Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Zentzugabeki "Utz ezazu bakean!” oihu egin ziola sugeari. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 165. orr.
Semeari gurutzearen seinalea egin eta musu labur bat eman ondoren, zentzugabeki hitz egiten hasi zen, buruari eraginez: [...]. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 56. orr.
Are gehiago izutu zen pentsatu zuenean zein zentzugabeki hondatu zen dena, eta krimen ergel, anker eta premiagabe hori egiten bazuen ere, ziur aski, dena hondatuko zela. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 127. orr.
Asmoz aldatu zuten zentzugabeki, eta irteteko erreguka bidali zituzten berberak iheslari bailiran pertsegitu zituzten. Elizen arteko biblia Jkd 19,3
Bev Shaw ez da albaitaria, apaiza da, New Age-aren lilurakeriez eta sineskeriez betea, Afrikako animalia oinazetuen sufrikario-zama arintzen saiatzen dena, zentzugabeki. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 112. orr.