Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
D'Addosiok auzitegietako paperetan ageri diren zerri, zezen, zaldi, oilar, zakur, aker etab.en auzi asko aipatzen ditu, haien zentzatze eta jokabide zuzenketarako izugarri mesedegarriak. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 48. orr.
Ez zegoela ikasbide hoberik bizitzak berak eskaintzen ziguna baino eta ez zegoela zentzatze zentzuzkoagorik nork bere buruaren gainean egin zezakeena baino. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 596. orr.
Erre egiten zituzten; horixe zen orduko zentzatze neurria; zergatik ibili koplekin. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 81. orr.
Bekatuan jarraitzearekin kontraesanik ez duen zentzatze maila batekin agertu ohi da maiz. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 69. orr.
Hauxe zioen oharrak gainera: "Udaletxea; zentzatze-auzitegia". Eskarne Mujika «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 46. orr.