Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zeregin 1 iz egitekoa, lana.

Bilduma hau iruditu ez balitzait irakurleei eskainia izateko duina, ez nuela zeregin hori neure gain hartuko.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 33. orr.

Arimak Jainkoaren aurrera aurkezteko zeregina duen Mikel dohatsua.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 403. orr.

Ez duzu zereginik, irteerarik, norabiderik.     «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 152. orr.

-Zereginak ditut hemen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 248. orr.

-Zereginen bat baduzu?     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 139. orr.

Han beti neukan zeregina: lagundu egiten nuen zaldi pabiloiaren mantentze-lanetan, basora joaten nintzen Lubisekin, edo errekan amuarrainak harrapatzera Pantxorekin, [...].  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 96. orr.

Zinez ikusgarria, hiriaren zabala bere etxegorenekin eta karriketan, han beherean, zinaurriak iduri, jendea ibilki bere zereginetan.  Herria   2001-09-20

Kaleetan zereginik gabe ibiltzea gustatzen omen zitzaion.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 117. orr.

Lehen zeregina: pertsiana guztiz altxatzea.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 32. orr.

Itxarotea beste zereginik ez.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 31. orr.

Bada, zeregina ontziburuak eman zion.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 177. orr.

Edozein zeregini ekiten zion berehala.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 38. orr.

Zeregin hori ez dagokie terrorismoaren biktimei, eta agian ezta bestelako eragileei ere.  Berria - Euskal Herria   2006-02-23

Zure zereginak ongi betetzea espero dut, Baroi jauna.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 248. orr.

Makina bat buruhauste eman dizu zeregin horrek.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 84. orr.

Denok bizi gara batetik bestera, trenetik, hegazkinetik edo kotxetik gure zereginetara eta gure zereginetatik trenera, hegazkinera edo kotxera.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 164. orr.

CAFen zeregina trenak egitea izango da, eta Siemens eta Bombardierren ardurapean egongo dira trakzio sistemak.  Berria - Ekonomia   2004-06-24

Adimenaren zeregina zientzian ez da ideien ordena eternoa jainkoaren gogamenean islatzea, munduko gauzen artean kausazko ordena islatzea baizik.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 80. orr.

Labana hartu eta ebaki ausart eta garbi bat egin zuen Bennettek [...] eta operazioko zereginean sartu zen berehala.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 107. orr.

Ez dakizula ezer artearen zeregin eta betekizunez.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 25. orr.

Linguistikaren zeregina hau izango da: [...].  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 32. orr.

Lanik edo zereginik gabeko denbora, atsedenezko, erosotasunezko egoera, bereziki lanetik kanpo gertatzen dena eta nahi den eran bete daitekeena.  Berria - Gaiak   2004-03-03

Arteak ederra agerraraztea baitu zeregin.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 68. orr.

Aipaturiko zaldun honek, zeregin gabe egoten zenean, gehienbat urte guztian noski, halakoxe grinaz eta pozez ohi zen zalduneria liburuak irakurriz, ehizako ari beharra erabat alde batera utzi zuen eta era berean etxeko ondasun zaintza.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 15. orr.

Hiru zeregin gabeetako batek murmurioz esan zuen: [...].  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 106. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Oso ongi jabetzen naiz zeregin handia eta garrantzi handikoa dudala aurrez aurre.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 108. orr.

Zeregin handiagoak dauzkagu deika.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 45. orr.

Egia esan, hemen zeregin handirik ez dago.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 95. orr.

Zeregin berezirik gabe zain eta euriari begira egoteak bazuen denbora mastekatzearen antza.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 18. orr.

Unibertsitateko zeregin nagusiez -irakaskuntza, ikerkuntza, eta jakintza gizarteratzeko bestelako bideak-, aritu gara.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 216. orr.

Zure ondora naiz joanen zeregin zail hori betetzera.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 402. orr.

Zeregin gogorra, bai, eta mingarria ere zenbaitetan.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 29. orr.

Beste inoren esku utziko ez zuen zeregin delikatua.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 167. orr.

Zeregin itxuragabea, ilunetan eserita neska baten zelatan egotea.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 34. orr.

Laster ohitu zen zerbitzura, baina [...] ez zuen hartu bere zeregin eta helburu nagusitzat, bigarren mailako jardueratzat baizik.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 376. orr.

Zeregin jakin batzuetarako da euskara batua eta beste batzuetarako herri hizkerak.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 249. orr.

Zeregin jasoetan erdarara jotzeko ohiturak sustrai sakonak ditu.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 10. orr.

Alderdi horrek bake prozesuan «zeregin funtsezkoa» duela uste du Zapaterok.  Berria - Euskal Herria   2006-04-19

Jendeak zeregin gogoko bati buru-belarri ekiten dionean.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 32. orr.

Jende askoren eguneroko zeregin xeheetarako.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 239. orr.

Urteroko zeregin askotarikoei begiratu besterik ez dago horretaz jabetzeko.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 462. orr.

Denek izan zituzten ipuin txatxu bat asmatzea baino zeregin premiazko eta probetxuzkoagoak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 230. orr.

Zeregin publiko horretan jardun izanaren ondorioz, hain zuzen ere, jasaten dute oraingo eraso hau.  Berria - Euskal Herria   2004-09-01

Judaren traizioa nahitaezkoa zuen Kristok bere zeregin jainkotiarra bete zezan.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 74. orr.

Kopiatzaileen zeregin hutsalarekin alderaturik, goi-goikoa begitandu zitzaion irakasleen eginkizuna.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 375. orr.

Hurrengo eguna zeregin praktikoetarako izan zen.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 259. orr.

Euskara modernizatu, zeregin teknikoetara egokitu eta inguruko hizkuntzekin homologatu.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 145. orr.

Bazekiat zeregin zientifikoetan aritzen haizela batzuetan, bazekiat gogoko duala irakurtzea.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 310. orr.

Bere zeregin eztitik bertze zeregin are eztiago bati lotzeko, egin nion, gero, bere gutuna ikusteko galdea; eta nola hotza eta hertsatua.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 381. orr.

Ate irekirik ez, jenderik ez inon, etxe batean ohikoak diren zeregin eta atzera-aurrera zalapartatsuen arrastorik ez.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 170. orr.

Marta, berriz, lanpetua zebilen etxeko zereginetan.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 13. orr.

Horiek ez liratekeela prestatze-lanak, alferreko zereginak eta arinkeria hutsak baizik.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 88. orr.

Karrika nagusian zehar zebiltzanak oro geldi-geldi geratu ziren, eguneroko zereginak eta lanak alde batera utziz.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 7. orr.

Zentsuraren helburua, berriz, ez da faxisten komunikazioak galaraztea, antzematea edota hondatzea, komunisten balizko zeregina oztopatzea baino.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 200. orr.

Sarritan joan behar izaten zuen hirira, soldadugaiak biltzera eta bestelako zereginak egitera.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 413. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Racheli entzunez gero, guraso-zereginean ere ez nintzen egundokoa izan.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 9. orr.

Horiek egitea kasik-kasik bere kapitain zereginen barruan dagoela esan liteke.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 133. orr.

Basurtokoak eskribau zereginetan izan ninduen denboran pergamu haiek ikusteko aukera eduki nuen.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 223. orr.

Alde joan zen, mastan gora, gabizain zereginera.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 32. orr.

Kuban ezagutzen dutenek gerratean metrailadoreetan tiro egina ote den ala kaperau-zereginetara mugatua den, zalantza dute.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 136. orr.

"Lehenbiziko betegintza" eratzen duten gorputz-zereginek eskatzen duten ardura da.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 93. orr.

Seguritate zeregin horretan Estatu Batuek beren Navyren Misioa ezarriko dute Kuban.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 199. orr.

Euzkadi'ko Jaurlaritzak Ameriketan antolaturik duen informatzaile Sarea-ren barruan espioitza zereginetan dihardutenek.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 130. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

beharreko zeregin (4); bere zeregin (19); bere zeregin nagusia (3); bertze zeregin (5); beste zeregin (44); beste zeregin bat (3); beste zeregin batzuetan (6); beste zeregin batzuk (11); beste zeregin hoberik (4); bestelako zeregin (4); bi zeregin (3); eguneroko zeregin (4); euren zeregin (4); gure zeregin (6); halako zeregin (4); idazlearen zeregin (3); idazlearen zeregin nagusia (3); izan zuen zeregin (5); izango du zeregin (3); laguntzeko zeregin (4); nahiko zeregin (3); nire zeregin (6); unibertsitatearen zeregin (3); zein zeregin (4)

zeregin asko (8); zeregin bakarra (16); zeregin baliagarriei (3); zeregin baliagarriei uko (3); zeregin bat (16); zeregin batean (6); zeregin baterako (3); zeregin batzuen (3); zeregin batzuen artean (3); zeregin batzuetan (6); zeregin batzuk (14); zeregin bera (3); zeregin berean (3); zeregin berezia (4); zeregin berrian (4)

zeregin funtsezkoa (6); zeregin garrantzitsua (17); zeregin garrantzitsua dutela (3); zeregin gutxi (8); zeregin guztiak (9); zeregin guztietan (5); zeregin handia (19); zeregin handia dute (3); zeregin handia izan (6); zeregin handirik (14); zeregin handirik ez (3); zeregin hartan (6); zeregin hoberik ez (7); zeregin honetan (12); zeregin hori (36); zeregin horiek (4); zeregin horietan (10); zeregin horietarako (3); zeregin horrek (6); zeregin horrekin (3); zeregin horren (3); zeregin horretan (98); zeregin horretarako (17); zeregin horri (6); zeregin hura (6)

zeregin iluna (3); zeregin izango (4); zeregin jakinik (4); zeregin jasoetan (4); zeregin nagusi (5); zeregin nagusia (43); zeregin nagusia idaztea (3); zeregin nagusiak (6); zeregin nagusietako (3); zeregin nagusietako bat (3)

zeregin politiko (3)

zeregin zail (3); zeregin zaila (3)

artearen zeregina (3); atxilotuen zeregina (3); aurreneko zeregina (4); babesteko zeregina (4); bakoitzak bere zeregina (3); batzordearen zeregina (4); benetako zeregina (4); bere zeregina (62); bere zeregina bete (5); beren zeregina (12); dagokion zeregina (4)

eajren zeregina (3); egiteko zeregina (3); epailearen zeregina (3); euren zeregina (4); funtsezko zeregina (3); gobernuaren zeregina (3); gure zeregina (15); guztien zeregina (3); guztion zeregina (6); guztion zeregina da (3); haien zeregina (8); horien zeregina (3); hurrengo zeregina (6)

kontseilu politikoaren zeregina (3); lehen zeregina (4); nire zeregina (16)

politikaren zeregina (3); politikoaren zeregina (3); taldearen zeregina (4)

unibertsitatearen zeregina (3)

zeregina amaitu (4); zeregina bere gain (3); zeregina bete (9); zeregina betetzea (4); zeregina betetzen (8); zeregina du (4); zeregina duen (3); zeregina hartu (4); zeregina izan (3); zeregina izanen (3); zeregina izango (7); zeregina izango da (3); zeregina zein (7); zeregina zein den (4); zeregina zuten (6); zuen bere zeregina (4)

bere zereginak (6); beren zereginak (3); bestelako zereginak (4); eguneroko zereginak (3); etxeko zereginak (3); nire zereginak (3); taldearen zereginak (3)

zereginak betetzeko (3); zereginak ditut (3); zereginak zituela (3)

bere zereginari (3); zereginari ekiteko (4)

bere zereginean (7); gure zereginean (3); neure zereginean (3); sortzeko zereginean (4)

zereginean laguntzeko (3); zereginean segitu (3)

bere zereginen artean (3); beste zereginen (5); zereginen artean (9); zereginen bat (18); zereginen batera (3); zereginen berri (3)

zereginetako bat (10)

antzeko zereginetan (4); bere zereginetan (14); eguneroko zereginetan (5); espioitza zereginetan (4); etxeko zereginetan (4); idatzizko zereginetan (9); zereginetan izan (3); zereginetan murgildurik (3)

bakoitza bere zereginetara (3); bere zereginetara (14); bere zereginetara itzuli (4); gure zereginetara (3); zereginetara itzuli (9); zereginetara itzuli zen (3); zereginetara itzultzen (3)

bertze zereginik (5); beste zereginik (64); beste zereginik ez (30); beste zereginik gabe (14); ez dago zereginik (14); ez duzu zereginik (3); ez zuen zereginik (3); inolako zereginik (6)

zereginik ez (62); zereginik ez baduzu (3); zereginik ez dagoela (3); zereginik ez du (3); zereginik ez duten (3); zereginik gabe (31); zereginik gabeko (6)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus