Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Egor Timofeievitx Pomerantsev, probintziako gobernu-bulegoko zerbitzuburua. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 181. orr.
Jesus Algaba Gipuzkoako Poliklinikako Otorrinolaringologia Saileko zerbitzuburua da. Berria - Gaiak 2004-10-15
Erabakia Pedro Pegenaute Hizkuntz Politikarako zuzendariak berak hartua da, eta Julen Calvo Programazio, Ikerketa eta Hizkuntza Garapanerako zerbitzuburuak sinatuta dago. Berria - Euskal Herria 2004-12-16
Slu?sn´y zerbitzuburuak ez zion utzi, geltokiko buruak akta egin behar baitzuen. Fernando Rey «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 57. orr.
Zerbitzuburua gizon lasaia zen, bizitzea eta bizitzen uztea gustatzen zitzaion horietakoa, baina aginduak betearazten zekiena. Jon Alonso «Erretzaileen eremua», 2006 - 126. orr.
Lantokiko mihi gaiztoak zuzen zeuden: zerbitzuburua ez zen testu juridiko-administratibo bat erotiko batetik bereizteko gauza. Aingeru Epaltza «Lasto sua», 2005 - 37. orr.
Gose greba haren ondotik adiskide antzean tratatzen ninduen zerbitzuburuak. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 256. orr.
Hara iritsi garenean, kartzelero mordoa, zerbitzuburua... ezpainetatik odola borbor darion preso bat... Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 120. orr.
Bere ugazabarekin heldu zen zerbitzuburua. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 261. orr.
Gipuzkoako Artxiboak bi helburu nagusi ditu, Gabriela Vives, Foru Aldundiko Ondare Historiko-Artistiko, Artxibo eta Museoetako zerbitzuburuak adierazi duenez: [...]. Berria - Kultura 2004-09-08
80 laborari bildu dira karia hortarat eta multxoño bat mintzatu da laborantza zerbitzuburuekin, bere arrangurak agertuz. Herria 2002-09-12
Gizarteratze zerbitzuburu Maria Jose Lezertuak jakinarazi duenez, Gasteizko Udalak prest ditu Arabako Diputazioaren eta Gurutze Gorriaren aterpe batzuk, badaezpada ere, noizbait erabili beharko balira. Berria - Harian 2005-01-27