Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zentzu (orobat zentsu g.er.) 1 iz zuzen, zuhur edo egoki aritzen denaren, arinkeriarik gabe diharduenaren nolakotasuna; zerbait zuzen hautemateko ahalmena.

Izan ere, zentzuak eta ebidentziak erraiten didate ezen ez dagoela meza itemisaest-etik hasterik.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 29. orr.

Zentzuduna izan da beti bere adierazpenetan, eta zentzuak agintzen dion moduan mozten ditu kazetarien galderak.  Berria - Kirola   2004-04-08

Denek zentzu gehixago baginu, errekontruak, bereziki errekontru handiak, bakanduz joan behar litazke.  Herria   2002-10-24

Bere denboran, guziz gazte denboran, biziki zentzu gutiago zuelarik, [...].  Herria   2004-01-15

Militarren arteko ika-mika kutsua hartzen joan zen eztabaida horretan norbaitek izan zuen zentzu apur bat eta lurralde haietako pertsonaia eredugarri bat hartu behar zela esan zuen.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 198. orr.

Hain din bere gure adin honek arrastotik harago jotzea geure aburuetan, nola gauza arrunta baita gaztegoarengan aski zentzu ez izatea.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 75. orr.

Artetan, adinak moldatzen duen zuhurtziak zentzu pixka bat emaiten dit!  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 89. orr.

Muturtuta egongo naun baten batek zentzu pixka bat erakutsi arte, edo behintzat kristau baten moduan jokatu arte.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 254. orr.

Eduki ezazu zentzu apur bat, Lucy.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 139. orr.

Sarari, aldiz, orduantxe gailendu zitzaizkion buruan zentzua eta sen ona, kontuak jada erremediorik ez zuenean.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 63. orr.

Dedalok ez duela inoiz zentzua galtzen, ez diola uzten bere buruari gehiegikeriara jotzen.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 92. orr.

Mutiko tzar horiek ez dute zentzurik.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 73. orr.

Halere, zentzua daukan gizon orok badaki ezinezkoa dela berrogeita bi letrarekin izen bakarra osatzea.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 158. orr.

Gero, etxea utzi eta predikatzaile bilakatu zen, herriz herri eta etxez etxe eskean ibiltzen zena, zentzua betirako galdu zuen mamu zoro eta sukartsu baten antzera.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 247. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Batzuetan Maraud-en zentzu onak ikaraz betetzen nau.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 142. orr.

Milio ez zegoen horren mozkorra, eta nahikoa zentzu onean ematen zituen oraindik arrazoiak.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 28. orr.

-Orduan, erregearen izenean, joan hadi jakintza apalagoko baina zentzu handiagoko agureren baten bila. Zentzu handiz bikain zerorrek diozunez.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 173. orr.

Kontsolatu nahian, ea apaiz kankailu hark erlijioaz eta politikaz jakitun izateaz gainera medikuntzan ere aditua zela uste al zuen galdetu nionean, zentzu handiz erantzun zidan.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 440. orr.

Bai bekatu egiten dutela, non ez dituen beren zentzu eskasak edo ezjakintasun zuzenak zuritzen.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 66. orr.

Zentzu beteko ohar hauxe egin zuen Mitxelenak.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 159. orr.

Joka dezala bakoitzak zentzu santuz eta errespetuz bere emaztearekin.  Elizen arteko biblia   1 Ts 4,4

Zentzu morala galdurik, lizunkeriara jo dute, aseezineko antsiaz era guztietako bizioetara emanak bizitzeko.  Elizen arteko biblia   Ef 4,19

Etorkizuneko gizarte ekumenikoren bateko historialariek, iraganeko zibilizazio guztietan sustrai historikoekin, proportzioaren zentzu hobea erakutsiko dute ziur aski.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 49. orr.

Ez zuen, ez jolasaren ideiarik, ez arriskuaren zentzu normalik, eta motibazio eskasa ageri zuen ezeri ekiteko, zirrimarrei izan ezik.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 197. orr.

Ancien Régime-ko taulen aniztasun nahasgarria kalkulu-sistema bakun batera murriztean, beren zentzu praktikoa erakutsi zuten.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 75. orr.

Kontzientzia hitza bietara hartu behar da hor: oharmena, batetik, eta zentzu morala, bestetik.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 11. orr.

Laburbilduz esan daiteke Arantzazuko esperientziaren ondoren eskulturan eta pinturan nagusitu zen euskal artea 60ko eta 70eko urte haietako gizartearen zentzu heroikoarekin ondo zetorrela.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 64. orr.

Nietzsche-ren kritikak ulertzeko moralari eta kristautasunari, haren bizitzaren kontzeptuari behar zaio jaramon egin aurretik; bizitzaren zentzu jentil, dionisiakoari alegia.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 245. orr.

Gaur egungo zentzu modernoak, ordea, ez du sinesten patriarka aurpegiko Jainko horretan, zintzoen arimak oiloak txitoak bezala bere hegopean babesten.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 44. orr.

Betetasun halako bat geratzen zaizu, eta susmoa, hitzotan badela zerbait zentzu biribila duena, baina ezin duzu osorik atzeman.     «Kuskue tanden», 2004 - 32. orr.

Uste dut haien artean hori esan zuena zentzu oso zuzeneko gizona zela, Eta higuin zuela sofismak onartu beharra.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 231. orr.

Ongi aski zegoen berori hemen goian Jainkoak emandako zentzu oso-osoko, eta ez orain, inori gogoratu litzaizkiokeen zorakeriarik handienak kontari.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 148. orr.

Baina ez zaio hala iduritu Aita Sainduari eta haren zentzu hain argituari makurtzen natzaio.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 181. orr.

Beste hainbatetan, ordea, terminoen berezko zentzua aldatu egiten da, mezuaren ulermena zailduz.  Berria - Gaiak   2006-04-16

3 (hitz elkartuetan)

Lagun on batekin bide bera egin eta borondate bereko ez izatea, gaiztakeria-seinale da eta zentzu faltaren adierazle garbia.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 305. orr.

· Mundu bereizi bat da, bere kidetasun-zentzu, bere hizkuntza, kode, mito eta ohiturekin.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 117. orr.

4 esanahia, adiera; ikuspuntua.

Izen orok zentzu bat eta erreferentzia bat izan ditzake.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 127. orr.

Horrek jada garaiko filosofian problemak planteatzen zituen kontzeptuen zentzu eta baloreari buruz.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 67. orr.

Ikusle deituko diogu nor horri, termino honi eman ohi zaion zentzua zertxobait zabalduz.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 75. orr.

Pasartea modu orokorrean ulertu behar bada, nik zentzu hau ematen diot: [...].  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 344. orr.

Irakurleak jakin behar luke gonbidatu hitz horri zein zentzu eman.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 181. orr.

Hasierako malgutasun-ideia hori galduz joan da, eta beste zentzu bat joan da hartuz hitz hori, erabilerak abstrazioaren ideiarekin nahasteko joera izan duena.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 244. orr.

Hots "herria" bi zentzuetara: batetik "lurra" betiko zentzuan, besteetik "populua", hegoaldeko batzuek herria hitzari eman dioten zentzu berri, diskutagarrian.  Herria   2001-09-13

Demokrazia (Rousseauren zentzuan) geurean behingoz abian jartzeak, araudi berri bat eskatzen du.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 114. orr.

Zentzurik gabeko hitzak zirela.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 43. orr.

ik zentzugabe.

Eremu hitza zinemagintzatik hartua da, zentzu honetan: filmeko irudi batean pertzibitzen den hiru dimentsioko irudimenezko espazioa nahi du esan.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 206. orr.

ik beherago 18.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Zentzu horretan ulertzen dut Graves-en esaldia.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 355. orr.

ik beherago 17.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Markoa da, bada, bere bi zentzuetan, irudiari forma ematen diona.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 138. orr.

Ez du bilatuko, ezta ere, historia ezberdin hauen artean azpimarratzea datuen arteko kointzidentziak edo formen edo zentzuen analogiak.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 17. orr.

Erabakigarria izan zen hiru zentzuetan, Hirutasun Santua bezala: gola sartzeko, Marseilla jokalari bat gutxiagorekin uzteko, eta Meriem zelaitik ateratzekok balio izan zuen.  Berria - Kirola   2004-05-20

5 (izenondo eta izenlagunekin)

Filma (hitzaren zentzu materialean: pelikula) bat-bateko argazki-bilduma bat da.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 218. orr.

Arkhe hitz grekoa bere zentzu betean ulertu behar dugu.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 10. orr.

Esanahi desberdina dute, zentzu desberdina dutelako.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 127. orr.

Eudaimoniak zoriona adierazi nahi du, ez, ordea, plazeraren zentzu hutsalean.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 204. orr.

Nik ere ez ditut gustuko zentzu gutxiesgarrian erabiltzen diren hitzak.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 100. orr.

"Zaila baita zentzu bakarra, zentzu unibertsal eta behin betiko bat ematea hitz horiei.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 99. orr.

Ikusten da ez dudala hemen teoria bat garatzen, hitzaren zentzu estu eta gogorrean.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 132. orr.

Hori bezalako esaldi baten zentzu bikoitza saihestu behar zuela uste izan zuen.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 205. orr.

Biblian zentzu zehatz eta garbia daukan metaforak (han heriotza materiala da bizitza dakarrena, eta bizitza izpirituala da heriotzak dakarrena), hemen zentzurik ez dauka batere.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 123. orr.

Tradizio anglosaxoiko kapitalismoa zentzu hertsian ulertzen bada behintzat; alegia, merkatuak erabat gidatzen duen gizarte gisa.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 61. orr.

Azken baldintza hori zentzu hertsian aplikatuko balitz [...].  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 309. orr.

Zentzu zabalagoan oraindik (baina askoz ere zentzu lausoagoan, orobat), [...].  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 181. orr.

Heldutasun hitzaren zentzurik zabalenean.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 134. orr.

Harrotasuna, zentzurik txarrenean.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 186. orr.

Progresoak jada garai honetan Unamuno-rentzat zentzu anbiguoa dizu, negatiboa ez denean.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 118. orr.

Homofoniaren alorrean ere, zentzu biko hitzak eta esamoldeak aurki ditzakegu.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 226. orr.

Pasarte osoak zentzu figuratiboa du: Sendagilea Kristo da, [...].  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 186. orr.

Mendebalde modernoko klase ertaina bertako elementua zen menderatzera iritsi zen gizartean; zentzu psikologikoan, "etxean" zegoen han.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 215. orr.

Benetan ez dira depresioak negozio-zikloen teoriaren zentzu teknikoan.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 324. orr.

Benetako "entziklopedia" (zentzu etimologikoan) osatzen dutela multzoan hartuta.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 180. orr.

Sinestearen adierazpena halako kasuetan apaltasunarena da zentzu objektiboan, baina aldi berean konfiantzaren finkotasunarena da zentzu subjektiboan.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 277. orr.

Baina corpus hitzak maiz zentzu negatiboa du, ia haragi hitzarekin parekatzen delarik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 61. orr.

Berarentzat hitz haiek zentzu handia balute bezala.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 261. orr.

Ikur-irudiak ozta-ozta dira irudiak, hitz horren zentzu arruntean.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 77. orr.

Hitzaren zentzu osoan eta zentzu guztietan, ikasten irakatsi didan Christian Metz-i eskaintzen diot liburu hau.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 18. orr.

Hitz horrek zentzu zehatzagoa hartu du Lacanen teorian.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 114. orr.

Berehalaxe, ordea, beste zentzu aski desberdina hartu zuen hitz horrek.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 281. orr.

Enpirikoki kanpokoak diren objektuak zentzu transzendentalean kanpokoak dei dakizkiekeenetatik bereizi nahi ditugu.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 167. orr.

Hitza gaur alegiazko zentzuan erabiltzen da, ahalmen poetikoa adierazteko.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 186. orr.

6 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Nahiko normala zen zentzu-aldaketa baten eraginez, "koadratze" hitzaren esanahia aldatu egin zen.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 146. orr.

Panofskyren ustez, gertaera sozial orok zentzu maila bat baino gehiago izaten du (eta maila bat baino gehiagotan irakurri behar da, horrenbestez).  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 234. orr.

Sistema oinarri-esakunearekin batera hondoratzen da aldi berean, baita bertatik sortzen den adimenaren erabileraren zentzu-bikoiztasuna ere.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 134. orr.

Estereotipoak eragindako zentzu-galtzeaz gainera, beste tautologia oso borgiano bat gertatzen da.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 10. orr.

· Baldin eta orain transzendentzia ez bada instantzia zentzu-emailea, horrek jadanik nolabait emana egon beharko luke.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 10. orr.

Zabalegi gertatzen, nonbait, "Zabalaga" hori, gaurko belarri zentzu-goseari.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 155. orr.

7 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Onespen-zentzu nabaria zuen epiteto bat gehitu behar izan zitzaion, ordea, horretarako.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 242. orr.

Baina orduan gaitzespen-zentzu guztizkoa eman nion orain samurtasunez nerabilen adjektiboari.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 325. orr.

Promiskuitatearen zentzua eta batasunaren zentzua "estilo-zentzuaaren" ordezkoak dira, estilo-zentzu hau hazkundearekin batera zertzen den diferentziazio-prozesu objektiboaren kontrapartida subjektiboa delarik.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 439. orr.

Arozamenak ere badaki danborradak hasieratik izan zuen irri eta gudari zentzua.  Askoren artean   «Rataplan» - 34. orr.

8 zerbaitek duen helburua, logika edo izateko arrazoia.

Agindu biblikoen zentzua.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 11. orr.

Orain ulertzen dut apaltasunaren zentzua.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 164. orr.

Baina artean ez zen jabetzen negozio haren benetako zentzuaz.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 59. orr.

Denboraren zentzua berehala galtzen dute atxilotuek.  Berria - Harian   2005-08-18

Norabidearen zentzua erabat galdua nuen ordurako, labirinto batean nengoela ulertu nuen.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 26. orr.

Bere existentzia zeharkatu eta berari zentzu ematen dion egitasmoa.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 36. orr.

Orainari zentzua eta sakontasuna iraganak ematen diolarik [...].  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 66. orr.

Biziari zentzu bat emaiten ziona.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 16. orr.

Gu dagoeneko definitzeko gai ez garen Kolektibitate bati zentzua ematen ahalegindu dira.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 181. orr.

Esan nahi baita beste zentzu bat hartu zutela idatzita neuzkan testuek, eta hobeto konprenitu nuela bai neure burua [...] eta bai neure ibilbide literarioa.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 24. orr.

Ez omen du "ulertzen" musika; ez dio "zentzurik aurkitzen".  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 276. orr.

Ez diot zentzurik ikusten elkarrizketa luzatzeari.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 215. orr.

Militarrek ez eta, erlijioak biziari zentzu bat aurkitzen lagunduko ziolakoan, sekta batean sartu zen.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 169. orr.

Saharan bizi nintzenean, arabiarrek, gauean gure suen inguruan azaldurik urrutiko mehatxuen berri ematen baziguten, basamortua bilbatu, eta zentzu bat hartzen zuen.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 87. orr.

Erronka, ordea, zentzua duen esaldia osatzea da, eta horretarako askoz letra gehiago behar ditugu.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 218. orr.

Nire gorrotoak bazuen zentzua; nano hari, ordea, ez gorrotoak ez justizi goseak ez zioten ematen indarra.  Mat?as M?gica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 107. orr.

Ez nuen ulertzen; Adela OICn ibiltzea espero nuen; zentzu gehiago zukeen horrek.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 61. orr.

Dokumentu guztiz baliotsu bat ematen digu gaurko donostiarroi, Danborradaren zentzua behar bezala ulertzen lagunduko diguna.  Askoren artean   «Rataplan» - 15. orr.

Han mundua ez baitzen mundua eta gauzek ez baitzuten Bartzelonan zuten zentzu eta balio berbera.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 140. orr.

Frantziskorentzat oinarrizko apaltze eta beheratze honek Jesusen biziera osoaren barne-zentzua biltzen du bere baitan.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 31. orr.

Estatistika zentzurik gabeak erabiliz eta funtsik gabeko baieztapenak eginez.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 89. orr.

ik zentzugabe.

Aukera zezakeen edozein gizon, Andoniren alboan zegoena adibidez, eta hari eman zentzurik gabeko heriotza.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 112. orr.

Zentzurik ez begiak itxita jarraitzeak, esna bainengoen zeharo.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 10. orr.

Lan honetan erabili zituen bere ateraldi zorrotz eta paradoxa finenak, kontraesan eta zentzuz beteriko zentzugabekeria irrigarrienak. ik beherago 14.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 13. orr.

Nabarmena da enuntziatuak ez direla existitzen hizkuntza existitzen den zentzu berean, eta hizkuntzarekin batera zeinu multzo bat existitzen den zentzu berean. ik beherago 15.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 99. orr.

Zenbait egun lehenago hitzordu baterako deitu zuen bere kausaren alde egin zezan eta, eraginik izan zitzakeenengan, izan nagusi, izan enplegatu, zentzu berean joka zezan.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 195. orr.

Baina badirudi bi hitzak zentzu berean erabiltzen direla, bigarrena lehenengoaren indargarri delarik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 60. orr.

9 (izenondo eta izenlagunekin)

Estatuaren parte-hartze horrek XVII. mendeko beheraldi ekonomikoan eta gerra-giroan hartzen du bere zentzu osoa.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 35. orr.

Hemendik hartzen dute zentzu osoa azken gomendiozko testuek: [...].  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 44. orr.

Nahikundea, patua, bizitzari buruzko zentzu agonikoa.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 31. orr.

Komandanteak ondo daki zentzu gabeko gauza dela horrelako proposamena.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 27. orr.

Zentzu biologikoan, baliteke gizakiak oso bereziak ez izatea.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 7. orr.

Zentzu iniziatikoa eta erlijiozkoa baitzuen pikoak, eta horregatik omen ziren eremitak piko zale.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 17. orr.

Teoria marxisten zentzu erlijioso eta kristau sakon gordea.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 118. orr.

Nire bizitzaren zentzu tragikoa hori zen: gazte zital baten biktima zorigabea izatea.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 61. orr.

Euskara batua eraikitzeko ahaleginean, asko zabaldu da nonahiko hitzak eta egiturak inolako zentzu eta orekarik gabe nahasteko ohitura.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 139. orr.

Besteekiko tratua higuin zitzaion edo higuingarri bihurtzen joan zitzaion, poliki-poliki, nolabaiteko ahalkeak eta aldi berean nolabaiteko zentzu profilaktikoak galaraziko baliote bezala.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 48. orr.

Denboraren demokratizazioa gertatu da, nola zentzu kualitatiboan (astialdia) hala zentzu kuantitatiboan (denbora librea).  Berria - Gaiak   2004-03-03

10 zentzumena. ik sentsu.

Irudia kanpotik dator eta zentzuen bidez hasten du bere bidea.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 43. orr.

Gure sentimenduak errotik lotuak dira gure zentzuen gaitasunari.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 128. orr.

Nire zentzu guztiez maite dut, begiez, haiek baitute ikusten, usaimenaz, hark usaintzen baitu, belarriez, haiek entzuten baitute haren isiltasuna, nire haragi guztiaz, ilunpeak laztantzen baititu.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 357. orr.

Edonola ere, zentzu biok -dastamenaz eta ukimenaz ari naiz- ezin dituzte beren objektu sentigarriak hauteman.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 115. orr.

"Haren begiek badakusate", hor beti adierazten da adimenezko hautematea, eta ez zentzuen bidezkoa, sentsazio orok, dakizunez, aldean pasibotasuna baitakar.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 107. orr.

Ez zen polita, mundu honetan polita esaten zaiona behintzat ez, zentzuentzat erakargarri denari deitzen baitzaio horrela.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 151. orr.

Bat-batean, hutsune handi baterat zabaldu zitzaizkidan bortz zentzuen leihoak, bortzak baterat, eta bihotzak ez ezik buruak ere ihes egin zidan hutsune hartarik, kordea galtzen nuela.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 396. orr.

11 konortea.

Kolpea eman bezain pronto zentzua galdu zuen eta korderik gabe lurrera erori.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 79. orr.

Kolpearen ondorez, tentua eta zentzua galdu eta hil hurran izan nintzela. uste izaiten dugu ezen ez garela berriro eroriko, zeren, zentzua berreskuraturik, ezinezkoa iduritzen zaigun.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 33. orr.

Zur-lur gelditu zen Don Kijote, zentzu gabe Santxo, harriturik lehengusua.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 152. orr.

12 norabidea.

Itxurazko estutze edo zabaltze mugimendu bat sumatzen da, espiralaren zentzuaren arabera.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 48. orr.

Informazio aferentea, kontrako zentzuan (organoetatik garunera) doan informazioari.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 48. orr.

Jupiter mantsoago joaten da mailaka igotzen ortziaren kontrako biraketa-zentzuan.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4230. orr.

Dena aldatzen da zentzuz.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 76. orr.

13 zentzupean

Freuden teoriaren arabera, hark genitalitatezko zentzupean jartzen duen antolamendu psikiko baten mende jartzen dira irrika partzial horiek, garapen psikikoan zehar.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 118. orr.

14 zentzuz adlag

Zentzuz hitz egiten dutenek ere jakinduria agertzen dute, euria bezain ugari isurtzen esaera egokiak.  Elizen arteko biblia   Si 18,29

-Ez haiz zentzuz mintzatu.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 40. orr.

Egin zen guztia ez zen zuzen eta zentzuz egin.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 20. orr.

Dena zabal, zintzo, zentzuz azaldu behar izan ziguten.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 117. orr.

Erakuts dezagun zentzuz ari girela eta ere bihotzez.  Herria   2003-01-28

Ez girela aski zentzuz ari eta behar ginukeela beste biderik hartu, gure onetan eta gure ondokoen onetan!  Herria   2001-06-14

Senez eta zentzuz jokatu eta jolastu behar da ondasun eta baliabide horiekin, betiere hizkuntzaren egitura oreka egokian gordeaz.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 142. orr.

Ez jokatu ergel, zentzuz baizik.  Elizen arteko biblia   Ef 5,15

Lasai-lasai jokatzen du, baloia zentzuz mugitzen, beteranoen moduan.  Berria - Kirola   2004-06-11

Noiz eta hitz eta behako haiek erabili izan baititut, tentuz eta zentzuz erabili baititut.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 12. orr.

Kontuz eta zentzuz aztertu zituen aurrean jarri zizkioten gorbatak.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 135. orr.

14a zentzuzko ik zentzuzko.
15 zentzu berean (esaldiaren sarrera gisa eta aurreko esaldiarekiko lotura gisa)

Zentzu berean, gizakiaren izaera eta, bereziki, erlijioa izango dituen ardatz Schleiermacherrek.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 261. orr.

Ekar daiteke gogora, zentzu berean, "Paluche"-ren, Jean-Pierre Beauviala-k asmatu zuen miniaturazko kameraren, definizioa: [...].  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 106. orr.

Zentzu berean, ezin zaie agiri judizialei, estrajudizialei edo administratiboei agiri ofizial baten itxura eman.  Berria - Harian   2005-09-30

Zentzu berean, azpimarratu zuen Patxi Lopez Nicolas Redondo Terrerosen esanetara egon zela eta, ondorioz, «hark Mayor Orejarekin egindako akordioaren sustatzaile» izan zela.  Berria - Euskal Herria   2004-09-14

Bestalde, zentzu berean, Lapurdi itsasaldeko autobus publikoetan argazki erakusketa ibiltaria jarriko dute aste osoan zehar.  Berria - Kultura   2004-05-02

Eta, zentzu berean, hura zen gizon batek andrea aintzat hartzen zuen lehen aldia.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 42. orr.

16 zentzua eduki (zerbaitek) ik beherago 19.

Horregatik dauka zentzua, Juan Jose Ibarretxek egiten duen bezala, bakea atzeraezina egiteko akordio politikoak behar direla esateak.  Berria - Euskal Herria   2006-04-16

Talde armatuen erasoak antolaketa politikoaren ondotik etorri ziren eta zentzua daukate aldaketa politikoa helburu duten neurrian.  Berria - Mundua   2004-02-27

Zentzua zeukan gauza bakarra zen telefonoa lehenbailehen hartu eta biharamun goizean dendan inolako furgonetarik ez zela agertuko ziurtatzea.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 249. orr.

Baina norbaitek izan behar du egindakoaren ardura, denak gutxieneko zentzua eduki dezan.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 245. orr.

Ez da logikoa, ez dauka zentzurik.  Berria - Ekonomia   2004-01-21

Hark guztiak ez zeukan zentzurik.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 193. orr.

Honek guztiak ez dauka zentzu handirik.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 49. orr.

Gizaki izan nintzen aspaldi, denborak zentzurik zeukan garaian.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 9. orr.

Miaketak egiteak ez dauka zentzurik.  Berria - Kirola   2004-06-30

Gaitza ez da ikasten eta, beraz, gaizkia egiten norengandik ikasten dugun galdetzeak ez dauka zentzurik.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 102. orr.

Isiltzeak, hire kasuan, ez zeukak zentzurik.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 100. orr.

Zer zentzu zeukan autoz ia hirurehun milia egiteak bera hara eramatearren, gero emaitza bakarra atzera itzultzeko beste hirurehun milia egitea izango bazen.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 170. orr.

Horrek ez dauka zentzu gehiegirik.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 155. orr.

Ez dauka batere zentzurik ideia politikoak gaitzestea, ezabatzea.  Berria - Euskal Herria   2004-04-07

Inoren kontraboterea litzatekeen Europa bat eraikitzeak ez dauka inongo zentzurik.  Berria - Euskal Herria   2004-07-13

Cecilia Boltonen bizitzak ez zeukan zentzurik euskal soinujolea hil zenez geroztik.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 89. orr.

Ikasgelako baldarrena nintzen, bertigoa nuen eta, gainera, ez nuen igotzeko inolako gogorik; ez zeukan zentzurik, baina hala ere igotzen hasi nintzen.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 69. orr.

17 zentzu honetan (esaldiaren sarrera gisa eta aurreko esaldiarekiko lotura gisa)

Zentzu honetan, ezertxok ere ez dio eragotziko metafora landuak bezain sakonak erabiltzea.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 204. orr.

Zentzu honetan, The end of laissez-faire (1926) izeneko opuskulu bikainean, Keynesek dio ekonomilariak izan omen zirela "berekoikeriaren eta sozialismoaren arteko kontraesana ebazteko aitzakia zientifikoa eman zutenak".  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 74. orr.

Zentzu honetan bereziki eskertu nahi dugu irlandar mugimendu errepublikarrak eskainitako babes eta maitasun osoa.  Berria - Harian   2006-03-25

Zigilaketa, zentzu honetan, paper garrantzitsuetan hitz edo zeinu kabalistikoak idazteko antzinako ohituraren aztarna da.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 272. orr.

Ezker Abertzaleak birritan aipatu du, zentzu honetan, Euskal Herria eskubide subjektu gisa onartzen duen proposamen ororekiko bere balorazio positiboa.  Berria - Euskal Herria   2004-05-12

Ez da deskriba daitekeen egitura bat, mugaezineko garapen bat baizik; zentzu honetan, inkontzientea ere bada.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 131. orr.

Garai klasikoan, egiturazko ezaugarrien araberako espezieen sailkapenak inplikatzen du izakien jarraitasunaren hastapena; eta zentzu honetan aldi berekoak dira biak.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 192. orr.

18 zentzu horretan (esaldiaren sarrera gisa eta aurreko esaldiarekiko lotura gisa)

Zentzu horretan, modako gaitzak jendearen irrika gaizto horiek asetzeko ere balio izan du.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 19. orr.

Zentzu horretan, arrunt salagarria da, herriko-etxeak xapelgoaren bezperan Ondarraitzeko zelai nagusia erabiltzea debekatu zuela, jakinik guztia prestatua zela horretarako. Zentzu horretan, kanpoko ekonomiari dagokionez, Listen nazionalismo ekonomikoa defentsiboa da erasozkoa baino areago.  Herria   2005-05-12

Zentzu horretan, konkurrentziaren printzipioaren mundu osoko garaipenaren sinonimo da globalizazioa, antolamendu printzipioaren kaltetan.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 194. orr.

Zentzu horretan, bada, ez da ezin sinetsizkoa Gibsonek aipatzen dituen ikusmenaren "aldagai konplexuek" era honetako funtzionamenduren bat eskatzea.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 57. orr.

Eta zentzu horretan uste dut irabazi egingo dugula terrenoa.  Berria - Harian   2005-09-13

Gogoratu zuen ere Auzitegi Nagusia ez dela «berezko erakunde autonomoa», eta zentzu horretan «Espainiako Konstituzioaren aginteak zalantza barik Estatuaren araudien mesedetara makurtzen» direla esan zuen, «salbuespenik gabe».  Berria - Euskal Herria   2004-02-07

Oinetakoak egitea teknika bat da, zentzu horretan: oinetakogilearen teknika eta larrua baliabideak dira; helburua, aurretik diseinaturikoa, oinetakoak berak.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 235. orr.

Azpimarragarria iruditzen zaigu, zentzu horretan, Sisifo izeneko draman, Kritiasek egiten duen lehen itunaren -lehen legearen- oinarri mitiko-teologikoaren salaketa: [...].  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 36. orr.

Kitcherren liburuak zentzu horretan summa baten izaera du.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 167. orr.

19 zentzua izan du ad (zerbaitek)

Iragankortasun atzeraezinezko horretan, bat-batean ari denaren amildegi txiki horretan du zentzua bertsoak.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 52. orr.

Animalien defendatzaileentzat, berriz, hiru aginduotako azkenak ordezkatzea soilik du zentzua.  Berria - Gaiak   2004-10-24

Besteen aurpegiek badute zentzua.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 47. orr.

Hainbeste eta hainbeste hizkuntza bada munduan eta denek dute zentzua.  Elizen arteko biblia   1 Ko 14,10

Horregatik, horregatik guztiagatik nekien arnasik gabeko segundo horiek bazutela zentzua, Lorena, izateko arrazoia.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 77. orr.

Ederki nekien nik Manya atzean egonda zuela zentzua beste emakumeekin nuen arrakastak, ez bestela.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 130. orr.

Esango didazu ze zentzu duen horrek.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 16. orr.

Horrek ere ez zuen zentzu handirik.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 147. orr.

Irakurleak ezin horrenbeste itxoin paragrafoak zer zentzu duen jakiteko.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 63. orr.

Zer zentzu izan zezakeen hark?  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 153. orr.

-Zer zentzu du gure biziak, John Smart?  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 111. orr.

Zer zentzu luke mundura etortzeak, eta joateak?  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 123. orr.

Ez du zentzurik, ez du zentzurik inondik ere.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 86. orr.

Ez nintzen beldur (zeren beldur!), baina bidaia hark ez zuen zentzurik.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 74. orr.

Ez dik zentzurik arau zorrotz bat izatea irakurri beharko litzatekeenaz eta ez litzatekeenaz.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 28. orr.

Izan ere, aldagai bat bakartzeak, aldagai konplexua izanda ere, ez baitu inolako zentzurik.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 56. orr.

Ez zuen zentzurik, edo zentzu gehiegi zuen.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 182. orr.

Kausalitate-erlazio horiek duten zentzua aldaketari dagokio.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 54. orr.

Letrak badu zentzua eta baita halako balio poetiko bat ere.  Askoren artean   «Rataplan» - 44. orr.

Nire jardun pobreak badu zentzu bat.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 35. orr.

20 zentzu komun ik sen1 8.

Hori da zentzu komunak esaten diguna: [...].  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 120. orr.

Jakitea eta zientzia azkenetan daudenean, orduan eta ez lehenago, zentzu komunera jotzea, azken denbora hauetako asmakeria sotila besterik ez da.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 303. orr.

Horrek esan nahi du batetik, zentzu komunaren aurka badoa ere, sexualitatea espero ez ditugun lekuetan ere azaltzen dela [...] eta, bestetik, ez dela espero diren lekuetan beti azaltzen.  Berria - Harian   2006-05-06

Ahalmen hori oso noblea da[...] eta aldi berean oso ezkutua da, eta zentzu komunak ez luke begiratu batean haren egiazko izaera ulertuko, gainerako ahalmen naturalak ulertzen diren bezala.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 196. orr.

Hau dena oso logika sinplea besterik ez da eta zentzu komun oso apala.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 152. orr.

Zentzu komun hau da gauzarik zailena, jakina, norberaren identitatea eta posizioak ez direla erabat finkoak eta behin betikoak onartzea eskatzen baitu, hau da, "konbertsio" moduko aldaketa bat.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 97. orr.

21 zentzu on

Ikasi non dagoen zuhurtasuna, non indarra eta zentzu ona, eta jakingo duzu non dauden bizitza luzea eta benetako bizia.  Elizen arteko biblia   Ba 3,14

Nabaria zen, hala ere, ezinbesteko gauza bat falta zela funtzionarioen kontseilu hartan: herri xeheak zentzu ona deritzon hori hain zuzen ere.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 288. orr.

Zuhurtziari kasu egin eta zentzu onari jaramon egiten badiozu, [...].  Elizen arteko biblia   EsZ 2,2

Bere izen ona bihurtu egiozu nire aita zenari, eta zentzu oneko gizon zuhurtzat eduki ezazu.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 80. orr.

Eroren bat zela pentsatu zuen; baina gero ezetz ikusi zuen, zentzu oneko pertsona zela pianista.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 223. orr.

Ez da izan behar soziolinguistika gaietan ez aditua ez aritua zentzu onak agintzen duen bide hori aukeratzeko.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 70. orr.

Era berean dakit ezen, sarriagotan, mania nagusitu egiten zaiola zentzu onari, eta bost agindu zein debeku zentzuzkoren arrimuan hamar zentzugabe, alferrikakok egiten duela habia.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 270. orr.

Herri hizkerak irakaskuntzan aintzakotzat hartu beharraz mintzatu zen, ohikoa zuen argitasunez eta zentzu onez.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 256. orr.

Berebiziko zentzu onez jantzia, zuhurki hartzen zuen kontuan giza maila guztietako pertsonen duintasuna.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 218. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aski zentzu (5); beste zentzu bat (12); beste zentzu batean (8); bizitzaren zentzu (8); eta zentzu horretan (27); ez du zentzu (19); ez duela zentzu (7); ez luke zentzu (6)

zentzu apur bat (8); zentzu askotan (14); zentzu bat (40); zentzu batean (43); zentzu baten (5); zentzu bera (6); zentzu berean (38); zentzu beretik (5); zentzu berri (9); zentzu berri bat (7); zentzu berria (6); zentzu betea (5); zentzu biko (8); zentzu du (11)

zentzu estuan (7); zentzu gehiago (8); zentzu gehixago (9); zentzu guztia (6); zentzu guztiak (12); zentzu guztietan (28); zentzu handia (5); zentzu handiagoa (6); zentzu handirik (42); zentzu handiz (11); zentzu hertsian (18); zentzu honetan (53); zentzu hori (17); zentzu horretan (324)

zentzu komun (5)

zentzu on (5); zentzu ona (22); zentzu onak (5); zentzu onaren (9); zentzu onean (10); zentzu oneko (12); zentzu onez (13); zentzu orokorrean (6); zentzu orotan (7); zentzu osoa (11); zentzu osoan (5); zentzu pixka (10); zentzu pixka bat (7); zentzu positiboan (5); zentzu poxi bat (8); zentzu txarrean (6)

zentzu zabalagoan (10); zentzu zabalean (33); zentzu zabalenean (5); zer zentzu du (10)

bere zentzua (19); beren zentzua (6); bizitzaren zentzua (20); errealitatearen zentzua (7); haren zentzua (7); hitzen zentzua (6)

zentzua berreskuratu (5); zentzua eman (10); zentzua emateko (6); zentzua ematen (17); zentzua eta erreferentzia (5); zentzua galdu (18); zentzua galdu zuen (5); zentzua galtzen (10); zentzua hartzen (5); zentzua izan (19)

kontrako zentzuan (12)

bizitzaren zentzuaren (5); zentzuaren bila (5)

zentzuen bidez (10)

bi zentzuetan (6)

zentzuren bat (6)

badu zentzurik (9); batere zentzurik ez (6); bere zentzurik (7)

ez baitu zentzurik (7); ez dauka zentzurik (37); ez dik zentzurik (11); ez du zentzurik (164); ez duela zentzurik (28); ez duelako zentzurik (5); ez dute zentzurik (17); ez dutela zentzurik (5); ez luke zentzurik (16); ez zeukan zentzurik (10); ez zuela zentzurik (9); ez zuen zentzurik (29); ez zukeen zentzurik (5); hitzaren zentzurik (16)

inolako zentzurik (62); inolako zentzurik ez (6); inolako zentzurik gabe (6); inongo zentzurik (8); zentzurik batere (5); zentzurik estuenean (5); zentzurik ez daukala (5); zentzurik ez du (15); zentzurik ez duela (12); zentzurik ez duen (11); zentzurik ez duten (11); zentzurik gabe (27); zentzurik gabea (14); zentzurik gabeko (46); zentzurik gabekoa (6); zentzurik ikusten (8); zentzurik izan (14); zentzurik izan katedralaren (5); zentzurik izango (26); zentzurik onenean (7); zentzurik zabalenean (15)

bi zentzutan (12); zein zentzutan (11); zer zentzutan (6)

tentuz eta zentzuz (5); zentzuz ari (6); zentzuz egin (5); zentzuz jokatu (12); zentzuz jokatzea (7); zentzuz jokatzeko (15); zentzuz jokatzen (5)

tentuz eta zentzuz (5); zentzuz ari (6); zentzuz egin (5); zentzuz eta (16); zentzuz hitz (5); zentzuz jokatu (12); zentzuz jokatzea (7); zentzuz jokatzeko (15); zentzuz jokatzen (5)

zentzuzko eta arrazoizko (6); zentzuzko gauza (5)

eta zentzuzkoa da (5); ez da zentzuzkoa (11); oso zentzuzkoa (8)

zentzuzkoa da (25); zentzuzkoa dela (8); zentzuzkoa dirudi (6); zentzuzkoa iruditu (5); zentzuzkoa iruditzen (9); zentzuzkoa izan (7); zentzuzkoa zen (12)

zentzuzkoagoa da (6)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus