Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zerbitzal 1 izond laguntzeko prest dagoena.

Burua ez zaiok bihotzari kide hurbilago, ez eskua ere ahoari lagun zerbitzalago, nola baitzaio Danimarkako tronua hire aitari.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 33. orr.

Antzinako izkiriatzaile haien obran puntuazio guztia [...] idazlearen laguntzaile argi eta zerbitzal honek ezarria da, euli arruntak, Musca maledicta-k, alegia.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 113. orr.

Emateko zeukan guztia emanda zegoen; oso zerbitzala izan zen beti, hala ere, bakoitzari bere zer dena.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 128. orr.

Matxista baitut nik andrea, eta zerbitzala oso.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 73. orr.

Percy senarrari ere atsegina egiten zitzaion gazte hura, hain zerbitzala beti.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 163. orr.

2 (adizlagun gisa)

Neskame saldo batek inguratu nau, zerbitzal, adeitsu eta batzuk polit, ekipaia kentzeko.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 177. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus