Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zerikusi (orobat zer ikusi g.er.) 1 iz lotura, erlazioa.

Indibiduo-komunitate zerikusia batez ere, oposizio eta elkarren uko bezala hartzen da.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 163. orr.

Hizkuntzaren batasuna egiteko orduan, zerikusi txikia izan ohi du dialektorik zaharrena, arauzkoena, garbiena eta aberatsena izateak.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 98. orr.

Ohar interesgarriak, zalantza barik, baina zerikusi gabekoak, are inkoherenteak.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 84. orr.

Bestelako zerikusi politikoak oro alde batera utzi eta, herri gogoaren kontzeptua jokoan nola ageri den ikustera mugatuko gara gu hemen.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 93. orr.

Zer zerikusi du Scabbersek honetan?  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 281. orr.

Egia da ahizparen polioak ere zerikusi handia izan duela bere bizitzan.  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 156. orr.

Horrek ere badu zerikusia istorioan.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 140. orr.

Espainiara alde egiteko erabakian zerikusia izan zuen Boris Tijonoven heriotza ilun eta sekula argituko ez zenak.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 279. orr.

1978 inguru hartako egoera politiko nahasiak ere izango zuen horretan zerikusia.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 17. orr.

Berehala konturatu nintzen haien ustekabe hartan bazuela gure janzkerak zerikusia.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 81. orr.

Genetikak eskizofrenian duen zerikusia aztertu zuen sarituriko bigarren lanean.  Berria - Gaiak   2004-11-04

Zure lasaitasunerako esango dizut zuk ez duzula zerikusirik ikertzen ari naizen arazoan.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 90. orr.

Euskara eta euskal kultura zuzen erasotuak sentitzeak eta Egunkariaren proiektuaren berezitasunek zerikusi nagusia izan zuten erantzun horretan.  Berria - Euskal Herria   2004-12-05

Erresuma Batuko Medikuntza Batzorde Orokorra (GMC) zazpi mediku ikertzen ari da Harold Shipmanen Herio doktorea kasuan izan zuten zerikusiagatik.  Berria - Gaiak   2004-09-01

2 ( -ekin sintagma batekin)

Trillotik zenbat eta gertuago egon, orduan eta arrisku handiagoa minbiziarekin zerikusi duten arazoak pairatzeko.  Berria - Euskal Herria   2004-01-17

Behatokia «elkarlanean» ariko da garraio sistemekin zerikusi duten gainerako erakundeekin.  Berria - Euskal Herria   2004-01-21

Lurralde Antolamendu Batzordeak gaiarekin zerikusi duten erakunde guztiak biltzen ditu.  Berria - Harian   2005-06-15

Garunaren alderik konplexuenak dira lobulu frontalak; ez dute zerikusirik mugimenduarekin eta sentsazioarekin.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 71. orr.

Denboraren akzidentearekin zerikusirik ez duen guztia, egiazki, ezin daiteke esan "betierekoa" edota "sortua" denik.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 141. orr.

Alderdi kimikoak, muskuluak erabiltzen duen erregaiarekin du zerikusia.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 51. orr.

Bazegoen beste maila goragoko eta pertsonalago bat, eta kirurgialariaren nortasunarekin, rolarekin du horrek zerikusia.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 110. orr.

Estiloaren kontzeptua ez da, bestalde, batere bakuna, elkarren erdi-kontrako diren bi errealitaterekin baitu zerikusia.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 265. orr.

Argazkiak fetixismoarekin zerikusia baduela frogatzeko.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 122. orr.

Iraupenaren modua, eguneroko bizitzan nagusi dena, eta objektiboa dena, gainera, mundu fisikoarekin zerikusia duelako.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 56. orr.

Badute besta hauek zerikusi zerbait gure herrietan ospatzen ziren [...] bizkar besta haiekin.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 136. orr.

Printzipio zintzo horren atzean, estetikarekin zerikusi gutxi duen alde ezkutu bat omen zegoen.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 109. orr.

Errealismoak errealitatearekin zerikusi gutxiago duela idealarekin, konbentzioarekin baino.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 197. orr.

Prezioak zerikusi gehiago du merkatuarekin ekoizpen moduarekin baino.  Berria - Gaiak   2004-12-11

Beharbada, zerikusia izan zezakeen lehenago Tomi ere aitorpena egin izanarekin, pentsatu nuen.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 71. orr.

· Eta baleek ze zerikusi dute andreen lakarekin eta zeruaren sabaiarekin?  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 374. orr.

Baina zer zerikusi nuen nik itxaropenarekin?  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 108. orr.

Baina horrek zein zerikusi du gure gaiarekin?  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 140. orr.

3 (-ekin sintagma batekin, eta izenondoa duela)

Elkarrekin zerikusi zuzenik ez duen lurralde multzo hori da periferia.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 40. orr.

Greziar filosofiak kristautasun sortu berriaren inguruko gogoetarekin zerikusi handia izan zuen K. o. Kristoren ondoren bigarren mendeaz geroztik.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 60. orr.

Hain zuzen ere, Cabo Quilates, Altuna-Mendi eta beste kartzela-ontzien kasuek Hitlerren hegazkinekin zerikusi zuzena izan zuten.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 53. orr.

Trafiko-mota horrek zenbaiten gobernu-erarekin du berezko zerikusia.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 12. orr.

Honek [Lebel-ek] ez baitu onartzen zinemak, jarduera esanahitsu den aldetik, ideologiarekin zuzeneko zerikusia duenik.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 173. orr.

Gizakiaren zorionarekin eta horrek azken helburua lortzearekin zerikusi zuzenagoa du.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 69. orr.

Lehendik ere pentsatzen nuen amaren sua eta kuleroak gordetzen dituen aitaren etxe horrek zerikusi motza zukeela biziarekin edo bizi-gauzekin.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 85. orr.

Gaiak txanponaren beste aldearekin, ideologiko edo politikoarekin zerikusi handiagoa duela.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 138. orr.

Ene bizitzaren pasarte batzuk azalduko dizkizut, zurekin eta batik bat gu bion hartu-emanarekin zerikusi estu-estua dutenak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 124. orr.

Konposizioak zerikusi estuagoa zuen koadroaren material plastikoarekin, edota haren material ikonikoarekin.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 251. orr.

Egia esan dantza haiek ez zuten musikarekin zerikusi handirik.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 142. orr.

Gustuko izateak plazerarekin du zerikusi handia, plazera irizpidetzat onartzen dugun heinean behintzat.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 229. orr.

Lehendik ere pentsatzen nuen amaren sua eta kuleroak gordetzen dituen aitaren etxe horrek zerikusi motza zukeela biziarekin edo bizi-gauzekin.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 85. orr.

FLNCko zatiketek zerikusi nabarmena izan zuten bereiztutako talde batek Claude Erignac prefeta hiltzearekin.  Berria - Harian   2006-05-05

Zerikusi handirik ez duela egungo egoerak gure bi idazleek kritikatzen zuten harekin.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 50. orr.

Ez da dudarik lehen aipatu den helburuen definiziorik ez egoteak zerikusi handia duela arazo horrekin.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 99. orr.

4 (eduki aditzarekin)

-Zerikusi handia zaukak, zerikusi handia!  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 158. orr.

Zerikusi handia dauka, halaber, nolako jakera daroagun bizitzan.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 301. orr.

Obabako autoritate bezala, gainera, Angelek zerikusi handia zeukan herrian egiten ziren obra publiko guztiekin.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 87. orr.

Oraingoak zerikusi gutxi dauka gure gurasoek ezagutu zuten mugimendu harekin.  Berria - Euskal Herria   2004-07-25

Baina ez daukat zerikusi askorik bigarren horiekin.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 295. orr.

Zer zerikusi dauka honekin guztiarekin munstro beltz eta iheskor horrek?  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 249. orr.

-Zer zerikusi daukat nik anai Frantziskorekin?  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1002. orr.

Erignac prefetaren hilketako auzibidearekin gertatu den bezala, DNATek dosier honekin zerikusi ez zuzen ez zeharkoa ez zeukaten ikerketa, miaketa eta itaunketa andana egin ditu.  Berria - Mundua   2006-03-01

Jaime Vargasek zerikusia eduki zuen, aldez edo moldez, suntsiketa horretan.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 22. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

baino zerikusi handiagoa (5); bizitzarekin zerikusi (4); gatazkarekin zerikusi zuzena (5); zer zerikusi (10); zer zerikusi du (4)

zerikusi estua (9)

zerikusi gehiago (13); zerikusi gutxi (52); zerikusi gutxi dauka (4); zerikusi gutxi du (11); zerikusi gutxi duten (7); zerikusi gutxiago (9)

zerikusi handia (116); zerikusi handia dauka (4); zerikusi handia du (26); zerikusi handia duela (8); zerikusi handia izan (36); zerikusi handia izango (7); zerikusi handiagoa (26); zerikusi handiagoa du (9); zerikusi handirik (46); zerikusi handirik ez (18)

zerikusi txikia (6); zerikusi zuzena (54); zerikusi zuzena du (5); zerikusi zuzena duela (7); zerikusi zuzena duten (4); zerikusi zuzena izan (12); zerikusi zuzenik ez (9)

atentatuarekin zerikusia (4); atentatuekin zerikusia (11); auziarekin zerikusia (4); badu zerikusia (11); badute zerikusia (4); bahiketarekin zerikusia (5); droga trafikoarekin zerikusia (6); du zerikusia (64); duela zerikusia (6); duen zerikusia (5); dute zerikusia (21)

erasoarekin zerikusia (10); erasoarekin zerikusia dutelakoan (5); erasoekin zerikusia (10); erlijioarekin zerikusia (4); etarekin zerikusia (11); euskal herriarekin zerikusia (6); euskararekin zerikusia (5); gatazkarekin zerikusia (5); heriotzarekin zerikusia (5); herriarekin zerikusia (7); herriarekin zerikusia duen (4); hilketarekin zerikusia (12); hilketarekin zerikusia izatea (4); horrek zerikusia (11); horretan zerikusia (10); horretan zerikusia izan (4)

indarkeriarekin zerikusia (5); ingurumenarekin zerikusia (4); izan zuen zerikusia (4)

politikarekin zerikusia (7); politikarekin zerikusia duten (4); terrorismoarekin zerikusia (4); trafikoarekin zerikusia (8)

zerikusia daukan (5); zerikusia du (36); zerikusia duela (26); zerikusia duelakoan (9); zerikusia duen (66); zerikusia duen guztia (7); zerikusia duen oro (10); zerikusia duena (13); zerikusia dute (13); zerikusia dutela (5); zerikusia dutelakoan (15); zerikusia duten (171); zerikusia duten gaiak (5); zerikusia duten gaietan (8); zerikusia dutenak (18)

zerikusia izan (83); zerikusia izan du (7); zerikusia izan zuen (10); zerikusia izan zuten (10); zerikusia izana (7); zerikusia izango (20); zerikusia izango du (6); zerikusia izatea (45); zerikusia izatea leporatuta (6); zerikusia izatea ukatu (5); zerikusia izateagatik (11)

zerikusia zuela (7); zerikusia zuen (26); zerikusia zuen guztia (4); zerikusia zutela (6); zerikusia zutelakoan (10); zerikusia zuten (38); zerikusia zutenak (9)

zerikusiaren aldetik (10)

badu zerikusirik (37); baduela zerikusirik (6); badute zerikusirik (6); batak bestearekin zerikusirik (4); batere zerikusirik ez (7)

elkarrekin zerikusirik (8); elkarren artean zerikusirik (5); erasoekin zerikusirik (4); errealitatearekin zerikusirik (8); errealitatearekin zerikusirik ez (6); etarekin zerikusirik (8); etarekin zerikusirik ez (5)

ez baitu zerikusirik (9); ez dauka zerikusirik (34); ez daukala zerikusirik (7); ez dik zerikusirik (4); ez du zerikusirik (127); ez duela zerikusirik (48); ez dugu zerikusirik (4); ez dut zerikusirik (7); ez dute zerikusirik (46); ez dutela zerikusirik (13); ez zeukan zerikusirik (5); ez zuela zerikusirik (15); ez zuen zerikusirik (27); ez zuten zerikusirik (7)

futbolarekin zerikusirik (6); gaiarekin zerikusirik (4); gurekin zerikusirik (5); haiekin zerikusirik (4); harekin zerikusirik (14); harekin zerikusirik ez (4); hilketarekin zerikusirik (5); hizkuntzarekin zerikusirik (5); honekin zerikusirik (5); horiekin zerikusirik (5); horrek zerikusirik (4); horrekin zerikusirik (19); horrekin zerikusirik ez (5); horretan zerikusirik (12)

inolako zerikusirik (68); inolako zerikusirik ez (21); inolako zerikusirik izan (4); inolako zerikusirik izango (4); inongo zerikusirik (7); inongo zerikusirik ez (4); izan du zerikusirik (5); izan zuen zerikusirik (9); izango du zerikusirik (6); izango zuen zerikusirik (6); literaturarekin zerikusirik (4); munduarekin zerikusirik (4); nirekin zerikusirik (10)

ote zuen zerikusirik (4); politikarekin zerikusirik (8); politikarekin zerikusirik ez (4)

zerikusirik batere (10); zerikusirik batere ez (5); zerikusirik duela (5); zerikusirik duen (9); zerikusirik duenik (11); zerikusirik duten (9); zerikusirik eduki (5)

zerikusirik ez balu (9); zerikusirik ez daukan (5); zerikusirik ez du (5); zerikusirik ez duela (31); zerikusirik ez duen (30); zerikusirik ez duena (12); zerikusirik ez dutela (16); zerikusirik ez duten (42); zerikusirik ez dutenak (9); zerikusirik ez zuela (11); zerikusirik ez zuena (12); zerikusirik ez zutela (8); zerikusirik ez zuten (13)

zerikusirik gabeko (4); zerikusirik izan ez (6); zerikusirik izan ote (7); zerikusirik izango (22); zerikusirik izatea (11); zerikusirik izaten (5); zerikusirik ote (9)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus