Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zeramika (orobat keramika g.er.) 1 iz buztinez edo portzelanaz ontziak eta bestelako gauzakiak egiteko jarduera. ik buztingintza.

Komunitatea hogei bat lagunek osatu zuten hasiera batean, gehienak artisau-lanetara emanak: zeramika, oihalgintza, marrazkigintza, pintura.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 87. orr.

Euskal Herriko zeramika tradizionaleko objektuak daude bilduma horretan.  Berria - Kultura   2006-04-11

Metalgintzan, grafikagintzan eta zeramikan ere gatazka bidean dagoela uste du.  Berria - Ekonomia   2004-05-20

2 zeramikan erabiltzen den gaia.

Baziren, halaber, bertako zeramika lantzen zuten buztinlariak.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 52. orr.

Lurreko zeramika hotzak areagotu baino ez zidan egin larritasuna oinetatik gora.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 84. orr.

Zeramikazko errotulu batek Iturbideren "habiaren" aitzinean zegoela adierazi zion.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 281. orr.

Zeramikazko plater handi bat zen, buztinzale bizardun bati Santa Clarako paseoan erosi ziotena.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 121. orr.

Urez beteriko zeramikazko konketa batez.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 155. orr.

Zeramikazko baldosa beiratuez.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 353. orr.

Lauki hori eta arre handiz apaindutako zeramikazko zoladura jarri zuten geletako parketaren gainean.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 40. orr.

Hemen dago, sarreran ezkerretara, argia pizteko giltzatxoa, zeramikazkoa, txuria, borobila, gainean egurrezko ezpala duela.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 58. orr.

3 zeramikazko gauzakia.

Terma erromatarrak, nekropolis islamiarrak, Erdi Aroko auzo baten aztarnak, harresi ikusgarri bat dorre eta guzti, zeramikak, medailak eta abar.  Berria - Kultura   2004-07-08

Esperientzia hurbilean oinarritutako buztinezko zeramikak dira nagusi, formatu handikoak eta txikikoak.  Berria - Kultura   2006-01-24

Lanen artean, margoak, tapizak, eskulturak eta zeramikak daude, eta 1965. urtetik 1983. urtera bitartean egin zituen Mirok.  Berria - Kultura   2004-03-14

Zeramika polikromatuak.  Berria - Kultura   2004-03-26

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Hitzarmen horri esker 2.626 tona hondarkin arriskitsu gutiago ekoiztearen menturarekin, bereziki zimenta, kimika, altzairugintza, papera ala zeramika sektoreetan.  Herria   2005-11-10

Fernando Roig, zeramika alorreko enpresaburua.  Berria - Kirola   2006-03-03

Ziburuko zeramika eskolako obrak ere ikus daitezke Gasteizeko erakustoki hortan.  Herria   2003-12-25

40ko hamarkadan egindako zeramika lan.  Berria - Kultura   2004-01-21

Otsaila bitartean Iparraldean egon zinela zuritzeko datu faltsu bat eman zenion, zeramika-lantegian jardun zenuela ordura arte.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 259. orr.

Orgiko hariztira irteera, zeramika tailerra eta, iluntzean, musika.  Berria - Euskal Herria   2004-07-20

Gehienak, zeramika zatiak 275.000, baina baita mosaiko tesela solteak, txanponak, giza hezurrak eta objektu metalikoak ere.  Berria - Harian   2006-03-07

Inguruan baziren ere arrain eta abere ezurrak, bai-eta zeramika puskak eta harrizko tresna zenbait.  Herria   2003-05-15

Polimero poroso batek osatzen du konposatuaren egitura eta zeramika hauts finak ematen dio sendotasuna.  Berria - Gaiak   2004-10-20

Horrekin batera, marrazkiak eta eskultura eta zeramika sorta ikusgai izango da.  Berria - Kultura   2004-12-23

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Bere arabera, esleipen plan horrek CO2 igorpenen %40 eragiten duten sektoreak bakarrik aintzat hartu ditu: burdingintza, papergintza, zementu ekoizpena, beira-zeramika, energia eta petrolio findegiak.  Berria - Euskal Herria   2004-06-24

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus