Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zere 1 iz iberia penintsulako itsasoetan ohikoa den balea-mota, bizkar hegala duena (Balaenoptera sp.). ik zeroi.

NATOko ontziek eginiko maniobrek zetazeo espezie ugariri eragin diete: euskal balea, xibarta, zere arrunta, zere txikia, zeroi arrunta, zeroi pigmeoa, Atlantikoko izurde pikarta eta marzopari, besteak beste.  Berria - Gaiak   2004-11-03

2 ipar zere (Balaenoptera borealis).

Japoniak zere txikiak, ipar zereak eta kaxalote arruntak arrantzatzen ditu zientzia helburuekin.  Berria - Gaiak   2004-07-20

3 zere txiki (Balaenoptera acutorostrata).

Japoniarrek 440 zere txiki espezieko bale hiltzen dituzte urtero Hego Ozeanoan «arrantza zientifikorako» baimena erabilita.  Berria - Mundua   2004-10-21

Babes eskaeren artean daude marrazo zuria, Afrikako elefantea, Japoniak haragitako berriz arrantzatu nahi duen zere txikia balea (Balaenoptera acutorostrata) eta zura gogorreko ramin tropikoetako zuhaitza babestekoak.  Berria - Gaiak   2004-10-03

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus