Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Betuna eta zepillua erosi eta trenetan jendearen oinetakoak garbitzen hasi zen. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 143. orr.
Ataritik [...] Juan ikusiko zuten inguruko belar sailean zaldi bati zepillua pasatzen. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 268. orr.
Ziegan, edalontzia eta hortzak garbitzeko zepilloa hartu zituen. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 84. orr.
Hortzetako zepiloa eta bizarra kentzeko makina nezeserrean bildu. Mikel Hernandez Abaitua «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 153. orr.
Gizon garaia, mehea, zepilluaren moduko bibote sarri tente zuriduna, beti bizikletan joaten zena zira beltz bat eramanez zirimolaka. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 223. orr.
Ilerako zepilloa eta ile mataza biltzeko zinta elastiko gorri iluna. Paddy Rekalde «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 45. orr.