Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zepelin (orobat zeppelin) 1 iz aireontzi handia, luzarana eta zurruna, von Zeppelin alemaniar kondeak asmatua.

Hindenburg zeppelinaren irudi nahastezina ikusten zen egunkariaren azalean.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 16. orr.

Frederichsaffen pasatzen dugu, famatua, zeppelin-ak hor baitzuen bere egongia.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 149. orr.

Marrazkien arabera, zepelin baten antzeko ontzi helikoidala zen, aurrealdean begi itxurako zerbait erraldoia zuena.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 46. orr.

«Tel Aviverako bidean!» zioen zepelin txiki batek hegan eman zuen partida osoan.  Berria - Kirola   2004-04-01

Bibote exkaxa zuen, hankak hezur eta azal, sabela zepelin bat baino handiagoa, albondiga bat ematen zuen bi txotxen gainean.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 141. orr.

2 adkor mozkorraldia.

Ostiral gaua larunbatean lanik egiten ez zutenen gaua zen, eta horregatik lehenago hasten ziren mozkorrak zepelina harrapatzen.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 159. orr.

Ahal zuen modurik onenean, garbi esan zidan, gure Gorkak Burgosen zepelin ederrak harrapatzen zituela.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 91. orr.

Poloniarren etsai amorratuak ziren prusiarren artean bizitza salbu ikusi zuenean, Rufinek zepelin itzela harrapatu zuen, ihesa ospatzeko edo.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 71. orr.

"Ondoezak! [...] Zepelina galanta!", pentsatu du auzoak, baina ez du ezer esan.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 230. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus