Elizen arteko biblia   Epa 3,25

Handik hiru egunera zerraldo erori zen, hilik, bazkaltzen ari zela.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 95. orr.

Hila ikusten baitzuen Velascoren alaba, zuriz jantzirik eta ohean zerraldo, bozkariozko irribarre xume bat ezpain-artean zuela.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 183. orr.

Ohe baten ondoan zerraldo zetzan gorpuak beso bat luzatua zuen, ohepean eskua sartu nahi izan balu bezala.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 124. orr.

Gizona zerraldo erori zen, Dominiqueren ganibeta bizkarrean landaturik.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 269. orr.

Taldearen burua ere zerraldo itzuli da kasernara, tiro bat bihotz ondoan harturik.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 106. orr.

Ukuiluko behietako bat zerraldo ikusi zituenean, guztiz ikaratu zen.  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 78. orr.

Seko lo zegoen, mutu eta zerraldo.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 179. orr.

· Frodo burua belaunen artean sartuta eseri zen; beso zerraldo eroriek lurra ukitzen zioten, eta eskuak dardara arinean zituen.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 263. orr.

4 irud/hed

Zenbat baso eta zuhaitz zerraldo bota ote ditugu horretara iristeko...?  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 178. orr.

5 hordi zerraldo erabat hordi.

Horrekin batera antoisin handi bete pontxe atera zion ikasleari; hark zurrutada batez irentsi, eta hordi zerraldo erori zen mahaipean.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 25. orr.

6 lo zerraldo lo sakonean.

Gero, orbelezko ohatze batean etzan eta aurki zegoen lo zerraldo.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 388. orr.

Karmen lo zerraldo neukan ondoan, eta nire sorbalda gainera erortzen zitzaion burua.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 77. orr.

Atseginaren atseginez lo zerraldo geratu zen.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 232. orr.

Behingoz lo zerraldo nengoen, zurrungaka beharbada, eta neure ametsean aldarriak entzuten nituen; gero haiek handitu eta, erdi esna, atean kax-kax ari ote ziren iruditu zitzaidan.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 209. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus