Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Atea zabaltzen dute, sekulako harrabotsekin, gaineko zerrapoa, peko zerrapoa eskuz, eta erdiko zerrailua giltzaz, bi itzuli emanez aski bortizki. Filipe Bidart «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 27. orr.
Ene atearen gaineko zerrapoa, klanka!, pekoa, klaska! klaska!, giltza zerrailuan eta zaintzale bat agertzen da atean. Filipe Bidart «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 33. orr.
Klaska!, zeldako ate zerrailuan giltza; klunka!, ibiltokira doan burdinazko atea. Filipe Bidart «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 57. orr.
Horra nere gela, 6. zenbakia, atea pizua eta zerrailua azkarra. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 15. orr.
Zerrailu (hesi-mota, itxitura) onak hiru urte, txakur onak hiru zerrailu, zamari onak hiru txakur, gizon onak hiru zamari. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 177. orr.
Esku bat sabel pean sakatu zion, bere galtzetako zerrailua apalduz jauki zitzaion zakila buru gorrixka beste eskuaz harrotzen zuela. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 40. orr.