Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zentzudun 1 izond zentzua duena. (pertsonez)

Zerbitzari leial eta zentzuduna da.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 128. orr.

Horra hor neskatxa zentzudun argia!  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 62. orr.

Pertsona zentzudunei bezala mintzo natzaizue; juzgatu zeuek diodana.  Elizen arteko biblia   1 Ko 10,15

Ene iritziz eta gizaki zentzudun ororen aburuz, horrelako sineskerei hauxe esan dakieke: [...].  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 208. orr.

Ergelen aurreiritziak mesprezatzen dituen gizon zentzuduna ergelen etsai bihurtzen da ezinbestez.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 23. orr.

Afizio horrek baserritarren konformidade sakona ezagutzera ere eraman nau, laborari zentzudunaren filosofia estimatzera.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 8. orr.

Lurralde honetan entzun dudanez, ero zentzudun bat omen da Don Kijote nire nagusia.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 166. orr.

Hain agintari zentzudunak hautatzen zituzten gobernuek laudoriorik handienak merezi zituztela.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 27. orr.

Gu zoroak omen gara Kristorengatik; zuek, berriz, kristau zentzudunak.  Elizen arteko biblia   1 Ko 4,10

-Baina hi ez haiz zentzuduna; atzo ere ikusi hindudan merkatuko teilatuetan; eta hire lagun horiek barrabas hutsak dituk.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 103. orr.

Argi geratu zen, ordea, nolakoa izaten den gizakia: neurritsua, zentzuduna eta azkarra besteri dagozkion arazo guztietan, baina ez norberari doazkionetan.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 304. orr.

Neskatxetako bost zentzugabeak ziren eta bost zentzudunak...      - 0. orr.

Zentzuduna izan da beti bere adierazpenetan, eta zentzuak agintzen dion moduan mozten ditu kazetarien galderak.  Berria - Kirola   2004-04-08

Izan zaitezte zentzudun eta bizi neurritasunez otoitzari lotzeko.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 73. orr.

Zoro zaudenean zentzuduntzat hartzen zaituzte; zentzatuz gero, berriz, zorotzat...  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 634. orr.

Ez dut sinesten gure artean zentzudunik badenik.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 478. orr.

Izan gaitezen zentzudunak.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 61. orr.

Zentzudunak menperatu egiten du haserrea, ohoregarri zaio iraina kontuan ez hartzea.  Elizen arteko biblia   EsZ 19,11

Zentzudun guztiei ez al zaie ageri edertasun hau?  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 243. orr.

2 (bestelakoez)

Herri zuhur eta zentzudunari bere agintariak aukeratzeko ahalbide ematea.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 113. orr.

Askozaz mingotsagoak direlako erle eroak erle zentzudunak baino, eta taktika txarra dela okilena.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 199. orr.

Herriko gizon apal horren pentsaera zentzuduna da, garbia.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 9. orr.

Hitz zentzudun haien ondorioz Markosen bihotza apur bat samurtu zen, antza.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 127. orr.

Gogoeta zentzudun horiek gidatuko dute nire jokabidea.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 407. orr.

Buruzagi jakintsu, egitasmo zuzen eta zentzudunenen asmatzaile.  Berria - Kultura   2006-01-24

Jokabide zentzuduna ei deritzo, antiekonomikoa izan arren.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 63. orr.

Cesareo Cifuentesena ez da ergelkeria, baieztapen zentzuduna baizik.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 121. orr.

Aukera zentzudun bat garai hartako egoeraren aurrean.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 24. orr.

Koldo Izagirre batek askoz ere gusturago irakurriko lukeela aurkako kritika zentzudun bat, bere lana hobetzen lagun diezaiokeena, ohiko laudorioak baino bere prosaren ederraz.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 175. orr.

Bakarrik nago ahots alai eta zentzudun hauen erdian.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 36. orr.

Ehun urte zentzudun eta bertutetsu behar dira honelako epai bat barkatzeko.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.

Nola, beraz, dibortziorako arrazoi zentzuduna izan?  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 71. orr.

Gure literatura harrigarri zentzuduna da.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 60. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus