Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zeremoniatsu 1 iz zeremoniaz aritzen dena; zeremonia adierazten duena.

Hunterren ondoan eserita zegoen gizon altu zeremoniatsu batek.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 308. orr.

Haren oroimen zehatza goraipatzearren zerbait errateko egokiera nuen, baina hark, begitarte zeremoniatsua berreskuratuz.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 144. orr.

Baritono ahotseko gizonak, bere longainaren ertza jasorik, airean keinu zeremoniatsua egin zuen Mathilderi pasoa emanez.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 176. orr.

Erretiratu zen agur zeremoniatsu bat eginez, eta txalo bero-bero bat egin zioten mutilek.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 28. orr.

Alkateak esku keinu zeremoniatsu eta koipetsuaz hasteko agintzen dio.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 205. orr.

Gutun apain-bihurri zeremoniatsu bat igorri zidan.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 88. orr.

Allikeneko erloju zeremoniatsuaren tak-tok geldoa entzun zen.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 148. orr.

Argazki arranditsua zen, zeremoniatsua eta artifiziala.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 82. orr.

2 (adizlagun gisa)

Mahai txiki bat seinalatzen digu zeremoniatsu.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 150. orr.

Gizonak burua makurtu zuen pixka bat, zeremoniatsu, baina ez zuen hitzik esan.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 164. orr.

Aldiro-aldiro liburu-saltzaileren bat agerturik, bere txosnako pertsiana alderik alde hartzen zuen burdin hagaren bi muturretako sarraila tzarrak askatzen zituen, erritual bateko gidaria balitz bezain zeremoniatsu.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 17. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus