Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zergadun iz zergak ordaintzea dagokion pertsona.

Zergadunek 25 milioi aurreztu dituztela azaldu du Ogasun zuzendariak.  Berria - Ekonomia   2004-04-02

75.000 zergadunek aurrelikidazioa egiteko proposamena jasoko dute gutun baten bidez.  Berria - Ekonomia   2004-04-08

Irailera bitartean, zergadunen ondasunak ikertuko dituzte.  Berria - Ekonomia   2004-07-16

Misiolariak bizitza zibilaren eragozpenetatik libratu behar du bere burua, eta eskubide osoa du bere artaldeak manten dezan, soldaduak zergadunak ordaindutakotik bere soldata hartzeko duen bezalaxe.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 83. orr.

Ez nuen botorik ematen, zerga batzuk ordaintzen nituen, besterik ez: ezin nintzen harrotu zergadunaren eskubideen izenean, ez hauteslearenen izenean, ezta hogei urtetako esanekotasunak enplegatuari emaniko ohorerako eskubide apalaren izenean ere.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 150. orr.

Gero, zergaduna, amorraturik, zergadunentzako leku batean esertzera joan zen, libre utzia baitzuen beste zergadun batek.  Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 93. orr.

Gutako bakoitzaren bidaia berrehun mila pezeta inguru kostatu omen zaio zergadun espainolari.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 61. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus