Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Emaztegaiari beloa ipintzeko zeremonia etorri zen gero. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 204. orr.
Kanpoan geratu nintzen lur emateko zeremonia bukatu arte. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 415. orr.
Zer ordutan ospatu nahi duzu zeremonia? Antton Olano «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 82. orr.
Ortzirale sainduz zeremoniak aratsaldeko 3 orenetan Itsasun eta aratseko 8 orenetan Luhuson. Herria 2005-03-24
Lurperatzeko zeremonia ere berezia izaten da sinesmen budista dutenentzat. Berria - Harian 2005-02-23
Oroimenaren Monumentuko kriptan dago gorderik liburu hori, urtero Shoah-ren biktima hilobigabeei zeremonia opatzen zaien lekuan hain zuzen ere. Joxan Elosegi «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 61. orr.
Zeremoniek, errituen errepikapen obsesio goxo batez beterikoek [...] aldareko urreek, arropen distirak, loreen perfumak, intsentsuak, kantuen xarmak zentzu guziak asebetetzen zizkidaten. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 22. orr.
Goardia aldaketaren zeremoniaren testigu naiz. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 172. orr.
Harrezkero ez dugu asmatu hildakoak ehorzteko zeremonietan. Hasier Etxeberria «Patri maitea», 2003 - 110. orr.
Lihozko mantua zeraman Davidek soinean, kutxa zeramaten lebitarrek, kantariek eta zeremoniaren zuzendari zen Kenaniasek bezalaxe. Elizen arteko biblia 1 Kro 15,27
Ongi etorriari eder zaio adeitasuna eta zeremonia. Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 97. orr.
Zeremoniako soinekoak jantziak zituen, arrano lumazko burukoa, karibu larruzko gaina eta galtzak. Aurelia Arkotxa «Septentrio», 2001 - 120. orr.
Zeremonia apala eta beroa izan zen, protokolorik gabe mintzatu zitzaigun ingelesez. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 196. orr.
Domingo Garamendi deitzen ginuenak izan ditu meza eta zeremonia hunkigarriak. Herria 2005-09-08
Errito sekretuak, zeremonia burugabeak eta jantzi bitxiak dituen ordena bat. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 120. orr.
Zeremonia erlijioso edo magikoekin lotzen da praktika hori, eta naturaz gaindiko esplikazioa duela uste izaten da batzuetan. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 84. orr.
Gorputz zurrundu eta asaldatua lasaitu egiten zitzaion, zeremonia militarretan, soldadu taldeak ikuskapen luze bat jasan ondoren, atseden-agindua entzutean bezala. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 56. orr.
Ez ikur, ez ezpata, ez armarririk hilobian, ez errito noblerik, ez zeremonia formalik. Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 179. orr.
Zeremonia makabroa ikusi beharra tokatu zitzaion; 1998ko otsailaren 13an, goizeko zortzietan, oraindik ilun zegoela zabaldu baitzuten, "lapurrak bailiran", esan zuen, Marcel Martinen hilobia. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 266. orr.
Aurrez aurre, Plazaz bestaldean, San Juanen eliza izanda, erlijiozko zeremoniak eta armada karlistaren paradak, etxetik beretik begiratzeko deliberoa hartua omen zuen Erregek. Txillardegi «Putzu», 1999 - 176. orr.
Besteok egin, egin genuen espiritismo saioa, ilunpean, kandela argitan, sekulako zeremonia eta erritualen artean. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 49. orr.
-Jaun-andreok -esan zuen zeremonia handiz-: heldu da gure proiektuari aurrera ekiteko ordua! Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 120. orr.
Eguberriak aipatzeko, zeremoniak ederrak zelebratu ditugu, jendea aurkitu da gauerdiko mezan, eliza mukurru betea zen: haurrekin egin da lehenik beila eta ondotik mezako zeremonia. Herria 2004-01-01
Elegiazko hitzak, begitarte larriak, zeremonia arauek, ez dute lekurik Hilezkorren artean. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 128. orr.
Zeremonia-maisuen ondotik, herri xehea: Ximurraren ama, seme-alabak eta gainerako jendakiak, [...]. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 400. orr.
Txapli zeremonia-maisu zebilen. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 49. orr.
Knot jaunak kilimusi egin zuen, zeremonia-imintzio isilez. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 147. orr.
Gaztetxo aberats handiki haren jiran berehala bildu ziren zuriak eta miazkatzaileak, bizkarroiak eta zeremonia-egileak, sakela-bilatzaile eta diru-xahutzaile prestuenak. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 106. orr.
Eztei zeremoniaren ondoren, senar-emazteek baraua hautsi zuten, oilasko salda edanez. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 205. orr.
Yiddishez egin zuten hileta-zeremonia guztia, ez dut gogoan hitzik egin ote zuten alemanez. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 40. orr.
Ospaketa zeremonia, hurrengo larunbaterako utzi zen, abuztuaren 2rako. Txillardegi «Putzu», 1999 - 148. orr.
Augustok debekatu egin zien bi sexuetako gazteei ezein gau-zeremoniatan izatea. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 133. orr.
Egunkaria irakurtzea eguneroko masa zeremonia da. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 17. orr.
Hesi bakoitzaren parean, zeremonia bera: gelditu, paperak erakutsi, galdera pare bati erantzun, eta aurrera. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 56. orr.
Zeremonia bera da aldiro presondegi berri batean sartzean. Filipe Bidart «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 25. orr.
Arrunki jantzia ibili ohi zen, trajerik gabe, baina uniformaturik zihoala ematen omen zuen, halakoxea baitzen pausajean ere erakusten zuen zeremonia. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 39. orr.
Berriro errepikatu zen eskuak musukatzeko zeremonia. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 153. orr.
Oinazearen zeremonia publikoan urtu zen oinaze partikularra. Nik ez dut zeremonietan eta ergelkerietan ibili nahi, gainera. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 237. orr.
Ez zitzaidan gustatu urteko Errioxa bat probatzera emateko egin zituen zeremoniak. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 119. orr.
Soineko luzez jantzita nindoan irudipena izaten nuen haien ondoan, halakoxe zeremoniak egiten baitzituzten nirekin. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 186. orr.
Etxekoandreak zeremonia handiz eta kalaka etengabez eraman ditu hiru gizonezkoak jantokiraino, pasillo ilun batean aurrera. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 199. orr.
Ohiko ez den zeremoniaz, eskutitz hau eman zidan: [...]. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 7. orr.
meza eta zeremonia (5); ondotik zeremonia (4); sailkatze zeremonia (3); usaiako zeremonia (3)
zeremonia biziki ederra (3); zeremonia bukatu (4); zeremonia eder (17); zeremonia eder baten (3); zeremonia ederra (5); zeremonia ederrak (3); zeremonia erlijioso (4); zeremonia gehiagorik gabe (3); zeremonia handiz (10); zeremonia hunkigarri (5); zeremonia hunkigarriak (3); zeremonia maisu (4); zeremonia orroit (3); zeremonia tristea (3)