Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Pikotxa eta aizkora, edo zerra eta palanka. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 358. orr.
Egun batzuetan amona lanean sumatu zuten, mailu eta zerra, ohol eta iltze, etxeari beste zatiren bat erantsi nahian bezala. Pako Aristi «Gauza txikien liburua», 2004 - 151. orr.
-Oraintxe esango zioat Morgani -arotzaren emazteak erantzun zuen aroztegiko mailu eta zerren ilunpe artetik. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 51. orr.
Aitak zerra deztera-harrian zorrozten zuen artean. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 103. orr.
Irakasle tontolegearen ahotsak zergatik egiten du gora eta behera, zerra baten hortzek bezala? Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 28. orr.
Varsovian xerretan mozten zuten gurina, puska handi batetik, zerraz. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 126. orr.
Hezur handi bat luzetara ebakitzen badugu zerra batekin, abaraska edo belaki baten moduko egitura ikusiko dugu. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 20. orr.
Harrikatu egin zituzten, zerraz ebaki, ezpataz hil. Elizen arteko biblia Heb 11,37
Gero, hango jendea irtenarazi eta zerraz, burdinazko pikotxez eta aizkoraz lan egitera behartu zuen. Elizen arteko biblia 1 Kro 20,3
Arantzazun Araba aldetiko Elgea mendikatea daukagunez, Urkilla deritzaneko zerra moduko horrekin. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 171. orr.
Esan zion nola Peshe garbitu gabe oheratzen zen eta zerra biribil bat bezala aritzen zela zurrungaka. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 207. orr.
Aurpegia estalita zeramaten zortzi solidariok, zerra erradialez eta lan-jantziez hornituta [...] sei kable -800 metro luze eta 62,5 mm. Txema Ramirez de la Piscina «Ikus gaitzazuen», 2004 - 72. orr.
Brikolaje kaxatik zerra elektrikoa hartu eta lepoa moztu zien bi-biei. Josetxo Azkona «Patata soro bat», 2004 - 25. orr.
Artega hartuko duzu zerra zorrotza esku artean. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 267. orr.
Ez pentsa zerra kirrinkariaren irrintza latza elementu lisuz egina dagoenik. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 121. orr.
Ellenen ahotsa zerra txiki zorrotz malgu bat bailitzan barneratzen zitzaion haragian. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 316. orr.
Ellen makina nahaspilatu bat zen haren besoen artean, argi zuria, urdina eta kobre-kolorekoa isurtzen zituen zerra dirdaitsuaren hortzak zituena. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 316. orr.
Soinua 80 edo 90 dB-raino iristen bada -hormigoia hausteko makinak, katezko zerra batek edo motozikleta zaratatsu batek hamar metro ingurura duten maila-, [...]. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 122. orr.
Michael ere altxatuta zegoen ordurako, sei zerra-hortzeko labana zorrotza bezain prest. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 62. orr.
Kanpoko eta barruko zimenduak elkartuko dituzte eta orrazi moduan edota zerra-hortzen formarekin egindakoak. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 730. orr.
Ontziolako zerra hotsa entzungo zuen, eta azkenekoz bezala begiratuko zuen portualdea. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 252. orr.
Zumezko bagoien gurpil txikien txilioa, zerra txistua zirudiena. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 253. orr.
Ohi bezala entseguen artean aizkolariak ariko dira Hairako oihaneko pago trunkoen mozten aizkoraz eta esku zerraz. Herria 2003-07-10
Daratulu bat, marketeria-zerra bat, zorrozkailu sail bat. Joxan Elosegi «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 89. orr.
Liston jaunak bi minutu eta erdian moztu zion hanka -izter paretik- zauri larriak zituen sujetu bati, zirujau zerra bat erabiliz. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 259. orr.
Garai batean nengoela sinetsiko nukeen, edo makina-erreminta hain sona handikoaren erakustaldi horietako batean, han ateratzen zen soldadura eta zerra metaliko hotsa, txinparta, su artifizial, eta sirena-soinuak entzun eta ikusirik. Jon Alonso «Euskal karma», 2001 - 89. orr.
Zebra diskoan agertzen diren musikariak Borja, Drake eta Mikel gehi Jomes teklatuetan, tronpetan, thereminean eta zerra melodikoan. Berria - Kultura 2006-04-01
Beñardo Goietxe gitarran lagun duela eta Raul Garcia harmonika, harpa txikiarekin eta zerra musikalarekin. Berria - Kultura 2004-05-14
Gaztaina-koloreko adatsa zuen, gorabeherarik gabeko izur faltsuetan bildua, dilindan, zaldiaren zerra gainean eta urre-antzeko bordatuz egindako zaldi-estalkiaren gainean. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 58. orr.
Izebak hautsa astintzekoa hartu eta zerran jotzen zuen osaba eta kare hauts pila bat harrotzen zuen jantzietatik. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 28. orr.
-Nik zerra txiki bat jango dut tipularekin. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 196. orr.
Karrikara begira jan zuten, zerra gogor bat patata frijitu koipetsuekin. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 243. orr.
Kanibet batekin pikatu du xorizo zerra ederra. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 237. orr.
Denen txorizo edo txokolatearen partez, amak goizean berean frijitutako hirugihar zerra lodia izaten zuen tartean. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 183. orr.
Ogi-zerra xigortu bi gurinaz igurtzi ondoren, kafea atera zuen kikarara. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 26. orr.
Bi saltxitxoi zerra gure afarirako. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 153. orr.
Bi gasna zerra eder jan genituen ixil-ixila. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 32. orr.
Izokinak eta orkatz solomo-zerrak beranduegi iritsi dira. Eskarne Mujika «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 18. orr.
Europa zaharreko goldeen zain zauden alorrak, hango trontza-zerren zain haritz eta gaztainak, hango pikatxoien zain mendi-muinetako aberastasunak. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 39. orr.
Gero zerra-motorra sartzen zioten erdiz erdi, eta zirrikitu bat irekitzen zioten, arrakala bat egiten zioten etxeari. Berria - Kultura 2006-03-19
Baina beti egongo da norbait zerra-motorra sartzeko gure pentsamendu zurrunari. Berria - Kultura 2006-03-19
gasna zerra (3); ogi zerra (9); zerra batekin (3); zerra eder (3); zerra moduko (3); zerra motorra (4)