Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zentzumen (394 agerraldi, 90 liburu eta 20 artikulutan; orobat sentzumen g.er.) iz sentipen mota jakin bat hartako den organo baten bidez hartzeko ahalmena. ik sentsu.

Elizaren aginduak, bost zentzumenak eta errukizko egintzak azalduz.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 41. orr.

Adimena, nahimena eta oroimena eta nire zentzumenak, aldiz, nire potentziak direla.  Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 84. orr.

Zentzumenei eragiten dieten gauzen berezko propietateak.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 122. orr.

Bizitzaren eta heriotzaren artean girotutako ipuin honek bost zentzumenak adi izatea eskatzen dio ikusleari.  Berria - Kultura   2004-10-16

Antzinako zentzumenetan, usaimena izango zen ziur asko eboluzioaren eszenara agertzen lehena.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 134. orr.

Ikusmena espazioari dagokion zentzumen bat da, lehenik eta behin.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 32. orr.

Bazekien ukimenak ez zuela gezurrik esaten, gainerako zentzumenek uka zezaketena ere hark argitzen eta ateratzen zuela egiaren eguterara.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 31. orr.

Udazkenak hiru zentzumen ernarazten dituela: ikusmena, entzumena eta usaimena.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 208. orr.

Arimak gorputzaren zentzumenen bitartez antzematen ditu objektu materialen sentipenak; gorpuzgabeenak, ostera, berez antzematen ditu.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 303. orr.

Une batez bere zentzumenek bidaltzen zizkioten sentipen atseginez gozatu zen.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 14. orr.

Gure zentzumenak neurketa-tresna dira, eta sentsazioaren bidez jasotzen dute kanpoko mundua guretzat.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 40. orr.

Gure zentzumen guztien artean ikusmena da adimenarekin lotuen dagoena.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 90. orr.

Horditurik ditut zentzumen guztiak!  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 92. orr.

Lasaikeriak zentzumenak lainotzen ditu.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 107. orr.

Hain menperatuak zituzten zentzumen guztiak, ez baitzuten nahi izaten beren asmo santuari zegokiona baizik ikustea edo entzutea.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 208. orr.

Adi-adi entzuten zuen, zentzumen guztiak erne musikarako.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 88. orr.

Zentzumenen eta adimenaren bitarte hutsez.  Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 38. orr.

Izatez zentzuduna zen eta zentzumenen gehiegikeriak hastio zituen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 178. orr.

Gaixoei osasun sendoa itzultzen baitzitzaien, elbarrituen gorputz-atal ihartuei zentzumena eta bizitasuna.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 901. orr.

Zentzumenen bidez sorturiko ideiak, horiek dira gu limurtzen eta liluratzen saiatzen diren irudiak.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 47. orr.

Jainkoarengana igotzea beraren aztarna den zentzumenezko munduaren bidez.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 795. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Zentzumen primitiboak ondo moldatu dira egoera berrira. Gizonak pentsatzen dakienetik, eta pentsatzen duena esaten eta idazten dakienetik, bere zentzumen oihes akastunentzat atxiki ezina den misterio batek ukiturik azaldu da beti.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 151. orr.

Hain zuzen ere, zentzumen gezurtia zein zen galdetzen hasi zen, ukimena ala ikusmena.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 138. orr.

Kanpoko zentzumenak barnean bildu eta barruko bulkadak menpean hartuz, Jainkoari bakarrik emana bizi zen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 226. orr.

Hiru egunez era horretan iraun zuen estasian, gorputzeko zentzumen guztiak galduta.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1034. orr.

Zuen seme-alaben zentzumen gazteak nekatzea baino lortzen ez duten ergelkeria jainkozaleen lekuan, txerta itzazue gizarte-irizpide eder batzuk.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 221. orr.

Ezin duzu zundatu gure nolabaiteko zentzumen hauez, ez txikiegi dena ez handiegi dena, ez hurbilegi dagoena ez urrunegi dagoena.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 306. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Haren zentzumen-sistema, nahiz eta sentiberatasun gutxiegiko eta gehiegiko gorabehera bortitzak izan, egonkorxeago bihurtzen hasi zen. Zentzumen-organoek emandako datuak.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 263. orr.

Erretinatik garuneko ikusmen-alde primariora igortzen ziren "zentzumen-datu" edo "inpresio"ekin parekatzen zen ikusmen-pertzepzioa.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 40. orr.

Oso ongi gozatutako musika-tresna baten antzekoa zela, eta aski zirela zentzumen-estimulu zenbait berari oreka galarazteko.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 265. orr.

Ohiturak horrelako zentzumen-galerak dakartza: askotan ikusten ditugun gauza eta pertsonen edertasuna apreziatzeko ahalmena murrizten du.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 84. orr.

Ager daitezke, oso nabarmen, zentzumen-erantzun anormalak (eta askotan "paradoxikoak"): sentsazio batzuk nabarmen eta are jasanezin zaizkie.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 240. orr.

Ez zuen batere zailtasunik zentzumen-mugimenaren mailan.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 262. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Giza zentzumenen gainetiko esperientziak izaten zituen, inori azaltzen ez zizkionak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 341. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus