Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zentzugabetu, zentzugabe(tu), zentzugabetzen da/du ad zentzugabe bihurtu, zerbaiti zentzua kendu.

Batzuetan jendea zentzugabetu egiten da bere etxabereekaz -esan zuen Hagridek zuhurtasunez.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 224. orr.

Gozotasun hark erabat zentzugabetua utzi zuen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 496. orr.

Bizidunen azturak nahastu egingo lirateke [...] belatza airearen hatsetan dardaratu eta hanka egingo luke, usoa etortzean, gizakiak zentzugabetu eta piztiak zentzudun lirateke.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 207. orr.

Neure mintzoa dut azkenik ahalik eta gehiena zentzugabetu: zeren zentzugabekeriarik gabe, ez baita amoltsutasunik.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 209. orr.

Mendebalde modernoko pintura-eskola batek [...] argitzalaz egindako inpresio bisualak adierazteko zenbait metodo asmatu zituen bata bestearen ondoren, harik eta teknika artistikoaren mirarien bidez argazkiaren efektuak sortzeko ahalegin luze hori argazkilaritzaren beraren asmakuntzak zentzugabetu zuen arte.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 295. orr.

Baina amodioak bizitzaren zentzua emana ziolarik, haren gabeziak zentzugabetu ez zuen, bada?  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 301. orr.

Azkenaldi hartan Londresko eguneroko bizimodua zentzugabetuz joan zitzaion Lucyri, iruditzen baitzitzaion alferrik zegoela bertan, denbora galdu besterik ez zuela egiten.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 250. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus