Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hala ere, nigandik hur gizon lodikote batek -ile kirru eta beltza bular eta lepoan, nonbait utzi ziotena- luzaroan igurzten zuen bere burua, mugimendu serio eta ia zeremonialez. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 102. orr.
Kristautzearekin ikusi zuen euskaldunak lehen aldiz idazpenaren ostentazio zeremonial izugarri eta iraunkorra. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 189. orr.
Txinan, txinatarrak zeremonial txinatarraren arabera daude gobernatuta, eta tartariarrak zeremonial tartariarraren arabera. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 265. orr.
Kasu bietan ere dantza edo abialdi erritualizatu bat atzeman daiteke hasieran, zeinean erosleak ez baitu onartzen saltzailea hura zeremonial tradizionalari estu-estu lotzen ez bazaio. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 255. orr.