Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Batzuetan, nahi nikek, zera, nola esan, neure buruarengandik urrundu. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 23. orr.
-Ez, ba, ni zera, managerra, horixe, Mikel Arreseren managerra naiz. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 179. orr.
Guztiok oroituko gara zure... zera... gauzak egiteko modu bereziaz. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 222. orr.
-Zera, ez dirudite oso... oso arriskutsuak, ezta? Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 88. orr.
Jakingo duk, noski, Pitagorasek halako... zera, sekta bat sortu zuela; hori duk hitz zuzena. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 97. orr.
Ez ordea halako tik edo zera horietakoren bat zuelako. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 68. orr.
-Aizu, zera... esango al didazu leku on bat lana aurkitzeko? Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 48. orr.
Arestian, zera -esan dezagun hitza-, atsedenaldia baino lehen, Tales konturatu da eguzkiak berdin tratatzen dituela munduko gauza guztiak. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 47. orr.
-Ez dut esan nahi ez naizela pozten zu ezagutzeaz -erantsi zuen Harryk bizkor-; baina, zera, badago arrazoi berezirik zu hemen egoteko? Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 18. orr.
Ba, zera... badakizue... laguntza apur bat baino ez. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 102. orr.
-Baina zera, ezkondu egin nahi dugu. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 50. orr.
-Barkatu, ama, baina guk zera... Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 34. orr.
Handik egun batzuetara gertuko pertsonak esaten dit jaun mediku psikojakinak ze juzku egin duen, eta zera, "oso pertsona koherentea" omen naizela, edo ematen dudala, edo hala iruditu behintzat hari. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 33. orr.
Tira, zera, badakizu, latsari azal-ilun horietako bat izan dut garbitzaile urteetan, eta oso maitea dut. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 25. orr.
Zera baino ez, honako hau ez dela zure gainerako kapelak bezalakoa. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 91. orr.
-Zera, aita... Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 74. orr.
Identifikazio edo etiketa moduko zera bat da, nakarezkoa dirudiena. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 141. orr.
Bizia da zera bakarra zeinetan gauza eta gauzaren gogoa gauza bera diren. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 265. orr.
Nik baldin badiot -ez diodan bezala- honetan eta hartan sinesten dudala, oso ondo, oso jator eta oso zera bezala gelditzen naiz, baina [...]. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 86. orr.
Ba, hutsaren pareko zera batzuk: karbonoa, dirua, desnibela edo denbora bezalako abstrakzioak. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 210. orr.
Halako zera eman zidan, nik ere banekien ankerra izaten. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 29. orr.
-Zera hori zaukan, badakin. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 196. orr.
Baina ze zera klase? Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 49. orr.
Eta sekula ez dut hileta-zera horretaz ezer entzun. Bego Montorio «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 15. orr.
-Zera... Diego... ez dakit. «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 106. orr.
Eta gainera beste zera itzel hori zegoen, jakina. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 24. orr.
Handik gutxira hasten zen egiazko saltsa, zereko zera zertzeko ordua, badakizue zertaz ari naizen. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 100. orr.
-Zerako zera zerako zerarekin zeratuta zeratu da. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 111. orr.
Zerako zera izendatzen zuen herkideari umilki ihardesten zion, presa zeukala gehituz. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 223. orr.
Edurnezurik Pinotxo bere logelara eraman zuen, baina ustekabean Pinotxoren zera oso txikia zela topatu zuen. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 107. orr.
Nire zera ezkutalekutik atera nuenean jarri zuen poz aurpegiak nire autoestimu guztia itzuli zidan. Juan Martin Elexpuru «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 110. orr.
Ustezko maitasunaren, begirunearen edo zerako zeraren azpitik zer dabilen ez da beti (sekula?) jakiten. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 70. orr.
Oroit zaitez lurra Ama Lurra dela folkloristentzat eta ekologistentzat, beste izenez Natura deitzen duten zerako zera hori. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 210. orr.
Nondik norakoa edo noiztik honakoa da "jainko" izeneko zera hori? Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 56. orr.
Ez zekinat, haien ospe, dotorezia edo zera horren pixka bat nirea balitz bezala. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 71. orr.
Harryk berriro begiratu zion zera hari, bihotza bizkor-bizkor taupaka zuela, min emateraino. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 253. orr.
Zera honek baino zapore hobea izatea espero dut... Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 149. orr.
Zenbat-eta barrenago eduki batek legea, morala eta ordena on ofiziala, orduan-eta errazkiago ager litekeela morboaren zera hau. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 24. orr.
Inork ba al dakizue non bizi den zera hori? Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 203. orr.
Askoz benazkoagoak eta bereagoak ditu emakume ustez objetuak, gizontxo ustez sujetuak bere balioa ematen edo gehitzen dioten zera horiek dituen baino, hots, letra eta numero hutsal horiek baino. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 93. orr.
Berak buruan daukan zera horri iritzia esatea baldin badago, noski. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 75. orr.
Baina zer den ez dakigun eta ezin harrapa genezakeen zera horretaz ari baldin bagara, [...]. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 140. orr.
Zera hark guztiak bat-bateko zartako gisako bat eman zidan aurpegian. Xabier Olarra «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 11. orr.
Egitate historikoa zera da, ordea:[...]. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 55. orr.
Bere arazoa zera da, ez dakiela nola bereizi liburuetan irakurritakoa eta bizitzaren errealitatea. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 9. orr.
Estreinatu berria den errepublika iraultzaileari eskatzen dion lehenengo gauza zera da: ”Erlijio harremanekin guztiz eten ezazue”. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 32. orr.
Politika honen gakoa zera zen, berak konbertitu nahi zituen gizarte ez-kristauen bidetik behaztopa-harri bat kentzean, beste bat jartzen ari zela bere erlijiokideen aurrean. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 39. orr.
Gainerako guztia, zera dituk, hitzak, ideia engainagarriak. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 219. orr.
Zera baitzuen oinarri antolamendu horrek, lan egiten duenaren zapalkuntza. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 174. orr.
Presoei buruz zera nahi nuke, koruak zer dioen jakin. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 109. orr.
Hotz begiratu zidan eta zera esan: [...]. Juan Martin Elexpuru «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 18. orr.
Eskolan, zera esaten zigun matematikako irakasleak: "Eta, ondoren, aski da teorema aplikatzea, etab.", eta hantxe uzten zuen igeltsua. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 59. orr.
Gainerakoei dagokienez, Jainkoa izenaz unibertsoa ulertzen bazuen, orduan zera esan behar zuen: hau ez dagoela bere lekuan iraunkorki present (geldi), ezta lekua aldatzen duenik ere (higitzen denik). Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 192. orr.
Horrekin batera, Analitikaren irakaspenak zera dio: gure pentsatzearen eta begiestearen forma hauek ez direla esperientziaren baldintzak soilik. ldazle batzuk badira bai zera diotenak, Lapitze-Portukoa izan zela lehendabizi gertatu zitzaion arrisku jokoa. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 8. orr.
Zera agindu zuen, kapitaletik interesetan ordaindutakoa kenduko zela, eta beste guztia hiru ordainketa berdinetan kitatuko zela. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 92. orr.
Eta zera gehitu zuen, isilxeago hitz eginez: [...]. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 41. orr.
-Zer esan nahi izan digu zehazki amak zera bota digunean: "Handik bederatzi hilabetera...". «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 29. orr.
Baina zera gertatzen da: nik ez dudala onartu nahi hiri madarikatu honetako jendearengandik onartu behar den guztia. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 340. orr.
Atzealdean zera irakur daiteke tinta urdinez: [...]. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 56. orr.
Erabat txundituta, Harryk luma berriro busti eta zera idatzi zuen: "Nire izena Harry Potter da". Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 203. orr.
Hizkuntza guztietan hitz egiten zidan, azken buruan zera jakiteko: zer bilatzen ote nuen bere etxean, zergatik etorri nintzen etorri behar nuela abisatu gabe. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 25. orr.
Nik, euskal herritarra naizen honek zera aldarrikatzen dut: [...]. Herria 2004-02-12
Argi zen zera nahi zutela jakin, ea zertarako balio zuen, zenbat kostatzen zen, nondik zetorren. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 122. orr.
1976. urtean, Hawkingek zera proposatu zuen: zulo beltzak sortzen direnean masa galtzen dutela poliki-poliki erradiazioa emitituz. Berria - Gaiak 2004-07-23
Ez dago Erromako historian oso aditua izan beharrik zera ikusteko, halako lege bat ezin zela dezenbiroek egina izan. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 91. orr.
Hau halako moldez ematen die, non zera esan behar baita: orain arte hautemandakoaren arabera erregela honen edo haren salbuespenik ez dela aurkitu. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 32. orr.
· Esaten du, zera, ahal balu bere gerrian lotuko nindukeela koloretako hari batez. Juan Kruz Igerabide «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 39. orr.
Kontua duk, zera, autobus urbano bat hartu nuela lanera joateko, [...]. Mikel Hernandez Abaitua «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 56. orr.
Badakik, larrutan egin eta gero, neskatxak zer esango eta zera: [...]. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 22. orr.
Ikusita nago ni portuan ale itzel askoak, kristoren zuhaitz puskak, zera. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 64. orr.
Eta alferrik jarriko duzu aurpegi hori, zera. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 25. orr.
Ontzi berean gaude orain eta, zera... Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 225. orr.
Ahalik eta xerra mehenak, zera. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 131. orr.
Harriabar galanta, zera! «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 87. orr.
Ikatz guri-guria zaukak horrek hanka artean, ikatz guri-guria, zera! Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 68. orr.
Pitzatzen hasia ote nintzen ere... hotsak entzuten nituela, zera! Jesus Mari Mendizabal «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 64. orr.
ik beherago 10. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.
-Ez, bai zera. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 27. orr.
-Ez, ez, bai zera! -erantzun zion Hermionek, ilea begietatik kendu eta etsipenez bere eskolako poltsaren bila ingurura begira-. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 240. orr.
-Bai zera, ez, ez -esan nuen bizkarra jasoz eta berokia kenduz. Juan Martin Elexpuru «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 60. orr.
Bai zera, inola ere ez! Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 19. orr.
-Bai zera txantxetan! Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 292. orr.
Bertan behera uztea? Bai zera! Arratsaldean desfilatzeko eskubidea lortu eta gero...! Berria - Harian 2005-09-09
Besteak engainatuko ditun akaso, baina ni..., bai zera! Antton Olano «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 113. orr.
Ez zidan beldurrik eman, bai zera, ezta gutxiagorik ere. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 177. orr.
-Bai zera, Marta, kubo horrek ez zeukan barroterik. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 72. orr.
Ez dut sekula ahaztuko haren itxura, bai zera!, orain ordu bete egon balitz bezala daukat gogoan. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 55. orr.
Bai zera! Gizonak iruditzen zaizkizu, baina mendiaren itzalak dira. Elizen arteko biblia Epa 9,36
Baina ez pentsa kaiolatik atera nindutenik, bai zera! Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 211. orr.
Ezkondu, bai zera! Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 110. orr.
Egunkaria trankil irakurriko nuelakoan, baina bai zera. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 46. orr.
Baita zera ere -egin zion oihu Herak, sumindurik-, inondik ere ez. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 18. orr.
Baita zera ere, hil! Itxurak! itxurak! Ez ezazu sinistu!”Baita zera ere; zergatik ez bizitza guztia?", egin nuen neure artean; -Orgiak?... Baita zera ere!... Josu Zabaleta «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 142. orr.
-Baita zera ere ohera! -oihukatu zuen-. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 278. orr.
-Bai zera! -Ez zera! Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 111. orr.
-Ez zera! Eguerdiro bazkaltzen dut berarekin, ez ahaztu, zu bulegoan zauden bitartean. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 58. orr.
-Ez zera! -egin zion oihu Lacik-. Ander Irizar «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 50. orr.
-Zera! -esan zuen-. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 308. orr.
Gauza ederra izango zen noski autoan iristea hara, baina zera!, autodun kimikari bat bazina [...] ez zinateke hor jardungo azido pirubikoa izerditzen eta ezpain-margo fabrikatzaile anbiguo halakoen atzetik lasterka egiten. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 232. orr.
"Hola egingo duzue zuek... zera!" esan zuen Yagok. Pablo Sastre «Elurretan hotsak», 2004 - 137. orr.
Zera egongo duk Donostian! Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 87. orr.
Zera egongo da hotza! Xabier Mendiguren Elizegi «Uda betiko balitz», 2003 - 74. orr.
-Zera jakin behar dute! Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 137. orr.
-Zera egingo duzue zuek! Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 217. orr.
Zera!: Kasilda. Segunen andrea. Pablo Sastre «Elurretan hotsak», 2004 - 47. orr.
-Bai, zera nahiko dik gurekin etorri, nondik sortu zaik. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 248. orr.
arazoa zera da (16); arrazoia zera da (11); bai zera (293); baina bai zera (18); baina zera (32); baina zera esan (7); baita zera (53); baita zera ere (52); bakarra zera (39); bakarra zera da (21); bakarra zera izan (6); bakarra zera zen (8); bat zera (35); bat zera da (18); bat zera izan (6); bat zera zen (6); batek zera esan (13); bere zera (7); beste zera (20); beste zera bat (6); dagoena zera da (8); deitu eta zera (6); den zera (12); dena zera da (14); dudana zera da (11); duen zera (8); duena zera da (14); duguna zera da (7)
edo zera (7); egia zera da (9); erantzuna zera (8); ez zera (13); galdera zera (6); garrantzitsuena zera da (10); gauza bakarra zera (9); gauza zera da (8); gero zera (7); gertatzen dena zera (6); guk zera (8); guztia zera (9); halako zera (16); handiena zera (6); harrigarriena zera (6); hemen zera (10); hemendik zera (6); honek zera (15); hori zera (6); horrek zera (20); horrek zera esan (7); horren arrazoia zera (6); hortik zera (8)
kontua zera (28); kontua zera da (21); nagusia zera da (13); nik zera (36); nik zera nahi (6); ondorioa zera (9); ondorioa zera da (6); orain zera (11); orduan zera (21); presidenteak zera (8)
zera adierazi (80); zera adierazi du (8); zera adierazi zion (7); zera adierazi zuen (50); zera adierazten (8); zera agindu (8); zera agintzen (9); zera aitortu (6); zera alegia (7); zera ari (9); zera aurkitzen (11); zera aurkitzen dugu (7); zera azaldu (16); zera azaldu zuen (11); zera baino (37); zera baino ez (20); zera baita (6); zera bakarrik (17); zera bat (28); zera behar (7); zera besterik ez (7); zera bota (10); zera bururatu (7); zera da (436); zera dela (7); zera dio (55); zera dioenean (6); zera diot (9); zera diote (14); zera duk (21)
zera egin (27); zera egiten (10); zera ematen (8); zera erabaki (6); zera erakusten (13); zera erakutsi (7); zera erantsi (14); zera erantsi zuen (9); zera erantzun (43); zera erantzun du (6); zera erantzun zuen (15); zera erantzuten (14); zera ere (73); zera erran (11); zera esan (506); zera esan behar (16); zera esan dio (9); zera esan du (12); zera esan nahi (105); zera esan nion (20); zera esan ohi (6); zera esan zidan (39); zera esan zion (34); zera esan zuen (142); zera esanez (16); zera esango (38); zera esatea (16); zera esateko (15); zera esaten (107); zera esaten ari (8); zera esaten du (8); zera esaten entzun (6); zera esaten zion (6); zera esaten zuen (15); zera esatera (9); zera eskatzen (12); zera gaineratu (35); zera gaineratu zuen (22); zera galdetu (48); zera galdetu nion (9); zera galdetu zidan (6); zera galdetu zion (11); zera galdetzen (21); zera gehitu (19); zera gehitu zuen (14); zera gertatu (18); zera gertatu zen (9); zera gertatzen (17); zera gertatzen da (7); zera hark (6); zera hau (12); zera honetan (7); zera hori (58); zera horiek (9); zera horrek (9); zera horren (9); zera horretan (7); zera horri (6); zera hura (19)
zera idatzi (12); zera idatzi zuen (7); zera ikusten (7); zera iragarri (15); zera iragarri zuen (11); zera irakur (9); zera irakur zitekeen (6); zera irakurri (8); zera izan (71); zera izan da (11); zera izan zen (46); zera izango (11); zera izango da (6); zera izaten (7); zera jakin (15); zera lortu (10); zera lortu nahi (6); zera nabarmendu (17); zera nabarmendu zuen (11); zera nahi (22); zera nahi nuke (7)
zera ohartarazi (12); zera ondorioztatzen da (10); zera pentsatu (33); zera pentsatu dut (8); zera pentsatu nuen (18); zera pentsatzen (9); zera proposatu (8); zera proposatzen (6)
zera ulertu (7); zera ulertzen (8); zera uste (9); zera xuxurlatu (7); zera zehaztu (8); zera zehaztu zuen (7); zera zela (6); zera zen (112); zera zioen (37); zera zioten (6)
zerako zera (16); zereko zera (7)