Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ene seme, gorde zentzutasuna eta oharmena, ez itzazu ken zeure aurretik. Elizen arteko biblia EsZ 3,21
Beti bezala zentzutasuna atera da garaile, kostata izan bada ere. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 135. orr.
Beldur naiz nire zentzutasuna, berez ere oso handia ez dena, bizkorregi ez ote zaidan agortzen ari. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 90. orr.
Zentzutasunik ez daukan proiektua egin nahi dutelako. Berria - Euskal Herria 2006-04-22
Nazka-nazka eginda nagok zentzutasunaz. Antton Olano «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 55. orr.
Antzinatxo dago adinean sarturik, zorroztasunez hezi zuten barne-bizitzarako, eta bakartasunak ematen duen zentzutasuna du ezaugarri. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 325. orr.
Aita santua aparteko zentzutasunez hornitua zegoen, eta ontzat eman zituen santuaren asmoak, behar den moduan. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 520. orr.
Bertaratzen nintzenean zentzutasunezko geruza lodi bat zeharkatzen ari nintzela iruditzen zitzaidan. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 270. orr.
Nik estatubatuarren zentzutasunean sinesten dut. Berria - Mundua 2004-11-03
Zentzutasun nazionalaren alderdia da. Berria - Mundua 2006-01-07
Zentzutasun osoz hitz egin zidan. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 171. orr.
Iritzi publikoak Kadimari egin dion ongietorri beroa [...] ez da Sharonen buruzagitza karismatikoan bakarrik oinarritzen; nagusiki, sortu duen zentzutasun politikoan oinarritzen da. Berria - Mundua 2006-01-07