Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zernahi (orobat zernai g,er.) 1 mugtz edozer; edozer gauza.

-Zernahi, Harry, denetarik ikusi dut.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 39. orr.

Zuen hirietan auziren bat gertatzen bada -hilketa, liskarra, zauria edo beste zernahi-, [...].  Elizen arteko biblia   Dt 17,8

Bizitzan zehar ikusitako arbolen memoria dugulako dakigu orain lehendabizikoz ikusitako hori arbola bat dela eta ez beste zernahi.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 121. orr.

Sua jasan dezakeen zernahi, sutan ezarri eta garbikuntzarako uretan sartuz garbituko duzue.  Elizen arteko biblia   Zen 31,23

Santiagora doala, bai, baina, lan bat atzemaiten badu, zernahi, non nahi, han berean berehala geldituko dela.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 186. orr.

Egoera ikaragarri hau baino bertze zernahi hobe dela.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 131. orr.

Esaten ahal zigun ez genekiela nabigatzen, putetan mozkortzen besterik ez genekiela, zernahi.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 223. orr.

Ezagun dugun zernahi hori, ikusgune baten arabera, beste puntu batzuekiko erreferentzi sisteman, geuk aurrezarririko interes (teoriko edo praktiko) batzuen markoan [...] ezagutzen dugula.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 39. orr.

Bainan ez da halere dudarik, ohointza ala zernahi, gero eta lan tzar gehiago izaiten da!  Herria   2001-08-09

2 (izen baten ezkerrean)

Inguruan bada zernahi harresi edo pareta zahar, lurrera eroriak orain.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 41. orr.

Opor sainduetan gaudelako, eta opor sainduetan, itxuraz, zernahi diru xahutzea libro delako.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 20. orr.

Horren guztiaren gehigarri, zernahi laido, kolpe eta mehatxu.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 195. orr.

Aita Sainduak erabaki zuen, alabaina, jasan behar zela edozein kristauren hiltzea edo hiltzaile batzuen eskuz hilaraztea eta beste horrelako zernahi izugarrikeria.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 141. orr.

Zernahi hizkuntza, baliokidetasun horiez antolaturiko sistema bat da, osagai guztiak elkarren araberakoak edo mendekoak dituena.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 13. orr.

Bortxaz soldadu izendatuek zernahi estakuru asmatzen zuten deiari ez erantzuteko.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 177. orr.

Laster behi edo zaldi aterpe zahar baten ondotik, xaradi bat, zernahi zuhaixka sistakor elkarri lotuak daudela.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 45. orr.

Zuzenki bat, denik eta handiena izanik ere, beste zernahi zuzenki baino txikiago bihur daiteke, denik eta txikiena izanik hura, baldin eta behin eta berriz erdibitzen bada.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 490. orr.

Zigor nazala gogor Jaunak, eguzkia sartu baino lehen ogirik nahiz beste zernahi gauza jaten badut.  Elizen arteko biblia   2 Sm 3,35

Zeren eta ene desohoreak, ni hain ezaguna naizen aldetik, eskandalua ekar liezaioke zernahi jenderi.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 202. orr.

Han nengoen, zernahi jenderen erdian eta halere bakar-bakarrik!  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 58. orr.

Kotxetan, ardotan, jantzitan, gorputzetan, ohoretan, edo beste zernahi gauzatan bezala, jendeak kalitate onskoa bilatuko balu bere plazerretan.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 311. orr.

Gu edozer gauza garela alegia, edozein garela [...] zerbait izan baino lehen, zernahi eratako -logo ohartuak bilakatu baino lehen.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 72. orr.

3 edozer gauza. (aditz baten ezkerrean)

Nornahik zernahi obra zezakeen lurraldea.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 45. orr.

Populu guztiak, edozein izanik ere haiek osatzen duten herritarren kopurua eta zernahi izanik ere haiek hartzen duten lur eremua, osoki beren buruen jabe direla. Zernahi ikasi dut: noiz, nola, norekin, non...  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 62. orr.

Erotu ginen biak orduan, eta zernahi erran genion zaintzaleari, erasiaka eta oihuka.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 100. orr.

Ene otoitzek zerbait erdiesten ahal badute zureganik eta, zure bihotz onari esker, zernahi egin dezaketelakotz.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 50. orr.

Ez dakit zenbat mega, giga eta istorio gehiagoko memoriadun, kafea zerbitzatzeko izan ezik zernahi egiteko gauza zirudien.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 269. orr.

Burdinazko eskailera haiek jaitsi ahala, zernahi gerta zitekeela pentsatzen hasi nintzen.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 141. orr.

Horrela zernahi zuri daiteke.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 135. orr.

Anartean liberalak ari ziren nafar jendeeri zernahi ebatsiz, salbu Luzaiden, gune hau liberalen alde joan baitzen.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 54. orr.

Harriak eta zernahi botatzen hasi ginen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 9. orr.

Zernahi pairatua genuen, gosea eta egarria, izua eta tristezia, sua eta burdina.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 277. orr.

Hor zernahi jan behar eta nik denetarik jaten dut.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 64. orr.

-Ene anaiak ere goiz honetan, zernahi ukanen zuen egiteko... bizi izan balitz.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 43. orr.

Zernahi badira hemen arruntak, xori-buruak, ergelak, espantu-untziak eta trufariak.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 19. orr.

Emetasunaren ideia bat, emakumetasun naturalaren erresuman existitzen zen zernahi gainditzen zuena.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 261. orr.

Denek zekiten han zegoela beti ni babesteko prest, zernahi gerta ere.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 118. orr.

· Ez zen zernahi: 200 metro karratu, Zabalgunearen erdi-erdian.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 132. orr.

4 asko, izugarri.

Zernahi sufrituz desmozkortzen ari nintzen bitartean, nola ez oroit ere Mathiasek bezperan erran zidanaz?  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 175. orr.

Gerla denboran herio-kanpo izigarri heietarat eremanak izan ziren jende gaixoak, hainbeste hil baitziren han nunbait eta zernahi pairaturik!  Herria   2001-05-03

Hainbestenarekin, Madrilen, hilabete bat lehenago atentadu batean handizki kolpatua izana zen jeneral bat, Justo Oreja, 62 urte, hil da zernahi pairaturik.  Herria   2001-08-02

Dachau-ko kontzentrazio zelaian sartzen dira, Alemaniako bortitzenetarik bat, hor, ehun milaka deserrituk zernahi pairatu behar izan dute.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 111. orr.

Palestinako jendeak zernahi jasaiten duela salatzea gatik, manifestaldi bat eginen da Baionan.  Herria   2002-09-26

5 (deklinabide atzizkiez)

Zikin eta ondarkinen auzi hori ez dugu hola eta hola baztertzen ahal, gure mendean beste zernahik baino buru-hauste gehiago emaiten baitauka gutien ustean.  Herria   2003-11-13

Irailaren 11ren ondoren badirudi zernahik balio duela muturrekoengandik babesteko, artean dagoen jende guztia legearen indarrean hartzea ere.  Berria - Euskal Herria   2004-09-03

Irakia okupatua duten armada horiek ezin sinetsizko egitateak izan dituztela han, horra zer erakutsi duten kaseta, argazki eta video zernahik.  Herria   2004-05-13

Gero, zigarro baten itxura izan zezakeen zernahiren bilaketa zoroari eman nion.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 348. orr.

Zenbat-eta gutxiago jakin, errazago hitz egiten da nonahiko errealitateaz, eta zernahiren errealitateaz, hala fisikan nola politikan eta bizitzan.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 48. orr.

Umeak zernahiren kontsolamendu dira... umeak edukitzearena izan ezik.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 199. orr.

Filman arrunt burtxoratua zen gaztea zernahiren egiteko gai amaren hatzemaiteko.  Herria   2002-10-24

Adrianek barre egiten zuen zernahirekin, eta barrez berritu zion Martini gertatu zena.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 311. orr.

-Ellie, nik ez dakit zergatik egiten zaidan hain zaila zernahiri buruz argi hitz egitea.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 465. orr.

Bere izaeraren arabera jokatzen zuen, zernahiri oldartzen zitzaion, batere pentsatu gabe.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 114. orr.

Hau pilotari, pilotazale, etxekandere eta adiskide zernahiri nasai eta omore onez zerbitzatua, sekulan baino arrakastatsuagoa izan da.  Herria   2003-10-30

Eta pausuko ez bada zernahitan akitzeko berdin, bainan bakoitxak berak aski gostukoa duen zerbaitetan.  Herria   2001-05-31

Bertute handiko gizona, bazuen zernahitan bide berri batzuen idekitzerat apailatzeko ausartzia.  Herria   2002-09-05

Lege hori aintzinamendu bat izan dela, jendeari hobeki bizitzeko moldea emaiten diona, denbora gehiago utziz pausatzeko ala zernahitako.  Herria   2004-07-15

Zernahirako gela libre izango duela.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 259. orr.

Baina, zernahitarako ere, denbora apur bat pasatzen utzi beharra konprenitu nuen.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 288. orr.

Arrazoiz kargaturik, prest baikaude, Patri, zernahitarako.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 69. orr.

Egia erran, biltzen den diru hori ez da zernahitarako: euskara laguntzeko da, bertzerik ez! Galtzen ari dugun euskara berpiztarazteko!  Herria   2005-03-03

Ez da kontu hutsala izartasun zernahitakoaren hau.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 165. orr.

Solasean hartaz edo huntaz, zernahitaz denen buru.  Herria   2003-03-13

Zuek terroristatzat, kriminaltzat, zernahitzat jo nauzue.  Berria - Mundua   2006-05-05

· Legea beteko nuen zernahi eta nornahirena zelarik ere legea.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 162. orr.

6 zernahi dela asko dela; dena dela.

Hiru aste Argentinan, iduri du zernahi dela, bainan denbora biziki laster pasatu da.  Herria   2005-06-23

Zernahi dela, gain haietan euskaldunak aipatzen gaituzten ber, oraino bizi garelako seinale da.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 41. orr.

Zernahi dela, Atano III.ak eta Arretxek egin dute, bai pilotari buruz, bai eta gure Euskal Herriari buruz, izaiten ahal den lanik ederrena.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 43. orr.

Zernahi dela, etxe hori, Santiagorako bidean izanez, ospitale gisa baliatua zen erromesentzat.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 211. orr.

Lehenago susmatzen baizik ez nuena, neure begietatik ikasi berria nuen: zernahi dela zure adina edo zure gradua, errazki makurtzen da inoren borondatea, esku artean ar-ma bat duzunean.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 191. orr.

Zernahi dela, Lopez Ortizek bezala erran dezakegu Azpilkuetaren "formazio humanista aski ona izan da dudarik gabe".  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 15. orr.

· Eleketaldian jalgitako datuak -zernahi zirela- erregistraturik gelditzen ziren, gure lagunaren oroimen apartekoan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 91. orr.

7 zernahi dela ere dena dela.

Ez dakit laketu ahal ez zitzaion zerbait itzuri ote zitzaidan; zernahi dela ere, handik gutxira, nigandik aldaratzera behartzen zuen afera batez oroitze irudi bat egin zuen.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 442. orr.

Gizatasun hori, zernahi dela ere, harrobietan bizi izan da, berrogeita hamar gradutik beheragoko hotzaldietan, taigako basoetan, urez betetako lubakietan, bai Przemyslen bai Verdunen ondoan.  Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 55. orr.

Zernahi dela ere, hamar sos utzi beharrak dituzu etengabe Espainian.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 194. orr.

Garbi ikusten da, bada, zernahi dela ere.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 139. orr.

Ez da batere harritzekoa, gainera; beti eta zernahi dela ere indarberritu izan bainau aitona Leonek-.  Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 24. orr.

· Zernahi dela ere hari gertatzen ari zaiona, harriaren gainean geldituko da idatzita.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 124. orr.

8 zernahi ere

Zernahi ere pentsatzen duela -pentsatzen badu-, hurkoa maitatu zein gorrotatu, egitasmorik irudikatu zein ez, alternatiba bakarraren mugan mugitzen da: kosk egin ala ez egin.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 115. orr.

Bizimodu hori baliagarri gertatu zitzaion, eta, gizon helduaren adinera iritsirik, gai zen zernahi ere pairatzeko.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 57. orr.

Ingeniaritza genetikoak [...]aukera ematen zuen zernahi ere organismotatik gene bat bakartu eta beste batean txertatzeko.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 99. orr.

· Zernahi ere den, iruditu zait gutun hori ez zitzaiola nehori eman behar.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 499. orr.

Eskaintzen dizut zernahi ere nire liburuek eduki dezaketen...  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 19. orr.

9 zernahi gisaz dena dela.

Zernahi gisaz, inon izatekotan, goiko jangela tiki horietan izan behar zuten biltokia.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 346. orr.

Zernahi gisaz bortxaz, militarrek boterea hartzen dutelarik beti bortxaz hartzen dute, kanporatuz bozkaz arribatua den jendea.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 220. orr.

Zernahi gisaz indar laneko komando batean aritzeko ez bainintzen on, egin ahalak behar nituen egin komando on baino hobe batean ofizialki izendatua izaiteko.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 62. orr.

Zernahi gisaz, eleberriko pasiorik harrigarriena Goriotena da, bere alabenganakoa: "aitatasunaren Kristo" deritzo Balzacek.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 26. orr.

Goxoa bezain samina baina zernahi gisaz ezin ahantzia.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 77. orr.

Baina ez dakigu batere hori hala den eta, zernahi gisaz, ez du ezer ere konpontzen, nahiz oso lasaigarria gerta daitekeen unibertsitateko irakasleentzat.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 106. orr.

Lehen kanpoa osoki emokatua eta zuritua zitekeen, zernahi gisaz nabari da eliza hau ez dela kolpe batez egina.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 62. orr.

Aterpea apezetxea da, baina erretorea ez da hor eta zernahi gisaz, lekurik ez.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 95. orr.

Ez dira, zernahi gisaz, Sarasola eta Zuazo ahulezia honi buruz mintzatu izan diren idazle bakarrak.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 93. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

bainan zernahi gisaz (4); bertze zernahi (13); beste zernahi (21); beti zernahi (4); ez zen zernahi (4)

zernahi adixkide (4); zernahi aipaldi (8); zernahi animazio (5); zernahi animazione (6); zernahi apailu (4); zernahi argazki (7); zernahi argitasun (8); zernahi ausagailu (12); zernahi besta (9); zernahi bilkura (5); zernahi dela (27); zernahi dela ere (17); zernahi den (6); zernahi denbora (9)

zernahi egin (9); zernahi eginda (8); zernahi eginda ere (7); zernahi eginen (4); zernahi egiteko (18); zernahi egiteko gauza (8); zernahi egiteko prest (5); zernahi egiten (12); zernahi ere (17); zernahi ere den (6); zernahi erran (7); zernahi eta (6); zernahi etxe (8); zernahi eztabada (6); zernahi gai (11); zernahi gai mota (5); zernahi galde (5); zernahi gauza (31); zernahi gazte (5); zernahi gerta (17); zernahi gertatuta (6); zernahi gertatuta ere (6); zernahi gertatzen (7); zernahi gisara (4); zernahi gisaz (155); zernahi gisaz ere (6)

zernahi ikusi (8); zernahi ikusten (6); zernahi izanda (4); zernahi izanda ere (4); zernahi izanik (8); zernahi izanik ere (6); zernahi jende (81); zernahi jende bildu (11); zernahi jende bildurik (11); zernahi jende eta (4); zernahi joko (10); zernahi kanpotiar (5); zernahi lan (16); zernahi liburu (5); zernahi lore (6); zernahi makur (5); zernahi modutan (4)

zernahi obra (5); zernahi ohointza (4); zernahi paper (4); zernahi protesta (4); zernahi sorgin (4); zernahi sos (4); zernahi traba (6); zernahi xehetasun (8); zernahi zela ere (9)

beste zernahik (7); beste zernahik baino (4)

zernahiren gainetik (4)

zernahitarako prest (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus