Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Nahikoa da, lagunak, ez ditzagun burugabekeria hauek gehiago sinets: bere onetik ateratzen dute zentzun apur bat duen edonor. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 184. orr.
Zentzunak erakusten du hau. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 62. orr.
Zentzunak edonori diotso ordurik beroenetan etxean geratzeko eta arropa egokia eramateko. Berria - Euskal Herria 2004-07-23
Zentzuna etorri zitzaiola ematen une batean. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.
Zentzuna galdu duen jendea da, ezer ulertzeko gauza ez dena. Elizen arteko biblia Dt 32,28
Erlojua kendu didalako denboraren zentzuna galdua dudala uste duen gizajo berak. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 95. orr.
Mariano Raxoi presidenteak zentzuna eskatu dio Espainiako Gobernuko presidenteari. Berria - Harian 2006-03-24
Jendeak badu zentzunik. Berria - Euskal Herria 2004-10-02
Hamabosgarren tronkoan zihoala, Jaunarena lurrera erori zen zentzunik gabe. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 253. orr.
Zentzunaren adinera iristen denean, aitaren etxetik aldendu behar du neskak; heziketa publikoa jaso ondoren, hamabost urte betetakoan, nahi duena izateko aukera eman behar zaio. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 110. orr.
Zenbaitetan aise gainditzen ditu zentzunaren mugak herri baten jokaerak. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 44. orr.
Joan Paulo I.a hil zenean, Eliza zentzunean sartuko zuen norbait nahi zuten, eta kosta zitzaien, baina Joan Paulo II.a aukeratu zuten. Berria - Harian 2005-04-19
Zentzuneko pertsona orok onartzen duelako jardun beharretik sortutako ohitura dela. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 50. orr.
Nola eror liteke zentzuneko gizona halako zentzugabekeria batean? Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 250. orr.
Zentzunez pentsatzen duen inork pentsatu al du sekula horrelako gauzarik? Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 260. orr.
Gizakiak zentzunez jokatuko balu, [...]. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 27. orr.
Epaia emateko aski da zentzun arrunt eta xaloa, askoz ere fidagarriagoa izaten dena ohiko epaile errudun-bilatzailearen jakinduria baino. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 51. orr.
Utziozu, beraz, berritasunak beldurturik, nire ikasbidea zure gogotik uxatzeari, aitzitik, ordea, azter ezazu zentzun zorrotzagoz eta, egiazko iruditzen bazaizu, atxiki zakizkio, eta gezurrezkoa bada, jantz armak aurka. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 155. orr.
Zentzun-adinera heldu nintzenetik nigan daude burutazio hauek, eta tiranoen despotismo nardagarriak mendeetan eta mendeetan hankapean erabili dituen berberak dira, bestalde. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 233. orr.
Zentzun guztien zoramenera, muxuz muxu, larruz-larru. Joxerra Garzia «Egonean doazen geziak», 2000 - 187. orr.
Ez dakit zergatik, agian norberaren ondasunak ikutzen dituztenean denoi pizten zaigun seigarren zentzunagatik, kontua da zeloak sentitzen hasi nintzela. Juan Martin Elexpuru «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 128. orr.
Eztabaidan ari garenean, geure egiatxoa kosta ahala kosta gainerakoenen gainetik ipintzeko, logikari, zentzun onari eta gizalegeari egiten dizkiogun amarruen, martingalen, tranpen zerrendatxoa. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 46. orr.