Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zerga 1 iz jaunak mendekoei ezartzen zien ordaintzekoa; gizabanakoei-eta beren ondasun edo mozkinetatik, Estatuak, xahutze publikoei aurre egiteko, hartzen dien zatia. ik petxa.

Eman bakoitzari zor diozuena: zergak, kontribuzioak, begirunea, ohorea, nori berea.  Elizen arteko biblia   Erm 13,7

Erregaiaren prezioa zergek puzten dutela.  Berria - Ekonomia   2004-08-22

Zergen eta prezioen arteko oreka.  Berria - Euskal Herria   2006-02-07

Erregeak erromatarrei zor zien zerga -berrogeita hamalau mila kilo zilarrekoa- [...].  Elizen arteko biblia   2 M 8,10

Enpresen irabazien gaineko zerga, inbertsioa eta enplegu sorkuntza sustatzeko.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 35. orr.

Hamarrenak, zergak eta gatzagei eta koroari dagozkienak.  Elizen arteko biblia   1 M 11,35

[Faraoiak] eskatutako dirutza ordaindu ahal izateko, zergak ezarri zituen herrian.  Elizen arteko biblia   2 Erg 23,35

XIV. mende hasieran, Lapurditik ateratako ardo eta sagardoen gaineko zergak kobratzen saiatu zen Baiona.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 99. orr.

Meundarrok zerga ordaindu zioten Uziasi.  Elizen arteko biblia   2 Kro 26,8

Ondare ugariegiaren zerga ordaintzen ari dira?  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 81. orr.

Zergak ordaintzetik ere libratuko du halakoaren etxea Israelen.  Elizen arteko biblia   1 Sm 17,25

Zergak, ez al ditugu pagatzen?  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 20. orr.

Erregeari zergak zor dizkiolako.  Elizen arteko biblia   1 M 10,43

Madrilek berriro zergen likidaziotik EAEri zegozkion 32 milioi euro atxiki ondoren.  Berria - Ekonomia   2004-07-31

Zergak arindu zituen eskualdeetan, eta erregeari dagokion oparotasunez banatu zituen erregaliak.  Elizen arteko biblia   Est 2,18

Kapital-errenten gaineko zergak leundu.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 194. orr.

Sozietateen zerga jaitsiko du Frantziako Gobernuak.  Berria - Ekonomia   2004-08-31

Zergak beheratzeko joera, Estatu Batuetatik abiatuta, herrialde industrializatu guztietara zabaldu zen 1980ko hamarraldian.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 152. orr.

Desarautzea, pribatizazioa eta zergak murriztea izan ziren liberalismora bihurtutako politika ekonomikoen giltza-hitzak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 152. orr.

Sozietateen gaineko zerga bateratzea proposatu du Bruselak.  Berria - Ekonomia   2004-09-12

Zerga aurretiko irabaziak 14,3 milioi eurora heldu ziren iaz.  Berria - Ekonomia   2004-02-25

Labur, bi eratako zergak daudela esan daiteke: zuzenekoak, Ogasunari zuzenean ordaintzen zaizkionak, eta zeharkakoak, artekari baten bidez ordaintzen direnak.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 36. orr.

Luxuari zergen zama kentzea.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 17. orr.

Estatuak, zergen bidez, maileguen edo depreziazioaren bidez, finantza-baliabide handiak mobilizatu behar zituen.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 33. orr.

Zergen aurreko emaitza %15,4 hazi zen eta 36,2 milioi euroraino iritsi.  Berria - Harian   2005-08-26

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Klientelismo fiskal hutsa da, errentaren gaineko zergaren jaitsiera ezkutua zerga handiena ordaintzen dutenentzat.  Berria - Ekonomia   2004-09-19

Zerga zuzenen artean, laneko errentek izan zuten presio fiskalik handiena iaz.  Berria - Ekonomia   2004-09-28

Herri elkargoen diru iturri nagusia zerga profesionala da.  Berria - Euskal Herria   2006-01-17

Eusko Jaurlaritzak ezarri nahi duen «zerga ekologikoa» alde batera utzi behar dela esan du EABk.  Berria - Euskal Herria   2006-02-10

Balio Erantsiaren gaineko Zerga (BEZ) murriztuaren eztabaidak hori agerian utzi du.  Berria - Harian   2006-01-19

Estatu-nazioak gero eta ahalmen gutxiago du diru-politika kontrolatzen, bere aurrekontuak erabakitzen, produkzioa eta merkataritza eratzen, zerga korporatiboak biltzen.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 55. orr.

Errentaren gaineko zerga progresiboaren alde.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 57. orr.

Enpresariek beldur handiagoa ziotek jendilaje horri, zerga iraultzaileari baino.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 95. orr.

Armadara joan beharrari eta Estatuaren zerga astunei ihes egitea ziren kanpora lanera joateko arrazoia.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 69. orr.

Zuzeneko zergak, sarreren gaineko zergak edota oinordetzen gaineko zergak, hauek izan daitezke, besteak beste, errenta eta aberastasunaren desberdintasunari aurre egiteko tresna aproposak.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 37. orr.

Tatcher-en leloa unibertsala da: gehiegizko zergek zergak hiltzen dituzte.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 95. orr.

Banatzaileei txikikazko salmentaren gaineko zerga kentzea eta %7ko BEZ zerga ezartzea gaur eguneko %16aren ordez.  Berria - Ekonomia   2004-08-12

Altadis tabakogileak kolpe latza jasan zuen atzo tabakoaren gaineko zergek gora egingo dutela jakinarazi zenean.  Berria - Ekonomia   2006-01-21

Zeharkako zergak gutxikorrak dira fiskalki, ez baitute aintzat hartzen zergapekoen ahalmen ekonomikoa.  Berria - Ekonomia   2004-10-03

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa) ik fiskal 2.

Aberatsenen aldeko zerga neurriak hartuko ditu Frantziako Gobernuak.  Berria - Ekonomia   2004-09-19

Orain arte, 10.000 euro arteko gastuek %50eko zerga kenkariak izaten zituzten.  Berria - Ekonomia   2004-09-19

Antioko erregeak ofizial zerga-biltzaile bat bidali zuen Judeako hirietara.  Elizen arteko biblia   1 M 1,29

Zerga-bilketarako bulegoak.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 35. orr.

Hego Euskal Herriko foru ogasunek 11.655 milioi euro bildu zituen iaz, eta zeharkako zergen pisuak gora egin zuen berriro.  Berria - Ekonomia   2004-09-28

2004rako aurreikusitako zerga sarreren %53 etorriko da zeharkakoetatik, %45,9 zuzenekoetatik eta %1,2 tasa eta bestelakoetatik.  Berria - Ekonomia   2004-10-03

Zerga-sistemaren kudeaketaren ardura.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 34. orr.

Hego Euskal Herrian eztabaidaezina da zerga sistema atzerakoia dela.  Berria - Ekonomia   2004-10-03

Zerga politika, diru politika, atzerri politika eta errenta politika.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 29. orr.

Truke-tasa, interes-tasa eta atzerriko inbertsio zuzenen liberalizazioa; zerga diziplina.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 306. orr.

Gastu publikoa finantzatzeko zerga-presioa areagotu zen.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 59. orr.

Kalkulagailua esku batean, gora eta behera, kontuak egiten, eta zerga-legeak zein nire aurreko urteetako aitorpenak bestean, egokiena zena aukeratzeko.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 83. orr.

Zerga delituak nabarmendu ditu, bestalde, fiskal nagusiak.  Berria - Euskal Herria   2006-05-04

Delitu larriak leporatzen zaizkio Pinocheti: zerga-iruzurra, fondo publikoak bidegabe erabiltzea, lapurreta, [...].  Berria - Mundua   2004-07-25

Bilera «ia klandestinoa» izan zuten joan den astean zerga pizgarriei buruz hitz egiteko.  Berria - Ekonomia   2004-02-13

Abeltzaintzako errenta deklaraziorako zerga-moduluak murriztea.  Berria - Ekonomia   2004-07-30

Katastroaren balioa eta tipo edo zerga koefizientea.  Berria - Euskal Herria   2004-12-19

Dirulaguntzen eta «zerga-pribilegioen» murrizketa.  Berria - Ekonomia   2004-05-14

2001ean, EAEn, ogasunek 119 milioi euro bildu zituzten egindako zerga ikuskapenen bidez.  Berria - Ekonomia   2004-09-28

Bere diru-ekonomia zerga-karga gero eta handiagoaren mende jartzen baitu.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 150. orr.

Berretsi egiten dizkizut nire aurreko erregeek egin zizkizuten zerga-kentze guztiak.  Elizen arteko biblia   1 M 15,5

Zerga-salbuespenak, aldi baterako fabrikazio-monopolioak, maileguak, estatuaren eskariak eta ohorezko abantailak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 37. orr.

Zerga erantzukizunik ote dagoen ikertuko du Foru Ogasunak.  Berria - Euskal Herria   2004-11-16

Enpresa aberatsari zinegotziak egiten dion zerga-barkamena; damutu ez den erregeari apaizak ematen dion absoluzioa.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 254. orr.

Erromatarrei bakarrik zegokien zerga-handitze bat.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 278. orr.

Litekeena da gaur egun gainontzeko gizarte aurreikuspen sistema pribatuekin egiten ari den legez, aseguru pribatuek desgrabatze fiskalak, zerga-arintzea ekartzea.  Berria - Harian   2005-12-24

Errenta aitorpenean egiten zaizkien zerga arintze handiak direla eta.  Berria - Harian   2006-01-11

Errenta maila garaia dutenek zerga aholkularitza askoz hobea izateaz gain, zerga arautegi konplexuan jasotzen diren hainbat eta hainbat aldrebeskeria dela medio, finantza-ingeniaritza eragiketei onura handiagoa ateratzeko aukera hobea baitute.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 36. orr.

Valentziako Zerga Zerbitzuak sortzea aurreikusten du hitzarmenak.  Berria - Mundua   2006-02-17

Zerga administrazioaren garapenarekin bat etorriko den araudi berria indarrean izango da datorren urteko uztailetik aurrera.  Berria - Ekonomia   2004-10-22

Espainiako bandera besteak baino gehiago bustitzen ari da Zerga Agentziaren eraikineko balkoi luzean.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 37. orr.

Autonomi erkidegoek zerga-autonomia handiagoa izango zutela ere adierazi zuen.  Berria - Mundua   2006-01-11

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa, fiskal-en kide ez denean)

Gero, zerga mota hori desagertu zen, gobernuaren manuz.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 124. orr.

Ea, erakutsi zerga-txanpona.  Elizen arteko biblia   Mt 22,19

Errusiako Zerga Ministerioak.  Berria - Mundua   2004-07-02

Langabeen zerga txostenak ikuskatzeko ahalmena.  Berria - Harian   2006-01-08

Lan Ministerioak, «iruzur zantzuren bat» izanez gero, langabeen zerga aitorpenak ikuskatu ahal izanen ditu.  Berria - Harian   2006-01-08

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

ETAren arabera zerrenda horretako enpresek ez dute iraultza zerga ordaindu nahi.  Berria - Euskal Herria   2004-07-11

Oinordetza zerga: Sarkozyk proposatuta, seme-alabei 100.000 euro arteko ondasunak oinordetzan uzteak ez du zergarik ordainduko.  Berria - Ekonomia   2004-09-19

Europako Batasuneko batez besteko sozietate zerga %31,4koa zen 15 kide zirenean.  Berria - Ekonomia   2004-08-31

Errenta zergaren merkatzea ere iragarri zuen Chiracek.  Berria - Ekonomia   2004-01-07

Funtsean, mozkin-zerga ja apaldua du % 5-ez.  Herria   2002-08-15

Lur-zerga pagatzen dute lur zerbaiten jabe diren guziek, lur hori izan lur hutsa edo etxe batekilakoa.  Herria   2002-10-17

Lur-zerga ala etxe-zerga, ardura herri-zerga deitzen ditugu.  Herria   2002-10-17

Hiri zergak % biez emendatzea erabaki du Kontseiluak.  Herria   2003-04-03

Udal zergek eta katastroaren berrikuspenek zenbait arazo sortu dituzte.  Berria - Euskal Herria   2006-03-30

Zonbat aldiz ez daukute errepikatu gobernu-zergak apalduz joanen zirela.  Herria   2004-07-01

Lanbide zerga, adibidez, zuzenean kobratzen du herri elkargoak.  Berria - Harian   2006-01-13

Telebista-zerga 116 eurokoa izango da urtean.  Berria - Ekonomia   2004-09-23

Jende xehea larrutzen duzue gari-zerga ordaintzera behartuz.  Elizen arteko biblia   Am 5,11

Ez al dezakezue ordaindu beharreko odol-zerga arindu.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 124. orr.

Oso ezaguna egin da James Tobin Ekonomiako Nobel sari zendu berriaren proposamena: Tobin-zerga. ondorengotza zerga ezabatu du, elkarte zerga kendu, interes gatazka legea onartu.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 238. orr.

Dantza-zerga ordaintzen ez duten tabernariei isuna ezartzen zaie poliziak norbait lokal horretan dantzan harrapatuz gero.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 27. orr.

6 irud/hed

Hiri handiek ordaindu beharreko zerga da metroetako distirarik eza.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 129. orr.

7 muga-zerga

EBn finantzaketarako diru iturriak hiru dira: muga-zergak, BEZrekin jasotzen den portzentaia bat eta estatu bakoitzak jarri behar duen BPGren %1,27ª.  Berria - Euskal Herria   2004-05-30

Europak %19,4ko muga zerga jarri nahi die Txinatik datozen zapatei.  Berria - Ekonomia   2006-02-24

Bertan behera gelditu den kuota sistematik at daude poliester zuntzak eta, datozen bost urteotarako %49,7ko muga zergak ezartzea hobetsi du EBk.  Berria - Harian   2005-03-25

Muga-zergak ezabatu ditu Munduko Merkataritza Erakundeak, eta Norvegiatik, adibidez, ehunka kamioi datoz gurera legatzez beteta.  Berria - Ekonomia   2004-08-22

ASEANek itun bana izenpetu zuen Japoniarekin eta Hego Korearekin datorren hamarkadan muga zerga guztiak kentzeko.  Berria - Ekonomia   2004-12-01

Europako Batasunean, Kanada, AEB eta Japonian, esnea, haragia, txokolatea azukrearentzat muga-zergak %100 ingurukoak dira kasu askotan.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 207. orr.

Muga-zergak jaitsi eta Asiako makinei atea zabaldu izanak min handia egin dio barne merkatuari.  Berria - Ekonomia   2006-03-10

8 zerga-bulego

Donazioak egin nahi dituztenek Herriko Etxean edo zerga bulegoetan eskatu beharko dute inprimakia.  Berria - Ekonomia   2004-06-01

Ondoren, zerga bulegoan jaso beharko da.  Berria - Ekonomia   2004-04-08

9 zerga-etxe (orobat zergetxe g.er.)

Baionako langileek merkataritza ganberako, zerga-etxeko, administrazio guneko eta hiri elkargoko argindarra moztu zuten.  Berria - Ekonomia   2004-06-16

Zerbitzu batzuk, besteak beste postak eta zerga etxeak, barnealdetik kentzeak jendeari bide handia eginaraztea eragiten diola salatu zuen Jean-Batpiste Etxeto CFDTko idazkari nagusiak.  Berria - Ekonomia   2004-03-09

Bankuak jautz, posta bulegoak zarta, zerga etxea pum, sosa har eta ospa.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 48. orr.

Donostiako Ogasun edo Zerga etxean kalte handiak egin zituen aitzineko igandean sute batek.  Herria   2005-06-23

-Kalte material handiak badira eta zerga-etxeko zein postako langileek ez dute jasaten dugun zapalkuntza horretan errurik.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 114. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

balio erantsiaren zerga (3); bere zerga (4); beren zerga (4); bez eta zerga (4); bez zerga (10); bezaren eta zerga (10); bi zerga (7)

elkartasun zerga (3); errentaren gaineko zerga (7); estatuko zerga (4); etaren iraultza zerga (5); etari iraultza zerga (19); etxe zerga (4); etxebizitzen zerga (4); euroko zerga (6); ezarritako zerga (3); gasteizko etxebizitzen zerga (3); gure zerga (4); herritarrek zerga (3)

irabazien gaineko zerga (5); iraultza zerga (60); iraultza zerga delakoa (10); iraultza zerga eskatu (5); iraultza zerga ordaindu (22); kargu eta zerga (8); kataluniako zerga (7); kataluniako zerga agentzia (3); lanbide zerga (5); lur zerga (3); mozkin zerga (18); muga zerga (4)

ondarearen gaineko zerga (3); ordaindu beharreko zerga (4); sozietate zerga (3); sozietateen gaineko zerga (6); sozietateen zerga (4); sukaldariei iraultza zerga (3); tenplurako zerga (3); tobin zerga (3); urteko zerga (6)

zerga agentzia (12); zerga agentzia bakarra (3); zerga agentziak (4); zerga agentziaren (4); zerga aitortzerakoan (3); zerga apaldu (3); zerga arau (4); zerga arintze (4); zerga aurreko (3); zerga aurretik (3)

zerga bat (12); zerga batzu (3); zerga batzuk (4); zerga bera (3); zerga berezi (8); zerga berezi bat (6); zerga berezia (7); zerga bereziak (8); zerga berezien (13); zerga berezien likidaziotik (6); zerga berezietatik (5); zerga berri (8); zerga berri bat (4); zerga berria (5); zerga berriak (3); zerga bez (4); zerga bidez (8); zerga bilketa (9); zerga bilketarako (3); zerga biltzaile (8); zerga biltzailea (8); zerga biltzaileak (5); zerga biltzeko (3); zerga biltzen (4)

zerga ekologikoa (7); zerga eskatu (5); zerga eskatzeko (3); zerga eskatzen (3); zerga etxean (3); zerga ezarri (4); zerga ezartzea (6)

zerga gehiago (12); zerga gehiago ordaindu (3); zerga gisa (3); zerga gutiago (3); zerga gutxiago (14); zerga gutxiago ordaindu (4); zerga guziak (3); zerga guztiak (9)

zerga handiak (6)

zerga iraultzailea (10); zerga iruzurra (8); zerga izan (3)

zerga kenkariak (7)

zerga laguntzak (3)

zerga mota (5); zerga murrizketa (3); zerga murrizketak (6); zerga murrizteko (3)

zerga ondorengo (7); zerga ordaindu (42); zerga ordaindu behar (9); zerga ordaindu beharko (3); zerga ordaindu ziotela (5); zerga ordaintzea (5); zerga ordaintzeko (7); zerga ordaintzen (8); zerga ordaintzera (3)

zerga pagatu (4); zerga pagatzen (3); zerga pizgarriak (6); zerga politika (12); zerga politikak (4); zerga politikaren (5); zerga profesionala (5)

zerga sistema (24); zerga sistema propioa (3); zerga sisteman (3); zerga sistemaren (4)

zerga tasa (6); zerga ttipiak (8); zerga txikiagoa (3)

zerga zerbitzuek (4); zerga zuzenak (6); zerga zuzenen (3); zesarri zerga ordaintzea (4)

bere zergak (8); etxebizitzen zergak (3); herri zergak (6); herriko zergak (4); muga zergak (12); ordaindu beharreko zergak (4); zeharkako zergak (4)

zergak arindu (5); zergak arinduko (4); zergak barne (4); zergak biltzeko (13)

zergak emendatu (3); zergak emendatuko (3); zergak ez ordaintzea (3); zergak ezarri (6); zergak ezarriz (3); zergak ezartzeko (3); zergak goiti (5)

zergak igo (4); zergak igoko (3); zergak igotzea (3); zergak igotzearen (3); zergak jaisteko (3); zergak jaitsi (4); zergak jaitsiko (3); zergak jartzea (3); zergak murriztea (4); zergak murriztu (3)

zergak ordaindu (37); zergak ordaindu aurreko (3); zergak ordaindu behar (9); zergak ordaindu beharra (3); zergak ordaintzea (6); zergak ordaintzeari (4); zergak ordaintzeko (9); zergak ordaintzen (26); zergak ordaintzen dituztenen (3); zergak ordaintzetik (4); zergak pagatu (3); zergak pagatzen (4)

errentaren gaineko zergan (4)

menpeko eta zergapeko (3); zergapeko bat (3); zergapeko egin (4); zergapeko egin ziren (3)

errenta zergaren (4); errentaren gaineko zergaren (10); etxebizitzen zergaren (3); gasteizko etxebizitzen zergaren (3); iraultza zergaren (5); mozkin zergaren (5); sozietate zergaren (8); sozietateen gaineko zergaren (3)

zergaren altxatzeko (4); zergaren aurka (3); zergaren bitartez (4); zergaren oinarri (3); zergaren pfez (3); zergaren tasa (3)

ez da zergarik (4); ez du zergarik (4); ez dute zergarik (4); ez zuten zergarik (3); zergarik ez ordaintzea (4); zergarik gabe (4); zergarik ordaindu (14); zergarik ordaindu behar (4); zergarik ordaindu ez (3); zergarik ordainduko (4); zergarik ordaintzen (8); zergarik pagatzen (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus