Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
zentzukoi 1 izond sentsuala.
Uko egin beharra dago sorkarien inpresio zentzukoiei eta multiplizitate ohargaltzailetik bizitzeari. Familia, berriz, gurari zentzukoi eta irudimenezkoen antzirudi da, gurariok norberagandik kanpora eramaten dutela. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 42. orr.
Sartu nintzen; bainu barruan zegoen etzanda, ezpain-ertzetan irriñoa zuela begiratu zidan, eta ahots bare eta zentzukoiz esan: [...]. Juan Martin Elexpuru «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 12. orr.
2 (adizlagun gisa)
Bat egiten zuten biek are atsegaleago, zentzukoiago, bortitzago, handiago, aurrean ikusten nuen haragizko bat-egite hura baino. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 103. orr.