Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
zernola (orobat zer-nola) iz nolakotasuna.
Gerta litekeena da, ordea, hori ez planteamendu txarra bakarrik, baizik ez izatea planteamendurik batere, aldez aurretik alternatibaren maneran erabakita aurkezten duelako soluzioaren forma posible bakarra (bai/ez, zernola-ren kontsiderazio gabe ezertarako); h. d., historiako edo etikako arazoak derrigor metafisikako esferan eta maneran ebaztea eskatzen duelako. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 128. orr.
Euskal poetika baten sustrai, eredu eta zer-nola argien falta, metrikari-eta dagozkien kontuetan. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 126. orr.
Autonomismo ahoxuriaren zer-nola horiek, zehaztasunik gabeko definizioak, egitateak. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 207. orr.