Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zerizan 1 iz izatea, esentzia. ik zertasun.

Substantzien propietateen artean batzuek haien zerizana ematen digute, beste batzuek, ordea, haien nolakotasuna.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 171. orr.

Zerkien zerizana bera ez datza haien berezko izaera akzidentez beteriko batean -arrosa bat ez da dagoeneko arrosa bat: horiek (kualitateak) baztertu egingo dira-, baizik eta razionalki behar izan batean.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 78. orr.

Euskal esentzialismoa askoz lehenago zegoen larrutua, inoren eskandalurik gabe; Espainiaren zerizana, arima, karaktere betiraunkor batean etzanarazten zuen.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 69. orr.

Amatasunaren zerizana obuluetan dago, ume izatekoaren informazio genetikoan, alegia.  Berria - Gaiak   2006-04-11

Silogismoaren zerizana printzipioetatik ondorioetarako erlazioan datza, premisetatik ondoriora heltzean.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 51. orr.

Ibarretxek premiazkoa iritzi zion «euskal herritarren zerizanarekin lotuta dagoen sektore estrategikoa» salbatzeari.  Berria - Ekonomia   2004-10-05

Oraingoan hispanitatearen zerizana teorizatzen du: lurrak, latinarekin, hizkuntza eta arraza anaia bizkiak sortarazi ditu, katalanak, gaztelau eta galegoak, etab.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 141. orr.

Atributua deitzen dut, substantziaren zerizana osatzen duena, adimenak hala hautematen duena.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 33. orr.

Ikuspegi aristotelikoa onartuz gero, Greta zakurra denez, hau da, zakurtasuna haren zerizana denez, Greta zakurra da ezinbestean.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 171. orr.

Beren adigai transzendental soilaren arabera ezagutzen ez ditudan gauzetatik abiatuta zerizan ororen zerizana inferitzen dut.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 152. orr.

Zerizan bakoitzean bere osagaiak (essentialia) materia dira.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 130. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Arrazoimenean soilik aurkitzen den idealaren objektuari jatorrizko zerizana deitzen zaio (ens originarium), bere gainean beste zerizanik ez dagoen heinean zerizan gorena (ens summum), eta guztia baldintzatutako zerbait gisa bere menpean dagoen heinean zerizan guztien zerizana (ens entium).  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 212. orr.

Zerizan ahalgarrien lurralde osoan hilgarriak zati bat barnebiltzen duenez gero, [...].  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 61. orr.

Ahalguztiduntasuna ezin da ezeztatu jainkotasun bat, h[au] d[a], zerizan amaigabe bat ezartzen baduzue, hura honen adigaiarekin identikoa baita.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 216. orr.

Zerizan pentsatzaile oro bere baitan substantzia bakuna dela.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 155. orr.

Mundu honetako zerizan bizidunen izaerarekin [...].  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 158. orr.

Ez du onartzen, azkenik, orobat, zerbaiten kausa izaditik at bilatzea (jatorrizko zerizana), zeren izadia besterik ez baitugu ezagutzen.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 184. orr.

Jatorrizko zerizana eratorritako zerizan askoz osatzen dela esan ezin daitekeenez, [...].  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 212. orr.

Horregatik gertatzen da jainkotiar zerizan bat onartzen dudanean ez dudala bere betegintzarre gorenaren barneko ahalgarritasunaren adigairik.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 237. orr.

Erraz ikusten da zerizan absolutuki beharrezkoaren adigaia arrazoimenaren adigai hutsa dela.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 215. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Adimenaren bitartez soilik pentsatutako objektutzat hartuta, eta hauei adimen- zerizanak (noumena) deitzen diegu.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 125. orr.

Kategorien erabilera ere inolaz ezin daiteke esperientziaren objektuen mugatik irten, eta sentsu-zerizanei noski adimen-zerizanak dagozkie.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 126. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus