Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hiltzaile fanatiko bat, bere printzea hilez Jainkoa zerbitzen duelakoan, [...]. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.
Erregeak galdegin zion: -Tziba al haiz? Hark erantzun: -Hala naiz, zu zerbitzeko. Elizen arteko biblia 2 Sm 9,2
Feudoak mugigarriak zirenean, haiek zerbitzeko moduan zeuden pertsonei ematen zitzaizkien, eta adin gutxikoak kanpo geratzen ziren. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 348. orr.
Ez nork zerbitu behar nauen, baizik eta neuk nor zerbitu behar dudan, Hasan bera atera zitzaion zerbitzera. Berria - Kultura 2004-09-03
Gure amandre Dominika zenak, Madrilen markesa baten etxean zerbitzen ari zela, tu-ka egin zien behin ate-joka etorritako handiki usteko batzuei. Joxerra Garzia «Egonean doazen geziak», 2000 - 172. orr.
Ikastera, Israelgo Armadan zerbitzera edota bizitzen gelditzeko asmotan joaten dira. Berria - Mundua 2004-11-14
Kamareroa zerbitzen hurbildutakoan, xanpaina eskatu zuen Luigik. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 140. orr.
Harrera-tokira jaisten naiz ordaintzeko, atzo gauean afaria zerbitu zidan neska ilehori berbera dago. Mikel Hernandez Abaitua «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 153. orr.
Bikoteak jan-edanean jarraitu zuen, oraingoan mirabeak zerbiturik. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 160. orr.
Eltzeko, bezperako babarruna eta aza nahastuta atera zuen; guk geuk zerbitzeko. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 49. orr.
Zergatik ez zatoz berriz geroxeago, bazkaritakoei zerbitzen amaitu ondoren edo? Txillardegi «Putzu», 1999 - 57. orr.
Neuk zerbituko dut ardoa. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 173. orr.
Barran portugesa agertu zen eta hiru garagardoak zerbitu zizkigun. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 371. orr.
Postrea zerbitu zenean jende asko hasi zen esaten gustu txarra zeukala arrozesneak. Mikel Hernandez Abaitua «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 108. orr.
Ez, alkoholik ez da zerbitzen ordu honetan. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 141. orr.
Dionisos bere buruari txikito bat zerbitzen ari zen. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 195. orr.
Vicuña kaleko bodegoira joko zuen, kafea -edo kafearen halakotsua- zerbitzen zuen bodegoi bakarrera. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 27. orr.
Tea zerbitzeko ontzia. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 139. orr.
Hemen behintzat ia denetik egitea tokatzen zait: mahaia jarri, jaso, otorduak serbitu, meriendak prestatu, batzuetan ontziak garbitzen edo lehortzen laguntzea ere bai, eta ume pila batentzat gainera! Xabier Mendiguren Elizegi «Uda betiko balitz», 2003 - 119. orr.