Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zepo 1 iz piztiak-eta harrapatzeko artea edo lakirioa, eskuarki burdinazkoa. ik tranpa.

Kartzelariak barrueneko gelan sartu zituen eta oinak zepoan lotu zizkien.  Elizen arteko biblia   Eg 16,24

Zepoan harrapatu azeri kasko-gabea bailitzan.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 80. orr.

Txoriak, esate baterako, zepoan hartzen nituen.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 39. orr.

Fructuoso otsoentzako edo basurdeentzako zepo batean eroria zen; hura zen urrutitik ikusten genuen burdinazko tramankulua.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 109. orr.

Izuaren erasotik ihes egin dezana zuloan jausiko da; zulotik ihes egin dezana zepoan harrapatua geldituko.  Elizen arteko biblia   Jr 48,44

Gudari bat ari zitzaion orkatila zepotik libratu nahian.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 110. orr.

Napoleon izigarriko jeneral jeinutsua zen leku zabaletan, zelaietan, etsaiaren garaitzeko [...] baina Espainian zepo batean bezala zangotik atzemana izan zen.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 132. orr.

Ez dago itsukeriarik eta harrokeriarik zepo eta kate artean, edo garrote azpian, edo uztarripean, edo burdinazko kaiola batean.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 79. orr.

2 irud/hed

Hark sartu zuen muturra beste batentzat prestatutako zepoan.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 147. orr.

Horra non, 1811ko egun batez, Reille jeneral frantsesak eta Mendiry, frantses poliziaren buruzagiak, erabakitzen duten behar direla baliatu Aguirre, Pellou eta Iriso-z, bai eta [...] Navarro diputatuaz, Mina zepo batetara biltzeko Leoz herrian eta han preso altxatzeko.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 133. orr.

Lasaitzen zara, amore ematen duzu, zepoa klask, itxi egiten da, zu ohartu ere egin gabe, eta garaile ateratzen da sedukzioaren amarrua.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 73. orr.

66.000 milioi dolar eskaini zituen Comcastek, baina Mickey Mouse sagutxoa ikurtzat duen taldeak ez du zepoaren erdian zegoen gazta irentsi.  Berria - Ekonomia   2004-02-18

Beste guziek lezioa ontsaxko ikasi zuten, ez zepo berean erortzeko.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 51. orr.

Autobidean gentozelarik ez digute deus erran, zepoan sartzera utzi gaituzte eta, behin hemen, ezin dugu ez aitzinera, ez gibelera egin.  Berria - Euskal Herria   2004-02-29

Haur soberakinetan semeak apez eta alabak serora sarraraziz jalgiko ziren zepotik.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 77. orr.

Bakartasunaren zepoan ez itotzeko.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 61. orr.

Ez diat berriz erori nahi amodioaren zepoan.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 72. orr.

Ez dugu probokazioaren zepoan erori behar.  Berria - Mundua   2004-11-09

Bainan ez ginuke mendekioaren zepoan sartu behar.  Herria   2001-09-20

Begira gaitzazue Euroaren zepotik.  Herria   2001-08-09

Amerikarrak Bataan-en garaituak, alemanak Crimean nagusi, eta, hitz batean, zepoa tenkatua, krausk egiteko prest-prest.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 106. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Biharamun goizean, Paxhurrek askatu egin zuen Jeremias egur-zepotik.  Elizen arteko biblia   Jr 19,3

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

zepo batean (7)

zepoan erori (5); zepoan harrapatua (3); zepoan sartu (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus