Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
zergategi iz ipar zerga-bulegoa.
Otsailean edo berantenaz martxoan, paper batzu bete behar dira eta gero zergategirat igorri, argitan ezarririk bakoitxak aintzineko urtean nundik zer mozkin ukana duen, mozkin-zerga araberan finkatua izaiteko. Herria 2005-12-15
Dinamita ebasteaz eta arma indartsuen erakusteko balio izan zuen prentsaurrekoaz geroztik, zartatu ziren posta bulegoak, lantegi multinazionalen atarriak, etxe-saltzapen agentziak, zergategiak eta jendarmeriak. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 36. orr.
Zergategietako enplegatuek eginen dute lan hori guretzat. Herria 2005-12-15