Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Zeren zinitzpean egiten den eginkari onak zinitzik gabe egiten denak baino meritu handiagoa baitu. Patxi Altuna «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 37. orr.
Zeren haurgintzan ari diren emakumeekin egiten baituzu behaztopa gerrako topaketan. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 107. orr.
Zeren "lehortzen" ez den berniz bat tiro egiten ez duen fusil bat bezala baita. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 278. orr.
Zeren nitaz den bezanbatean, ez baitiot neure buruari amodio hitza erran izanaz zer liskarturik. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 464. orr.
Zeren lurrean dagoen animalia mota baten deskripzio zientifikoa besterik ez baita. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 97. orr.
Bestalde hori egia da iraganeko hobenentzat; baina ez etorkizunekoentzat zeren, eginkizun den gaizkia gauzatu gabe geldi baitaiteke. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 114. orr.
-Ordu txarrean ikusi zintudan, jauna, zeren ikusi orduko bainintzen zutaz maitemindu. Juan Kruz Igerabide «Artur erregearen heriotza», 2005 - 44. orr.
Baina ene arimak deus guti zekien orduan hartaz, zeren gazte bainintzen eta zeren gaztetasunaren indarra bainuen, hutsaren gainean jauzi egiteko. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 245. orr.
Zeren konturatzen bainintzen ez nuela gau hartan lo gehiagorik egingo. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 48. orr.
Zeren arrazoimentzat hartzen zen gure ezagumenaren iruzur hain orokorra aurkitu zuela uste baitzuen. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 69. orr.
Inflazioak, oro har, nahasmena sortzen du agente desberdinek gauzatzen duten jarduera ekonomikoan, zeren etorkizunean izango diren irabazi eta kostuen aurreikuspen kalkulua zailtzen baitu. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 107. orr.
Jakina, baietz esan zion gure aitak, zeren gu bizi ginen leku hartan ez baitzen sekula ezer apartekorik gertatzen. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 157. orr.
Eta ez diat hori erraiten zeren protestant naizen eta zeren sainduak eta sainduen sinboloak sinesten ez ditudan, baina artearen ikusmoldetik. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 300. orr.
Zeren hila zaren eta damnatua, Ifernuan on da zure izpiritua."Teologoen" ezaugarrietako bat, hain zuzen ere, filologiarako duten debekua eta ezintasuna da, zeren filologia den ongi irakurtzeko eta aditzeko artea. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 232. orr.
Damutu zitzaion beste alkandorarik ez edukitzea, zeren eranztean konturatu zen alkandora izugarri zikina zeukala. Matías Mujika «Edale santuaren kondaira» - Joseph Roth, 2001 - 60. orr.
Moralki esaten dut zeren damu-egarri nintzen oso eta iruditzen zitzaidan une hartako on-eginak, bakar batek, bizitza oso bateko txarkeriak zuritu zitzakeela. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 156. orr.
Zeren ohartu ginen, bibliotekan begiratuz, frantses teologiako liburuak bazituztela. Menane Oxandabaratz «Ez da musik», 2006 - 226. orr.
Zeren Nafarroa tipi zen eta Gaztelak eta Espainiak handi egin zuten. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 23. orr.
Gainerakoa gure bisitarako uzten dut, gutien ustean izanen da hau, zeren eta zure gutunetan erakusten didazun atxikimendu handiak behartzen bainau ni horretan zure sinestera. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 20. orr.
Goiz ezkontzeko aholkatzen zuten, zeren eta seme-alabak zubi bat bezalakoak izango baitziren judizioaren egunean, eta haurrik ez zutenek ezingo baitzuten pasatu. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 137. orr.
Prestatu biderakoak, zeren eta hiru egunen buruan Jordan ibaia igaroko baituzue. Elizen arteko biblia Jos 1,11
Gai hori sakon ikasi beharra dago, zeren eta gai natural asko ukitzen baititu. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 450. orr.
Nire hurrengo maitasuna kondenaturik sortu zen, zeren eta Gertrudis galdu ondoren zineman babestu eta Troiako Helenaz maitemindu bainintzen. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 94. orr.
Musugorri hari, ordea, seriotasun astuna zerion, jendeari harridura eta inoiz traba sortzen ziona, zeren eta bere egonezin axalekoetan errepararazten baitzion norberari. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 20. orr.
Begitan hartuak zituen bai talde hura eta bai mundu osoa, zeren eta txoratuta zeukan mutilak ere zaputz egin baitzion, eta begikoago baitzuen Ceciliaren adiskiderik minena Cecilia bera baino. «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 23. orr.
Zeren eta nafar etorkikoa izanez, Felipe Errege Jaunaren menpe bainaiz eta Portugaleko Erregeren meneko ere. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 224. orr.
-Ez dakit, Rosa, ez dakit... zeren eta gaitzagoa izan bailiteke bi berdinen arteko berdina hautatzea ezen ez mila berdinen arteko desberdina. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 599. orr.
Zeren eta K.o. 1955ean Mendebaldeko gizakiak aurrean zituen arazo nagusiak erlijiozkoak baitziren guztiak. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 362. orr.
Oihu egiten zigula, protestanteak ginelakoan, zeren eta Mahonyk, zein ere azal beltzaranekoa baitzen, cricket klub bateko zilarrezko ikurra baitzuen biseran. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 32. orr.
Zeren eta, ez dezagun gure burua engainatu, pertsona normal batentzat ez dago gauza etsigarri eta ezerosoagorik homosexual edo yonki bat bizitzaz gozatzen eta zoriontsu ikustea baino. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 18. orr.
Izan ere, biak torturatzen badituzte, lehenak aurkako aukera guztiak ditu, zeren eta, delitua aitortzen badu, kondenatu egingo dute; eta errugabe jotzen badute, jasoa du ez zegokion zigorra. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 58. orr.
Hemen hegoaldean jende anitzekin espainolez behar dut egin, zeren eta euskaraz egiten dudanean zomorro arraro bati bezala so egiten didate, konprenituko ez balute bezala. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 175. orr.
Eskolan ezberdinak sentitzen ginen zeren eta ezberdinak ginen. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 281. orr.
Zeren-eta biharamun hartan burutu behar nuen urratsa, ez bainuen ordura artean nehoiz eman, ezta antzekorik ezer ere. Txillardegi «Putzu», 1999 - 51. orr.
zeren azken finean (10); zeren bada (7); zeren badakit (3); zeren badakizu (4); zeren badira (8); zeren badirudi (4); zeren bai (14); zeren bainekien (11); zeren bainekien ezen (8); zeren baitakit (6); zeren baitakit ezen (3); zeren baitakizu (5); zeren baitirudi (6); zeren baitirudi ezen (3); zeren baitzekien (4); zeren baitzekien ezen (4); zeren baitzirudien (26); zeren baitzirudien ezen (23); zeren baitzuen (4); zeren baliteke (5)
zeren eta (1877); zeren eta baitakizu (3); zeren ez (185); zeren ez bainaiz (4); zeren ez bainengoen (3); zeren ez bainuen (9); zeren ez baita (23); zeren ez baitago (7); zeren ez baitakit (5); zeren ez baitira (5); zeren ez baitu (11); zeren ez baitut (10); zeren ez baitute (5); zeren ez baitzegoen (5); zeren ez baitzen (7); zeren ez baitzuen (7); zeren ez da (6); zeren ezin (23); zeren ezin baita (4); zeren halakoa baitzen (4)
zeren iduritzen baitzitzaidan (3); zeren noiznahi den (4)
zeren uste bainuen (3); zeren uste baitut (9); zeren zinez baitzen (3)