Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hasieran, saiatu zen zertxobait baratzean, uraza, porru eta zerba batzuk jarririk, baina laster aspertu zen. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 102. orr.
Bertan, lore-sailak eta neguko barazkiak -azaloreak, patatak, erremolatxak, zerbak, tipulak- ikus daitezke. Zerba, espinaka eta txikoriaren oihartzuna uzten dute ahosabaian. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 82. orr.
Etxera igo nintzenean, porruz eta zerbaz beteriko poltsa bat prestaturik zeukan amak, maistrari eraman niezaion, eskaintzen zidan laguntza nolabait eskertze aldera. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 42. orr.
Han, librako gurin ogien ondoan, zerba hostoen gainean, cantal gazta erraldoi bat zegoen, zabal-zabal etzanda. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 323. orr.
Koñakaz bustitako esne beroa edo gau beranduan prestatzen zidan zerba-pure tristea izan ziren haren zainketa bakarrak. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 214. orr.